Pasar al contenido principal
04 jun 2020
  • Ecodiseño

Eusko Jaurlaritzaren Ekoetxea sareko ingurumen-zentroek ateak irekiko dituzte berriro asteburu honetan

Eusko Jaurlaritzaren Ekoetxea sareko ingurumen-zentroek ateak irekiko dituzte berriro asteburu honetan
Ekoetxea sarea osatzen duten ingurumen-zentroek bihar, ekainak 5, irekiko dituzte berriro ateak, Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez eta Euskadiko kultura- eta aisialdi-jarduerei berriro ekitea baimendu ondoren. Oraingoz itxita egongo den Azpeitiko zentroa izan ezik, Ekoetxea Urdaibaik, Txingudik eta Meatzaldea-Peñas Negrasek jarduera-egutegi zabala prestatu dute ekipamendu horiek dauden natura-inguruneaz berriz ere gozatzeko. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak kudeatzen ditu ekipamendu horiek, Ihobe sozietate publikoaren bidez.

Berriro irekitzeko, segurtasuna, higienea eta edukiera kontrolatzeko neurri zorrotzak hartuko dira. Izan ere, jardueren egutegia kanpoaldean garatzeko diseinatu da. Barrualdeko erakusketa-guneak ere irekita egongo dira, baina baimendutako edukiera erdira murriztuko da. Era berean, elementu interaktiboak ezingo dira erabili, birusa pantailak, aurikularrak edo prismatikoak ukituz ez transmititzeko.

Jarduerei buruzko informazio gehiago, Ekoetxea sareko kanal sozialetan eta www.ekoetxea.eus webgunean.

EKOETXEA URDAIBAI

Astelehenetik ostiralera:
  • 10:00. Ibilbide gidatua Urdaibaiko paduretan
  • 12:00. Ibilbide gidatua Urdaibaiko kostaldean
  • 16:00. Ibilbide gidatua artadi kantauriarrean

Larunbatetan:
  • 10:00etan. Zetazeoak 10etan (itsasontziz zetazeoak ikusteko irteerak; kontsultatu webgunean data zehatzak eta leku-aukerak).
  • 11:00. Amunategi iturburua
  • 16:30. Ibilbide gidatua artadi kantauriarrean

Igandeetan:
  • 10:00etan. Ibilbide gidatua Urdaibaiko paduretan
  • 12:30. Bisita historiko-naturala Ekoetxea Urdaibairen kanpoaldetik
  • 16:30. Ibilbide gidatua Urdaibaiko kostaldean

EKOETXEA MEATZALDEA-PEÑAS NEGRAS

Udako hilabeteetan zehar, interpretazio-ibilbide gidatuak eta autogidatuak eskainiko dira Peñas Negras eta Zugaztietaren inguruetan. Helburu nagusia da Bizkaiko Meatzaldeko ondare baliotsua –naturaren eta historiaren aldetik– ezagutarazten jarraitzea, eta natura-inguruneak errespetatzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea.

EKOETXEA TXINGUDI

Oraingoz ez da jarduerarik programatu; informazio-gune gisa irekiko dute.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
21 nov 2025
  • Ecodiseño
El Basque Circular Hub recibe una delegación de Dinamarca interesada en la transición verde de Euskadi
05 nov 2025
  • Economía circular
  • Ecodiseño
Las empresas vascas podrán impulsar su sostenibilidad con talento joven gracias al programa Ekodiseinatuz de Ihobe
20 jun 2025
  • Ecodiseño
El Basque Ecodesign Center recibe el Premio Lurra Bizkaia en la categoría de cambio climático