Pasar al contenido principal
01 sep 2020
  • Compra verde

2019an, Euskadiko Erosketa Publiko Berdearen Programako enpresen erosketa eta kontratazioaren % 49k ingurumen-betekizunak izan zituen.

2019an, Euskadiko Erosketa Publiko Berdearen Programako enpresen erosketa eta kontratazioaren % 49k ingurumen-betekizunak izan zituen.
Eusko Jaurlaritzaren erosketa berdearen programaren jarraipen-txostenaren arabera (orain dela gutxi argitaratu du Ihobe sozietate publikoak, haren idazkaritza teknikoak), programari atxikitako erakundeek lehiaketa publikoan egindako kontratazio berdearen bolumena, arlo ekonomikoan, enpresa horiek egindako erosketa guztien % 49 izan zen iaz; hala, Eusko Jaurlaritzak 2020rako ezarritako % 50etik puntu bakar batera bakarrik geratu da.

Programari atxikitako erakundeek sektore publikoko gainerakoek baino bi aldiz ingurumen-irizpide gehiago dituzte txertatuta (bolumen ekonomikoan), 2020rako ezarritako % 50eko helburutik gertu. EAEko administrazioko gainerako erakundeetan, 2019an, erosketa berdea bolumen ekonomikoaren % 22 izan zen.

2019ko txostenaren arabera, Euskadiko enpresak ondo prestatuta daude ingurumen-irizpideak biltzen dituen edozein lehiaketa publikoren betekizunei eta konpromisoei aurre egiteko

Oro har, txosteneko adierazleen arabera, merkatuaren berdatze orokorraren mesedetan dira mota horretako erosketa eta kontratazio publikoak, eta, programaren idazkaritza teknikoak eskaintzen duen aholkularitzari esker, erraza da ingurumen-irizpideak dituzten lizitazioak egitea.

Txostenaren arabera, 2019an, EAEn kokatutako enpresak lizitazioen % 72tan atera ziren adjudikaziodun, alegia, ingurumen-irizpideak txertatuta zeuzkaten lizitazioen bolumen ekonomikoaren % 80 esan nahi du horrek.

EKPB programan, 2020an erosketa berdea % 50era iristea dago jasota helburu modura, lehentasunezko 20 produktu, obra eta zerbitzu sortatan. Bolumen ekonomikoari dagokionez, helburua bete dute paperaren, eraikinen garbiketaren, autobus-garraioaren eta lorezaintzaren sektoreek. Kontrara, txostenak nabarmentzen duenez, beharrezkoa da «ahaleginak batzea, lizitazioetan edo dagozkien merkatuetan aldaketak sustatzeko –esaterako, ehungintzako produktuetan, mezularitzan, bidaietan, baita ordenagailuen eta elektrizitatearen erosketan ere–».

Erosketa Berdearen Programari atxikitakoen kopurua hazten ari denez, errazagoa da ingurumen-irizpideak txertatzea lizitazioetan eta, halaber, sektore publiko osoak programa bere egitea bultzatzen du

Idazkaritza teknikoak 2019an egindako lanari esker, urte horretan Eusko Legebiltzarra; Euskalduna, Kongresu eta Musika Jauregia, eta Barakaldoko eta Bergarako udalak bildu ziren ekimenera. Halaber, 2020ko urtarrilean, Euskal Herriko Unibertsitatea (Bizkaiko campusa), Gorbeialdeko kuadrilla eta Zamudioko Udala bildu ziren.

Orotara, 2019aren amaieran 35 erakunde zeuden Eusko Jaurlaritzaren Erosketa Berdearen Programaren barruan, horietatik 34k, erosketa erabakitzeko ahalmenarekin. Erakundeotatik heren bat Eusko Jaurlaritzako erakundeak dira, esaterako, EITB eta Ihobe bera; beste heren bat, industrialdeak dira, eta beste herena, askotariko erakundeak, tartean, udalak, Mutualia eta Euskalduna jauregia.

35 erakunde programari atxikita



Ihobek, programaren idazkari teknikoa den aldetik, zenbait gida argitaratu ditu EAEko administrazioan programa errazago txertatzeko; esaterako, Euskadin erosketa publiko berdearekin bat egiteko gakoak. Horren helburua da erakunde gehiagok bat egitea programarekin eta jada sartuta dauden enpresei konpromisoa areagotzeko argudioak ematea.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 oct 2025
  • Compra verde
Ihobe participa en Madrid en el seminario internacional de compra pública sostenible Procura+
29 may 2024
  • Compra verde
  • Sostenibilidad local
Reunión del Grupo de trabajo para la aceleración de la incorporación de criterios ambientales en la compra y contratación verde
14 feb 2024
  • Compra verde
La compra y contratación pública verde en Euskadi sobrepasaron en 2022 la mayor parte de los objetivos establecidos para 2025
27 mar 2023
  • Compra verde
El Gobierno Vasco obliga a incorporar cláusulas ambientales en las licitaciones de sus Departamentos y entidades públicas