26
abr
2024
- Planificación ambiental
Ihobek bere klima-ekintzarako eta lurzoruaren babeserako tresnak aurkeztu ditu Ingurumen-inpaktuaren Ebaluazioaren XII. Biltzar Nazionalean
Gasteizen egindako Biltzar honek 500 pertsona bildu ditu, erakunde hauetakoak: administrazio zentral eta autonomikoak, ingurumenaren arloko aholkularitza- eta ingeniaritza-etxeak, elkarteak, eta UPV/EHUko Ingurumen Zientzien Graduko ikasleak
Ingurumen-ebaluazioa jasangarritasun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoaren berme gisa lemapean, 500 biltzarkide -administrazio publikoetatik, ingurumenaren arloko aholkularitza- eta ingeniaritza-etxeetatik eta elkarteetatik etorriak, UPV/EHUko Ingurumen Zientzien Graduko ikasleekin batera- ingurumen-ebaluazioaren aurrerapen kontzeptualekin eta testuinguruko aplikazioekin lotutako ponentzietan izan dira, ponentzia horiek jasangarritasun, arintasun, berrikuntza, garapen eta egokitzapenaren adibidetzat hartuta.Ingurumen-inpakturen Ebaluazioaren Espainiar Elkarteak (AEEIA), biltzarraren antolatzaile gisa, ideia bat indartzea hartu zuen helburutzat, hots, ingurumen-ebaluazioa jasangarritasuna gizarte, ingurumen eta ekonomiaren alorretan bermatzeko lagungarria dela dioen ideia.
Ihobeko pertsonal teknikoak saio hauetan parte hartu zuen: Plangintza eta lurraldea. Hirigintza-plan eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa", Ingurumen-ebaluazioaren Euskadiko erronkak eta aukerak eta Energia berriztagarriak lurraldean hedatzearen erronka eta horren ebaluazioa klima-ikuspegitik eta lurzoruaren kudeaketa jasangarriaren ikuspegitik".
Carlos Castillo eta Loli Lorenzok, Ihobeko Klima Ekintzaren arloko teknikariek, saio honetan parte hartu zuten: Plangintza eta lurraldea. Hirigintza-plan eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa. Lehenengo teknikariaren hitzaldiaren ardatza Euskadiko klima-arriskuaren azterketa eta egokitzapenerako Euskadin dauden eta ingurumen-ebaluazioaren prozeduran aplika daitezkeen tresnak izan ziren. Loli Lorenzok, berriz, udal mailako hirigintza-plangintzaren erredakzio eta ebaluazioaren funtsezko alderdiak aurkeztu zituen, lurzoruaren kudeaketa jasangarriaren ikuspegitik.
Mari Mar Alonso Ihobeko Klima Ekintzaren arloko zuzendariak Euskadiko ingurumen-politikaren helburu eta lehentasuna nagusiak jorratu zituen, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari dagokionez: nola integratzen den ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa Euskadiko arau- eta erregulazio-esparruan, eta zer neurri edo ekimen inplementatzen ari diren ingurumen-ebaluazioaren prozesuen efizientzia eta eraginkortasuna Euskadin hobetzeko.
Orobat, Ihobek eta EEEk elkarrekin antolatutako adituen panel bat moderatu zuen, erakunde hauetako ordezkarien parte-hartzearekin: Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzako Ingurumen Ebaluazioaren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza), Zuzenbide eta Ingurumenaren Nazioarteko Institutua (IIDMA), Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar) eta SAITECen Berriztagarrien arloa.
Fuente: Ihobe