Pasar al contenido principal
21 oct 2021
  • Residuos
  • Ecoinnovación
  • Economía circular
  • Ecodiseño

Eusko Jaurlaritzak 13 milioi euro bideratuko ditu ekonomia zirkularra sustatzeko diru-laguntzetara

Eusko Jaurlaritzak 13 milioi euro bideratuko ditu ekonomia zirkularra sustatzeko diru-laguntzetara
Euskadiren berreskuratze, eraldaketa eta erresilientziarako Euskadi Next inbertsio-programako jarduerei dagozkien funtsak dira. Euskadi Next NextGenerationEU-ren funtsez finantzatzen da. Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak leheneratzea bultzatzeko sortu duten aldi baterako tresna da, eta 750.000 milioi euro ditu Europar Batasun osorako. Europa ekologikoagoa, digitalagoa eta erresilienteagoa izaten eta egungo eta etorkizuneko erronketara hobeto egokituta egoten lagunduko du.

Aginduak, Euskadin ekonomia zirkularra sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituenak eta deialdia egin duenak, zehazten du dirulaguntzak honako helburu hauetara bideratuko direla: beste hondakin batzuen gaikako bilketa ezartzera (bereziki, biohondakinena) eta daudenak hobetzera; bereizirik bildutako biohondakinak tratatzeko instalazio espezifikoak eraikitzera; bereizirik bildutako bestelako hondakin-fluxuak berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzeko instalazio berriak eraikitzera; eta inbertsioak egiteko bilketa-instalazioetan (adibidez, garbiguneak), baheketa- eta sailkapen-instalazioetan (ontziak, papera, etab.), tratamendu mekaniko-biologikoko plantetan eta berreskuratutako erregai solidoak prestatzeko instalazioetan.

Dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte udalek eta beste toki-erakunde batzuek (foru-aldundiak, mankomunitateak edo kuadrillak, adibidez), edo toki-erakunde horiek eta hondakinak biltzeko edo tratatzeko zerbitzuak emateko eskumena duten sozietate publikoek eratutako partzuergoek. Gainera, hondakin-gestoreak aukera izango dute hondakinen kudeaketarako azpiegiturekin lotutako dirulaguntzak.

Era berean, hartzaileak izan daitezke industrietan sortutako merkataritza-hondakin ez-arriskutsuak edo etxeko hondakinak sortzen dituzten erakunde juridiko publiko eta pribatuak (enpresak, elkarteak, gremioak, fundazioak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, eskolak eta unibertsitateak, etab.), eta bilketa-proiektu bereizia aurkezten dutenak, eta hondakin-kudeatzaileak, bilketa helburu ez duten proiektuak aurkezten dituztenak.

Enplegua sortzea

Laguntza horiek enplegua sortzen lagunduko dute, biltzeko, berrerabiltzeko prestatzeko eta birziklatzeko jarduerak sustatzen baitituzte

Laguntzen helburua da lanpostu berriak sortuz COVID-19ak sortutako pandemiaren eragin ekonomikoa eta soziala arintzen laguntzea, eta Euskadiko ekonomia eta gizartea jasangarriagoak bihurtzea eta hobeto prestatuta egotea trantsizio ekologikoaren eta digitalaren erronka eta aukeretarako, bai eta gizarte-kohesioa sustatzea ere.

Gainera, xedea da epe ertainean Euskadi ekonomia zirkularreko erreferente izatea Europan, ingurumenaren babesa izanik jasangarritasunaren, lehiakortasunaren eta enplegu-sorkuntzaren funtsezko faktore, eta hazkuntza ekonomikoa banaturik dagoela baliabide naturalen kontsumotik, hondakinen sorkuntzatik eta berotegi-efektuko gasen emisiotik.

Udal-hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko helburuak hiru denbora-horizonte berrirako finkatu dira: % 55erako helburua 2025ean, % 60koa 2030ean eta % 65ekoa 2035ean. Hondakin horiek, gainera, gehieneko muga bat izango dute; 2035ean, sortutako udal-hondakin guztien % 10 bota ahalko dira gehienez. Helburu horiei gehitu behar zaizkie ontzien birziklapenean eta ontzien hondakinetan 2025erako eta 2030erako ezarritako helburuak, globalak eta gaikakoak. Helburu horiek osatzen dute Basque Green Deal-Itun Berdea, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen garapen inklusibo eta jasangarriaren eredua, onartu berri den Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Planarekin bat etorriz.

Hondakinen kudeaketaren, baliabideen erabilera efizientearen eta klima-aldaketaren aurkako politikaren ikuspegitik lortutako onurei, enplegua sortzearekin lotutakoak gehitu behar dizkiegu, biltzeko, berrerabilpenerako prestatzeko eta birziklatzeko jarduerak sustatzearen ondorioz.


Informazio gehiago


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular