Mutaliak sareari lotutako ur araztuko iturriak eta baso berrerabilgarriak jarri ditu bere zentroetan, plastikoa kentzeko duen programaren barruan
Good environmental practice available in: EU
Zer aukera dauden hobetzeko antzeman, eta handik sortu da ekimen hau. Funts publikoak ahalik eta eraginkorren kudeatze aldera, Mutualiak zehatz-mehatz aztertu du nola doitu ditzakeen bere gastuak; eta, besteak beste, ondorioztatu du uraren kontsumoan egin dezakeela zerbait, eta hobekuntzak lortu ditzakeela ikuspegi ekonomikotik, bai eta ingurumenaren aldetik ere.
Zer egin den orain arte:
- Mutualiaren zentro guztietan iturriak daude: botila handi bat eta plastikozko basoak dituzte, pazienteek eta enplegatuek erabil ditzaten. Horrez gain, ur-botila txikiak ematen zaizkie ingresatutako pazienteei, jatorduetan eta behar duten guztietan, baita bileretara bertaratutakoei ere.
- Hori guztia dela-eta, ur mineral asko kontsumitzen da, eta plastikozko hondakin ugari ere bai: urtean, gutxi gorabehera, 147.000 baso, iturrietarako 4.000 ur-botila handi, eta 7.000 botila txiki.
Hala, bada, eta sortutako gastuaz eta inpaktuaz jabetuta, bi kontuei erantzuteko proposamen bat landu da. Zehazkiago, Mutualiak erabaki hauek hartu ditu:
· Sareari lotutako ur-iturriak jartzea.
Iturri berri horiek azken belaunaldikoak dira, karbono aktiboa eta ultramore iragazkia dituzte, eta sare publikoko iragazkien bidez araztuko eta hoztuko dute ura. Halaxe bermatuko dute kontsumitzen den ura osasungarria eta zapore onekoa dela, eta tenperatua egokian dagoela.
Horri esker, ur mineral gutxiago kontsumituko da, eta horrekin lotutako gastua gutxituko. Izan ere, botilako ura kontsumitzeak kostu handiagoa dakar, sareko urak baino, ura iragazteak dakarren kostua kontuan hartuta ere. Bestalde, plastikozko botila handien kontsumoa ere txikiagoa izango da.
· Iturrietan banatzen diren plastikozko basoen ordez, kartoizko basoak jartzea: birzikla daitezkeenak eta ura edateko egokiak. Kasu honetan, ingurumenerako onurari eman zaio lehentasuna, alde batera utzita garestiagoak direla paperezko basoak plastikozkoak baino eta horrek kostua handitzen duela.
· Kristalezko pitxarrak erabiltzea, bai eta garbitu eta berriz erabil daitezkeen basoak ere, ingresatutako pazienteei eta bileretara bertaratutakoei ura emateko, ur-botila txikiak erabili barik.
· Mutualiako langileei 0,50 litroko kristalezko botilak ematea, sareari lotutako ur-iturriak erabiltzea izan dezaten, beste plastikozko botila batzuk erabili barik.
· Zentroetan edariak saltzeko ezarritako makinetan plastikozko ur-botila txikiak kentzea.
Ur araztua, botilak eta pitxarrak hornitzeko kontratazioa arautzen duen preskripzio teknikoen orrian sartu da hori guztia, azken neurria kenduta. 2019ko urtarrilean sartuko da indarrean.
Mutualia Gizarte Segurantzarekin lankidetzan dabilen mutualitatea da (2. zk.). Kontratazio-kontuen aldetik, entitateak lizitazio publikoen bidez egiten ditu bere ero
Mutaliaren zentroetako bezeroak, pazienteak eta langileak.
Clientes, pacientes y trabajadores/as de los diferentes centros de Mutualia.
Próximo
Mutualiak kalkulatu du zer onura ekonomikoa eta ingurumenaren aldetik ekarriko duen ekimen honek, ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik, oinarrizko informazio honetatik abiatuta:
Pertsona honengana jo:
- Marta Lejona Martínez de Lecea
- Erosketa eta Kontratazio Saila
- Telefonoa: 944252508
- E-mail:
0