Pasar al contenido principal
15 mar 2023
  • Comunicación ambiental

Ihobek, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak berritu egiten dute ingurumen-kazetaritza Euskadin bultzatzeko akordioa

Ihobek, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak berritu egiten dute ingurumen-kazetaritza Euskadin bultzatzeko akordioa
convenio-avp-cvp-EUSHitzarmena sinatu ondoren, Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Botok azpimarratu egin du ingurumenean espezializatutako kazetariek jokatzen duten funtsezko rola, bai gai direlako “herritarrak erne jartzeko aurrez aurre dituzten ingurumen-erronka nagusiez, hala nola klima-krisia, biodibertsitatearen galera edo baliabideen eskasia, eta bai arazo horietarako egon daitezkeen irtenbideak erakusteko gaitasuna dutelako”.

Euskal Kazetarien Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko (EKE-KEE) presidente eta dekanoak, berriz, alor horretako sare-lanaren garrantzia azpimarratu du; izan ere, horrek ahalbidetzen du euskal gizartea gero eta sentsibilizatuagoa eta konprometituago egotea ingurumenarekin: “Hedabideok eta kazetariok, kazetaritza ona eginez, jasangarritasunerako ezinbestekoa den zerbitzu publiko bat gara; eginkizun didaktiko bat gauzatu dezakegu eta gauzatu egin behar dugu, gizarte osoaren kontzientziazioa eta ardura konpartitua sustatzeko, ingurumena eta ondare naturala babesteari, zaintzeari eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzeari dagokienez.

Lankidetza horri esker, bi erakundeak lanean ari dira jarduerak, tailerrak edo bisita teknikoak EKE-KEEko bazkideen artean antolatu eta hedatzeko, Euskadiko ingurumen-errealitateari buruzko informazioa eskaintzeko eta jasangarritasunean oinarritutako eredu ekonomikoaren onurak ezagutzera emateko
.
Gainera, akordio horren emaitza gisa, 2019az geroztik Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ingurumen-kazetaritzara zuzendutako kategoria bat sartzen dute euren urteko sarietan, Euskadiko komunikazioaren profesionalak eremu horretan egindako dibulgazio-lana aitortzeko.

Iazko edizioan, sariduna Ramón Bustamante izan zen, Herri Iratiko esatari eta kazetari beteranoa, orain dela lau hamarkada gizarte- eta ingurumen-gaiak jorratzen hasi zena; 2021ean, berriz, sariduna Eva Caballero izan zen, kazetaria eta Radio Euskadiko ‘La Mecánica del Caracol' Dibulgazio-programaren zuzendaria.

2020ean, sariduna Gorka Belamendia izan zen, Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroko koordinatzailea eta hedabide askotako kolaboratzailea, eta Ingurumen Kazetaritza Sariaren lehenengo edizioan, 2019an, Julen Rekondo saritu zuten, ingurumen-gaietan espezializatutako komunikatzailea.

Ekimen honen arrakastari esker, hitzarmen honek sari honi eusten dio, eta Ihobe sozietate publikoak jarraituko du bertan epaimahaikide bat izaten.

Euskal Kazetarien Elkartea 1987an eratu zen, eta bere lanaren helburua da informazio- eta adierazpen-askatasunaren alde egitea, Euskadiko kazetarien ordezkari profesionala izatea eta kazetaritza- zein informazio-deontologia garatzea. Elkargoa Elkartearen ekimenez eratu zen, ekainaren 28ko 17/20212 Legea argitaratzearen bidez, lanbidearen arauak eta kode deontologikoa hobeto defendatzeko xedez; izan ere, hori lagungarria da herritarrei eta haien eskubideei zerbitzu hobea eskaintzeko, eta, aldi berean, administrazio publikoekin kolaboratzeko bide egoki bihurtzen da.

Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Sozietate Publikoa da, eta 40 urte daramatza lanean ingurumenaren hobekuntzaren alorrean, erakunde publiko eta pribatuekin tratatuz eta herritarrak hainbat arlotara ekarriz, hala nola lurzoruaren babesa, ekonomia zirkularra, klima-aldaketa, biodibertsitatea eta jasangarritasuna.

Ihoberen helburuetako bat da ingurumen-komunikazioa hedabideetako profesionalen artean sustatzea, zeren funtsezko eragileak baitira jasangarritasunaren kultura herritarren artean hedatzeko.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
24 oct 2025
  • Comunicación ambiental
El documental “Natura bizia”, galardonado con el premio de comunicación ambiental en los Premios Periodismo Vasco 2025
15 sep 2025
  • Comunicación ambiental
La VII Escuela de Comunicación Ambiental reivindica el papel del periodismo para transformar los hábitos de consumo
05 sep 2025
  • Comunicación ambiental
Daniel Montalvo (AEMA): “Se necesitan datos solidos y comprensibles para acelerar la transición socioeconómica hacia modelos más sostenibles”