Donostiako Udalaren Pleguetan ingurumen-irizpideak txertatzea
Donostiako Udala 2005ean hasi zen kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatzen. Ordutik, 51 lizitaziotan txertatu dira ingurumen-irizpideak, eta kontratazioetan ingurumenari buruzko alderdiak sartzen jarraitzea da joera, gero eta plegu kopuru handiagoan sartzea ere.
2014an zehar 18 plegutan txertatu ziren ingurumen-klausulak: hau da, % 80 goratu zen 2013 urtearen aldean.
Udalak hartutako konpromiso asmo handikoa dela-eta, erosketa publiko berdearen arloan lehenetsitako produktu/zerbitzuen kategoriez harago doaz: adibidez, udal-eraikinak garbitzeko zerbitzua, lorezaintza, ibilgailuen renting-a eta catering-a edo vending-a. 2014ko ekitaldian beste lizitazio batzuetan ere sartu ziren ingurumen-klausulak. Adibidez:
- Bide garbiketa.
- Kiroldegietako vending-zerbitzua.
- Kiroldegietako lorezaintza-zerbitzua.
- Galtzadak margotzea.
- Udal Musika Eskolaren musika-tresnak garraiatzea.
Horrez gainera, Udalak helburu gisa ezarri du erosketa berdearen % 100 material suntsikorrak izatea. 2014an, kontu-sail horretarako ezarritako aurrekontuaren % 88an sartu ziren ingurumen-klausulak, aurreko urteko % 85aren aldean.
Bestalde, aipatzekoa da, erosketa publiko berdea sustatzeko mugarri benetan garrantzitsua den heinean, gobernu-batzarrak, 2013an, «Donostiako Udalak kontratazioetan irizpide sozialak, etikoak eta ingurumen-, lan- eta berdintasun-irizpideak txertatzeko emandako jarraibideak» onartu zituela. Ondoren, 2014an, jarraibideotatik eratorritako klausulen aplikazioaren jarraipena eta kontrola egiteko batzordea onartu zuen tokiko gobernu-batzarrak.
Udalaren kontratazioetan, edozein dela ere kontratuaren xedea, ingurumen-aldagaia txertatzea sistematizatzea izan da lorpen nagusia.
Gainera, lorpen hauek ere lortu dira:
ERAKUNDEA: DONOSTIAKO UDALA
POPULAZIOA: 186.126 biztanle
DENBORAZKO ERREFERENTZIA: 2014
Harremanetarako:<
Udalaren helburu nagusia kontratazioan ingurumenaren aldagaia ia-ia sistematikoki sartzea da.
Factores de éxito:
- Voluntad a nivel político
- Buena coordinación entre los departamentos implicados.
Dificultades: