Pasar al contenido principal
13 dic 2020
  • Ecodiseño

Ekoetxea Urdaibaik Gabonetarako arropa eta jostailuak biltzeko bere gune solidarioa ireki du

Ekoetxea Urdaibaik Gabonetarako  arropa eta jostailuak biltzeko bere gune solidarioa ireki du

Ekoetxea Urdaibaik, aurreko urteetan bezala, abenduaren 10etik 22ra arte Busturiako instalazioetan bilketa solidarioko gune bat jarri du, herritarrek arropa eta jostailuak utz ditzaten, gero kolektibo behartsuentzat erabiltzeko. Materialak uzteko beste aukera bat ere izango da, 2021eko urtarrilaren 7tik 19ra.


jostailuen bilketa


Ekoetxea Urdaibaiko bilketa-gune solidarioa 2009tik urtero egiten da. Ekimen honen helburua bikoitza da: batetik, premia handiena duten kolektiboekin lankidetzan aritu eta solidarizatzea, eta, bestetik, batzuentzat erabilgarri ez diren materialak birziklatu eta berrerabiltzea. Gainera, aurten, garai hauetan talde batzuek dituzten zailtasunak direla eta, ekimen hau are garrantzitsuagoa da.

Koopera Gizarte eta Ingurumen Berrikuntza

Arropa eta jostailuak Koopera Gizarte eta Ingurumen Berrikuntzarentzat izango dira. Aipatutakoa, bigarren mailako kooperatiba bat da, Gizarte Ekimeneko Kooperatibek eta Gizarteratze Enpresek osatu eta Caritasek bultzatua. Helburua gizarte-baztertze egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da. Horretarako, ingurumen-zerbitzuak, berrerabilera eta birziklatzea, kontsumo iraunkorra, prestakuntza, pertsonentzako arreta ekintzak burutzen dira era berean helburua betetzen lagunduz. Bereziki beste aukera bat behar duten pertsonen egoera hobetzeko lan egiten dute, ekonomia sozial eta solidarioa errealitate bihurtuz. Gure eguneroko lana, pertsonak ardatz direla, Berritzea eta Haztea da. Eta gaitasun kooperatiboen inguruan garatzen da: Kooperarekiko identifikazioa: Talde-lana; Bezeroarekiko orientazioa; Lorpenarekiko orientazioa; Ukiezintasuna; Aldaketarako orientazioa eta Berrikuntza, hain zuzen.

COVI-19

COVID-19 protokoloak direla eta, ekartzen diren material eta produktuek behar bezala desinfektatuta eta garbi egon beharko dute eta Urdaibaiko Ekoetxean jarriko diren kaioletan utziko dira. Kaiolak osorik daudenean, ezin izango da besterik utzi eta hurrengo txanda arte itxaron beharko da, 2021eko urtarrilaren 7tik 19ra bitartean.

Ekoetxea Urdaibai Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak kudeatzen du, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez.
.


Informazio gehiagorako:

Roque Pérez-Agote
Tlfno: 94 687 04 02 / 688 695 317
e-mail: koordinazioa.urdaibai@ekoetxea.eus


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
21 nov 2025
  • Ecodiseño
El Basque Circular Hub recibe una delegación de Dinamarca interesada en la transición verde de Euskadi
05 nov 2025
  • Economía circular
  • Ecodiseño
Las empresas vascas podrán impulsar su sostenibilidad con talento joven gracias al programa Ekodiseinatuz de Ihobe
20 jun 2025
  • Ecodiseño
El Basque Ecodesign Center recibe el Premio Lurra Bizkaia en la categoría de cambio climático