Pasar al contenido principal
31 ene 2020
  • Corporativo
  • Planificación ambiental

Ingurumen Sailak klimaren alde abiatuta dituen ekintzak aurkeztuko ditu Berdeago azokan

Ingurumen Sailak klimaren alde abiatuta dituen ekintzak aurkeztuko ditu Berdeago azokan

Ihobeko zuzendari nagusi Jesús Losadak azoka honen zortzigarren edizioaren inaugurazio-ekitaldian parte hartu du gaur goizean, eta adierazi du “Eusko Jaurlaritza Berdeagoaren antolaketa sostengatu duela hasieratik beretik, eta horregatik pozgarria da ikustea finkatuz joan dela eta nahitaezko zita dela ingurumen-sektoreko eragile guztientzat”.

Halaber, Losadak esan du “gaur, inoiz baino gehiago, espazio eta foroak behar ditugula ingurumen-informazio eta –ezagutza baliagarria eskuratzeko”.

Eusko Jaurlaritzak zita honetara daraman proposamena Urban Klima 2050ari buruzko erakusketa bat da; berau Euskadiko klima-ekintzaren alorreko proiekturik handiena da, bertoko hogei bat erakundek bultzatua

Orobat, Ingurumen Sailak eskainiko duen erakusketari dagokionez, esan du “erakusketa honek azaltzen duela, modu oso bisual eta grafikoan, zertan konkretatzen diren Urban Klima 2050 proiektua eta hiru lurraldeetan garatzen ari diren 40 ekintzak. 40 ekintza horiek hiru eremutan gauzatuko dira: kostaldea, ibaietako arroak eta hiri-eremuak. Eta hori guztia Klima-aldaketaren Estrategian –Klima 2050- eta Euskadiko Klima-aldaketaren etorkizuneko Legean ezarritako helburu nagusia betetzera zuzentzen da, alegia, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, Euskadi karbono aldetik neutroa izan dadin 2050. urtea baino lehen”.

Berdeago Jasangarritasun eta Ingurumen Azokak bere zortzigarren edizioa egingo du aurten, eta urteko topagune gisa finkatu da Euskadiko ingurumen-sektorearentzat

Bere lehenengo ediziotik, Berdeagok hartu ditu 90.000 bisitari baino gehiago, 500 enpresa jasangarri, ia 150 hizlari eta 100 jolas- eta hezkuntza-jarduera baino gehiago. Aurten, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean eta 2an izango da, ‘Berdeago Energy’ren kasuan, eta otsailaren 8an eta 9an, ‘Berdeago Nature’ren kasuan. Izan ere, azoka bi bloke tematiko horietan banatzen da, bi asteburuz jarraian.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

22 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe se incorpora a BAIC para impulsar la innovación ambiental basada en datos e inteligencia artificial
16 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe actualiza su Plan de Contratación y refuerza su compromiso con la transparencia
13 jul 2026
  • Planificación ambiental
Ihobe abre las inscripciones de un taller sobre inteligencia artificial aplicada a la evaluación ambiental
08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe