Pasar al contenido principal
03 abr 2024
  • Economía circular
  • Sostenibilidad local

Ihobek erosketa eta kontratazio berdean Euskadik duen esperientzia aurkeztu du Procura+ konferentzian

Ihobek erosketa eta kontratazio berdean Euskadik duen esperientzia aurkeztu du Procura+ konferentzian
Azken bi hamarkada baino gehiagoan, Ihobek ingurumen irizpideen integrazioa bultzatu eta sustatu du erosketa eta kontratazioan, modu sendo eta egonkorrean, eta plangintza estrategikoaren maila guztietan. 2011n, ICLEI-Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuak izeneko erakundeak sortutako Procura+ kontratazio publiko jasangarriaren europar sarearekin bat egin zuen, Europako gobernuetako eta tokiko agentziei jardunbide egokien adibideak eskuratzeko eta argitaratzeko praktika jasangarriak aplikatzen laguntzeko.

Bi egunez, Procura+ 2024 konferentziak 200 ordezkari politiko eta arlo horretako aditu baino gehiago bildu ditu, honako hauek aztertzeko: erosketek adimen artifizialean duten zeregina; ETEek, gorabidean doazen enpresek eta enpresa sozialek merkatuetan duten sarbidea; digitalizazioa; kontratazio elektronikoa; bizi zikloaren kostuaren kalkulua; monitorizazioa; profesionalizazioa; hiri adimendunak; erantzukizun soziala eta hornidura katearen kudeaketa.

Procura+ hitzaldiak duela 25 urtetik egiten dira, eta erreferentzia dira Europan, honako hauetarako: parte hartzaileei informazio profesional berriena, aholkularitza eta kalitate handiko erosketa errentagarri, jasangarri, zirkular eta berritzaileen praktiken berri emateko, eta iritziak trukatzeko.

Konferentzian, Ihobe sozietate publikoak parte hartu du, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa ezagutarazteko. Programa horrek produktu, obra eta zerbitzu berdeen erosketari eta erabilerari lotutako karbono emisioak %26 murriztea aurreikusten du.

Era berean, honako hauek sustatzen ditu: atxikitako erakundeek kontratatutako elektrizitatearen horniduraren %100 iturri berriztagarrietatik etortzea, atxikitako erakunde publikoen lizitazioetan modu nabarmenean sartutako ontzi guztiak birziklagarriak edo berrerabilgarriak izatea, eta atxikitako erakundeek kudeatutako obrako hondakinen %95ek balioa handitzea izatea helburu.
Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programak erronka berriak hartu ditu bere gain, euskal ekonomia eta ingurumen politikaren koherentzia ziurtatzeko lehentasunezko hiru eremuetan (ekonomia zirkularra, klima aldaketa, eta ingurune naturala eta biodibertsitatea). Hala, erosketa eta kontratazio berde publikoaren ezarpena sendotu du, eta, berrikuntza nagusi gisa, enpresa sektorea mugiarazi, irtenbide jasangarriak ere eskain ditzan, ingurumen etekin handiagoa eta lehiakortasun handiagoa bateratuz.

Ihobek ingurumen klausulak txertatzeari buruzko jarraibidea ere nabarmendu du. 2023ko martxoan onartutako neurri aitzindaria da, eta Eusko Jaurlaritzako sail guztiak eta haren sektore publikoa lizitazioetan gutxieneko ingurumen klausulak sartzera behartzen ditu.

Bi hamarkadako ibilbidea


Jardunaldian, egindako bidea eta azken urteetan Euskadin lortutako emaitzak ere berrikusi dira.

Duela bi hamarkada baino gehiago, mundu osoko herrialdeek onartu zuten ingurumenaren degradazioaren eta bidegabekeria sozialaren arrazoi nagusietako bat ekoizpen eta kontsumo eredu jasanezinak zirela. Ordutik, garapen ekonomiko eta sozialeko eredu jasangarrietarako trantsizioaren buruan egon diren Europako lurraldeetako bat izan da Euskadi, eta erosketan eta kontratazioan, modu sendo eta egonkorrean, eta plangintza estrategikoaren maila guztietan, ingurumen irizpideak txertatzeko konpromisoa hartu du.

Dauzkan anbizio eta laguntza tekniko espezializatua eta inplikatutako eragileen mobilizazioa direla eta, Euskadik erosketa eta kontratazio publiko berdean duen estrategia, hain zuzen, arlo horretan aurreratuen dauden Europako nazioko eta eskualdeetako gobernuen ekimenen buruan dago.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
16 abr 2026
  • Economía circular
Asegurar el suministro de materiales, aumentar la autosuficiencia e impulsar productos sostenibles europeos, claves en la economía circular de Euskadi para 2026