- Economía circular
- Residuos
- Planificación ambiental
Eusko Jaurlaritzak Euskadin ekonomia zirkularra sustatzeko laguntza-lerro berri bat iragarri du
Euskadi Next 2021-2026 programa Euskadiren berreskuratzerako, eraldaketarako eta erresilientziarako Eusko Jaurlaritzaren inbertsio-programa gisa eratu da, hiru foru-aldundiekin eta hiru euskal hiriburuetako udalekin koordinatuta. Programak biltzen du energia- eta teknologia-trantsizioaren, trantsizio digitalaren eta gizarte-kohesioaren erronkei aurre egiteko diseinatutako ekimen publiko eta publiko-pribatuen multzo bat.
Laguntzak 13 milioi eurotik gorakoak izango dira
EAEri esleitutako zenbatekoa plan eta programa hauen artean banatzen da: Hondakinen Araudia inplementatzen laguntzeko Plana; Ingurumena Bultzatzeko Plana (PIMA Hondakinak); eta Ekonomia Zirkularraren Programa. Laster, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak dirulaguntzen agindu bat argitaratuko du Euskadin ekonomia zirkularra sustatzeko.
Laguntzen edukia xehetasunez azaltzeko eta eskaerari buruzko edozein zalantza argitzeko, Ihobe sozietate publikoak Udalsarea 2030eko Idazkaritza Teknikoak informazio-jardunaldi bat egin zuen joan den uztailaren 26an EAEko udal, mankomunitate, eskualdeko erakunde eta ingurumen-zerbitzuen aholkularitza-etxeentzat. Jardunaldian Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok eta Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendari Javier Agirrek parte hartu zuten.
Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen agindu berri honek 2021eko urrian argitaratzea aurreikusten da 13.414.105,94 -ko zenbatekoa izango du guztira, eta lau laguntza-ildotan banatuko da:
- 1. ildoa. Bereizitako bilketa berriak ezartzea, bereziki biohondakinenak, eta lehendik zeudenak hobetzea: 4.446.105,41 .
- 2. ildoa. Bereizita bildutako biohondakinak tratatzeko instalazio espezifikoak eraikitzea: 2.182.475,04 .
- 3. ildoa. Bereizita bildutako beste hondakin-fluxu batzuk berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestaketa-instalazio berriak eraikitzea: 5.286.834,50 .
- 4. ildoa. Bilketa-instalazioei (puntu garbiak, esate baterako) eta bereizte- zein sailkatze-instalazioei (bilgarriak, papera, etab.) dagozkien inbertsioak, eta lehendik dauden tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioak hobetzera zein CSR prestatzera bideratutakoak: 1.498.690,99 .
Laguntzen helburua da hondakinen kudeaketa hobetzeko eta hiri-hondakinen, bilgarrien eta bilgarrien hondakinen kudeaketaren arloan Erkidegoko jomuga berriak betetzen direla bermatzeko behar diren inbertsioak bizkortzea.
Dirulaguntzak zuzenduko zaizkie, alde batetik, udalerriei edo beste toki-erakunde batzuei (foru-diputazioak, mankomunitateak, kuadrillak, etab.); edo toki-erakunde horiek eta hondakinak biltzeko edo tratatzeko zerbitzuak emateko eskumena beren gain hartua duten sozietate publikoek sortutako partzuergoei, baldin eta finantzatzeko beren eskumeneko zerbitzuei buruzko proiektuak aurkezten badituzte, 1., 2., 3. eta 4. ildoetan aurreikusitako laguntzen kasuan.
Bestalde, 1. ildoan aurreikusitakoen kasuan, laguntzak erakunde juridiko publiko eta pribatuei ere zuzenduko zaizkie (enpresak, elkarteak, gremioak, fundazioak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, eskolak eta unibertsitateak, etab.), industrietan sortutako hondakin komertzial ez-arriskutsuak edo etxeko hondakinak sortzen dituztenak eta bereizita biltzeko proiektu bat aurkezten dutenak. Azkenik, hondakinen kudeatzaileei ere zuzendu ahal izango zaizkie laguntzak, 2., 3. eta 4. ildoetan jasotako kasuetan.
Fuente: Ihobe