Skip to main content
24 may 2019

Debabarrena Erakunde Sanitario Integratua (ESI) garbitzeko zerbitzua txertatzea

Debabarrena Erakunde Sanitario Integratua (ESI) garbitzeko zerbitzua txertatzea
Download

Good environmental practice available in: EU

Debabarrena ESIren garbiketa-zerbitzuaren lizitazio berrian, 2018. urtearen amaieran, erakundearen zerbitzu orokorren arlotik urrats bat gehiago eman nahi izan da kontratazio berdearekiko konpromisoarekin.

KONTRATUAREN XEDEA:

Debabarrena ESIn sartzen diren honako eraikin eta eremu hauen garbiketa- eta desinfekzio-zerbitzua: Mendaroko ospitalea, Debabarrena ESI biltegia, Ermuko, Torrekuako*, Elgoibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko osasun-zentroak eta Eibarko anbulatorioa.

Gauzatu beharreko zerbitzuak eta zereginek honako hauek barne hartzen dituzte:

  • Garbiketa.
  • Hondakinen bilketa eta kentzea.
  • Guardiako oheak egokitzea.
  • Osasun-zentroetako lentzeria garbitzea.

*OHARRA: Kontratuaren adjudikazioaren egunean, Torrekuako osasun-zentroa desagertu egin da eta Eibarko ospitalean txertatu da (gaur egun, ospitale hori ere Debabarrena ESIko parte da baina ez da pleguetan sartzen, izan ere, Osakidetza erakundea bera arduratzen da garbiketaz). Bestalde, Itziarko eta Mallabiako kontsultategien garbiketa kasuan kasuko udalak kudeatzen du.

Hala, baldintza teknikoen pleguaren lehenengo bertsio batetik abiatuta, ingurumen-klausulak txertatu dira eta, horretarako, Ihoberen pleguak txertatzeko zerbitzua dago. Honako hauek dira lizitaturiko pleguan islaturiko xehetasunak:

PLEGUA TXERTATZEAREN XEHETASUNA, beren atal desberdinetan:

i) Nahitaez bete beharreko zerbitzuarekin loturiko baldintza teknikoak:

-          Garbiketa-programa: Garbiketa-sistemak ahalik eta errespetagarrienak izan behar dira ingurumenarekin; horretarako, detergenteen eta/edo desinfektatzaileen kontsumoa arrisku-motaren, materialen erabileraren eta tresna birziklagarrien eta abarren arabera egokitu beharko da.

-          Garbiketa-guneen definizioan, arrisku baxuko guneei dagokienez: Gune horiek karga kutsagarri baxuena duten produktuekin (lurra garbitzekoak eta erabilera anitzekoak), I. motako ekoetiketaren batean (esaterako, Europar Batasunaren Etiketa Ekologikoa edo baliokidea) definituriko ingurumen-irizpideak betetzen dituelako.

-          Garbiketa-produktuei eta -materialei dagokienez, honako baldintza hauek bete behar dira:

  • % 80an birziklaturiko eta plastiko halogenaturik gabeko materiala hondakinentzako plastikozko poltsak.
  • % 100 birziklatuak dagoen eskuak lehortzeko papera eta komuneko papera.
  • I. motako ekoetiketaren batean (esaterako, Europar Batasunaren Etiketa Ekologikoa edo baliokidea) definituriko ingurumen-irizpideak betetzen dituzten produktuak (lurra garbitzekoak eta erabilera anitzekoak), desinfekzio beharrik ez duten arrisku baxuko guneetarako.
  • Ingurumenarentzako eragin negatiborik ekarriko ez duten substantziarik ez duten xaboiak.
  • Produktuen dosifikazio egokiaren kontrola (dosifikatzaileekin edo antzekoekin).
  • Hondakinen kudeaketa, indarrean dagoen araudiaren arabera eta kontratistaren kargura; bai eta garbiketa-zerbitzuaren hondakin arriskutsuentzako kanpoko kudeatzailearen kontratazioaren kasuan ere.

ii) Nahitaez bete beharreko zerbitzuaren egikaritze- eta prestazio-baldintzetan:

-          Sei hilean behin zerbitzuak ingurumenean duen eragina jarraitzeko txosten bat aurkezteko eskatzen da; bertan, gutxienez, honako datu hauek bete behar dira: kontsumitu den garbiketa- eta zelulosa-produktuen kopurua (komuneko papera eta eskuak lehortzeko papera) eta horien fakturak; sortu diren eta baimendutako kudeatzaileak ezabaturiko hondakin arriskutsuen kopurua.

-          Horretaz gain, zerbitzua Debabarrena ESIn ezarritako kalitatea kudeatzeko sistemetara egokitu behar da (ISO 14001:2015 eta OHSAS 18001:2007).

iii) Balorazio-irizpide gisa:

-          Ingurumen-memoria* eskatzen da, kontratuaren jardueraren eta aipaturiko eragin negatiboak murrizteko ezarriko diren kontrol operazionalerako neurri, praktika eta prozeduren ondorioz eragin esanguratsua izango duen ingurumen-alderdiak adieraziz.

*Azalpen-oharra: Enpresak ingurumen-kudeaketarako neurri onak aplikatzeko duen gaitasuna identifikatzea ahalbidetzen duen ikuspegi alternatibo bat da, baina ez da eskatzen kaudimen teknikoko irizpide gisa.

Oinarrizko datuak

ODS 12: Producción y consumo responsables
Sí, con nombre

Garbiketa-zerbitzuaren lizitazioa ezustekorik gabe gauzatu da. Eskaintza aurkeztu duten 5 enpresetatik, ingurumen-alderdiei dagokien puntuazio teknikoa —ingurumen-memoria, erabil beh

2
Alta

OSI Debabarrena


Comarca de Debabarrena, que incluye –a fecha de la licitación- el Hospital d

Gestión municipal
0
Factores de éxito

Debabarrena ESI osatzen duten zentro ezberdinetako erreferentziazko herritarrak, erabiltzaileak eta langileak

Harremanetarako pertsona

Izena: Miguel Ángel Maroto García, Debabarrena ESIren Zerbitzu Orokorrak

Telefono-zenbakia: 943 032 908

Helb. elek.:

Debabarrena ESI Osakidetzaren laguntza-erakundea da eta, pazienteei laguntza-arreta “integralaren” kontzeptuari erantzunez, lehen mailako arreta eta ospitaleko arreta bateratzen ditu

Servicio de limpieza de edificios
Impacto en la comunidad