Pasar al contenido principal
23 mar 2023
  • Economía circular
  • Ecodiseño

Europako borondatezko sistemak, Europako etiketa ekologikoa eta EMAS ingurumen-kudeaketarako sistema, gorantz jarraitzen dute Euskadin

Europako borondatezko sistemak, Europako etiketa ekologikoa eta EMAS ingurumen-kudeaketarako sistema, gorantz jarraitzen dute Euskadin
EBren Etiketa Ekologikoak eta EMAS – Europako Ingurumen Kudeaketarako Sistemak irmotasunez jarraitzen dute gora egiten Euskadin, bai etiketadun produktuen kopuruari bai erregistratuta dauden erakundeen kopuruari esker.

Bestalde, Europako Etiketa Ekologikoak, ingurumena errespetatzen duten produktuak aitortzeko eta identifikatzeko Europako sistema ofizialak, jada 405 produktu ditu 10 kategoriatan. EMAS – Ingurumen Kudeaketarako Sistema ingurumen-portaera hobetu nahi duten enpresei eta erakundeei zuzendutako EBko borondatezko mekanismoa da, eta gaur egun 93 erregistro ditu.

Europako Etiketa Ekologikoa


Etiketa ekologikoak bizi-ziklo osoan ingurumen-inpaktu txikiagoa izateagatik nabarmentzen diren produktuak eta zerbitzuak sustatzen du. Era horretara, baliabideen erabilera eraginkorra lortzen laguntzen du, bai eta ingurumenaren babes-maila handia lortzen ere.

Ingurumenaren ikuspuntutik ekologikoak diren produktuak edo zerbitzuak identifikatzeko modu erraza eta zuzena da, oinarri zientifikoa duen informazio zehatz eta egiatian oinarrituta.

Ingurumena errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak etiketatzeko sistemak gaur egun etiketa ekologikoaren 58 ziurtagiri ditu Euskadiko enpresen 405 produkturentzat, dauden 24 kategoriatako 10etan.

2022an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak kudeatu du etiketa ekologikoaren 7 ziurtagiri lortzea, berritzea edo eguneratzea, eta 7 enpresa ezberdinen 5 kategoriatako 48 produktu edo zerbitzu ziurtatzea.

Ziurtatutako produktuak


Estatuko gainerako lurraldeekin alderatuta lortutako ziurtagirien kopuruari erreparatuz gero, EAE bigarren dago lortutako ziurtagiri-kopuruan, 58rekin, indarrean dauden etiketa ekologikoen lizentzien % 20 izanik, Kataluniaren atzetik, 82 ziurtagirirekin (guztien % 28).

Etiketa Ekologikoaz ziurtatutako produktuen kopuruari dagokionez, Euskadi hirugarren dago 58rekin (guztien % 14), Kataluniaren (1.258rekin, % 43) eta Aragoiren (516rekin, % 18) atzetik.

Espainiarekin alderatuta, Etiketa Ekologikoaz ziurtatutako produktuen tipologia ezberdinen presentziari dagokionez, EAEk “altzariak” kategorian ziurtatutako produktuen % 100, turismo-ostatuen % 68 eta paper grafikoaren % 45 ditu. Guztira, 405 produktuak Espainian ziurtatutako 2.899 produktuen % 14 dira.

Europako gainerako herrialdeekin alderatuta, EAEko produktuen eta ziurtagirien pisu erlatiboari dagokionez, txostenaren arabera Europako eremuan etiketa hori duten produktuen % 2,82 da, eta ziurtagirien kopuruaren ehunekoa ere antzekoa da: % 2,9.

EMAS Europako Ingurumen Kudeaketarako Sistema


EMAS Ingurumen Kudeaketarako Sistema Ekokudeaketaren eta Ekoikuskapenaren Europako Erregelamendua da. Europar Batasunak garatutako tresna horrek SGMA (Ingurumena Kudeatzeko Sistema) ezarri duten eta etengabeko hobekuntzarako konpromisoa hartu duten erakundeak aitortzen ditu, auditoria independenteen bitartez egiaztatuta.

Euskadin, gaur egun, 93 erregistro ditu 14 jarduera-sektore ezberdinetan, eta manufaktura-industria eta administrazio publikoa dira erregistro gehien dituztenak, EAEko EMAS erregistroen % 37 izanik.

2022an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 8 erakunde berri erregistratu ditu EMASen, eta 10 sektoretako 29 berritu ditu.

Euskadi, estatua eta Europa


Euskadi, 93 erregistrorekin, Estatuan erregistratutako erakunde kopuruaren arabera bosgarren erkidegoa da. Ziurtagiri horiek guztien % 9 dira, Kataluniaren (259 ditu, % 25), Galiziaren (132 ditu, % 13), Madrilen (125 ditu, % 12) eta Kanariar Uharteen (113 diru, % 11) atzetik.

Espainiako EMAS erregistroen guztizkoari dagokionez administrazio publikoa eta eraikuntza dira EAEn erregistro gehien dituzten sektoreak, % 21 eta % 19, hurrenez hurren.

Europako gainerako herrialdeekin alderatuta, txostenaren arabera gaur egun EAEko EMAS erregistroen kopurua Europa osoko % 2,24 da.

Euskal Autonomia Erkidegoan bi arlo horietan eskumena duen organoa Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila da, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren bidez. Ihoberen, Eusko Jaurlaritzako ingurumena kudeatzeko sozietate publikoaren, eginkizuna Sailari borondatezko tresna horien izapideetan laguntzea da.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular