Skip to main content
30 jul 2021
  • Circular economy
  • Waste
  • Environmental planning

Eusko Jaurlaritzak Euskadin ekonomia zirkularra sustatzeko laguntza-lerro berri bat iragarri du

Eusko Jaurlaritzak Euskadin ekonomia zirkularra sustatzeko laguntza-lerro berri bat iragarri du

Euskadi Next 2021-2026 programa Euskadiren berreskuratzerako, eraldaketarako eta erresilientziarako Eusko Jaurlaritzaren inbertsio-programa gisa eratu da, hiru foru-aldundiekin eta hiru euskal hiriburuetako udalekin koordinatuta. Programak biltzen du energia- eta teknologia-trantsizioaren, trantsizio digitalaren eta gizarte-kohesioaren erronkei aurre egiteko diseinatutako ekimen publiko eta publiko-pribatuen multzo bat.

Laguntzak 13 milioi eurotik gorakoak izango dira

EAEri esleitutako zenbatekoa plan eta programa hauen artean banatzen da: Hondakinen Araudia inplementatzen laguntzeko Plana; Ingurumena Bultzatzeko Plana (PIMA Hondakinak); eta Ekonomia Zirkularraren Programa. Laster, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak dirulaguntzen agindu bat argitaratuko du Euskadin ekonomia zirkularra sustatzeko.


Informazio JardunaldiaLaguntzen edukia xehetasunez azaltzeko eta eskaerari buruzko edozein zalantza argitzeko, Ihobe sozietate publikoak –Udalsarea 2030eko Idazkaritza Teknikoak– informazio-jardunaldi bat egin zuen joan den uztailaren 26an EAEko udal, mankomunitate, eskualdeko erakunde eta ingurumen-zerbitzuen aholkularitza-etxeentzat. Jardunaldian Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok eta Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendari Javier Agirrek parte hartu zuten.

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen agindu berri honek –2021eko urrian argitaratzea aurreikusten da– 13.414.105,94 €-ko zenbatekoa izango du guztira, eta lau laguntza-ildotan banatuko da:

  • 1. ildoa. Bereizitako bilketa berriak ezartzea, bereziki biohondakinenak, eta lehendik zeudenak hobetzea: 4.446.105,41 €.
  • 2. ildoa. Bereizita bildutako biohondakinak tratatzeko instalazio espezifikoak eraikitzea: 2.182.475,04 €.
  • 3. ildoa. Bereizita bildutako beste hondakin-fluxu batzuk berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestaketa-instalazio berriak eraikitzea: 5.286.834,50 €.
  • 4. ildoa. Bilketa-instalazioei (puntu garbiak, esate baterako) eta bereizte- zein sailkatze-instalazioei (bilgarriak, papera, etab.) dagozkien inbertsioak, eta lehendik dauden tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioak hobetzera zein CSR prestatzera bideratutakoak: 1.498.690,99 €.


Laguntzen helburua da hondakinen kudeaketa hobetzeko eta hiri-hondakinen, bilgarrien eta bilgarrien hondakinen kudeaketaren arloan Erkidegoko jomuga berriak betetzen direla bermatzeko behar diren inbertsioak bizkortzea.

Dirulaguntzak zuzenduko zaizkie, alde batetik, udalerriei edo beste toki-erakunde batzuei (foru-diputazioak, mankomunitateak, kuadrillak, etab.); edo toki-erakunde horiek eta hondakinak biltzeko edo tratatzeko zerbitzuak emateko eskumena beren gain hartua duten sozietate publikoek sortutako partzuergoei, baldin eta finantzatzeko beren eskumeneko zerbitzuei buruzko proiektuak aurkezten badituzte, 1., 2., 3. eta 4. ildoetan aurreikusitako laguntzen kasuan.

Bestalde, 1. ildoan aurreikusitakoen kasuan, laguntzak erakunde juridiko publiko eta pribatuei ere zuzenduko zaizkie (enpresak, elkarteak, gremioak, fundazioak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, eskolak eta unibertsitateak, etab.), industrietan sortutako hondakin komertzial ez-arriskutsuak edo etxeko hondakinak sortzen dituztenak eta bereizita biltzeko proiektu bat aurkezten dutenak. Azkenik, hondakinen kudeatzaileei ere zuzendu ahal izango zaizkie laguntzak, 2., 3. eta 4. ildoetan jasotako kasuetan.




INFORMAZIO GEHIAGO INFORMAZIO-JARDUNALDIARI BURUZ

BESTE LAGUNTZA BATZUK


Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’