13
sep
2024
- Ecodiseño
Ekoetxea Meatzaldeak Euskadin ekodiseinatutako produktu zirkularren Zirkularrak-Circulares erakusketa hartuko du
Europako hiriburu berde izendatu eta hamargarren urteurrenean Vitoria-Gasteizen izan zen; ondoren, Irungo FICOBA erakustazokan, Basque Circular Summit ekonomia zirkularrari buruzko nazioarteko biltzarraren barruan, eta, gero, Gipuzkoako hiriburuan, Cristina Eneko Ingurumen Baliabideen Zentroan; ondoren, Bilboko Konekta-La Perrera udal-gunean izan zen eta, gero, Deustuko Unibertsitateko FOROTECH 2023an eta Euskadiko Parke Teknologikoko Abanto Campusean. Oraingoan, Zirkularrak-Circulares erakusketa Ekoetxea Meatzaldera iritsi da.
Doako erakusketa honetan, ekodiseinuko metodologien bidez eta bizi-zikloko ikuspegiarekin sortu diren eta hartara, ingurumen-inpaktua nabarmen murrizten duten produktuak erakusten dira. Oraingo honetan, erakusketa familia-giroan ikus dadin egokitu da, eta herritarrei zuzendutako produktuak barnean hartzen dira.
Erakusketa osatzen da haurrei zuzendutako bi dinamikarekin: bata, haurrek ekodiseinatu diren produktuak eta ekodiseinatu ez direnak bereizten ikas dezaten; eta, bestea, produktu horiek eskala batean sailka ditzaten, produktu bakoitzari aplikatu zaizkion ekodiseinu-irizpideen kopuruaren arabera.
Bisitariek ehun produktu baino gehiago aztertzeko aukera izango dute. Askotariko sektoreetako produktuak dira, hala nola makineria, metalurgia, garraioa, altzariak, automobilgintza, kontsumo-ondasunak, kimika, elikadura, sektore elektriko-elektronikoa eta eraikuntza-materialak. Hortaz, ekodiseinuak edozein enpresa-sektoretan duen potentzialaren ikuspegi integrala eskaintzen da, eta euskal enpresek ekonomia zirkularraren arloan duten konpromisoa eta egiten duten ahalegina islatzen da.
Euskadik bi hamarkadatik gorako ibilbide sendoa du produktuen diseinu eta garapen faseetan ingurumen-irizpideak aplikatzearen arloan. Horri esker, printzipio ekologikoen arabera diseinatutako produktu eta zerbitzuen ekoizpenean liderra da Espainian, eta Europako hegoaldean erreferentea da, batez ere industriaren arloan.
Zirkularrak-Circulares erakusketa irailaren 14tik aurrera egongo da ikusgai eta sarrera doakoa da.
Ekoetxea Meatzaldea (Gallarta, Bizkaia) Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren ingurumen-zentroen sareko zentroa da, eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du.

Fuente: Ihobe