Pasar al contenido principal
22 abr 2020
  • Ecodiseño

Eusko Jaurlaritzaren Ekoetxea ingurumen-zentroen sareak bat egin du Lurraren Egunaren ospakizunarekin

Eusko Jaurlaritzaren Ekoetxea ingurumen-zentroen sareak bat egin du Lurraren Egunaren ospakizunarekin

Lurraren egunaren komikEkoetxea sareko zentroak itxita daude koronabirusaren krisia dela-eta, baina, halere, ingurumenari buruz sentsibilizatzeko egiten duten lanarekin jarraitzen dute –urrunetik bada ere–, eta aurten bat egin nahi dute berriz Ama Lurraren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Izan ere, Nazio Batuek aukeratu dute data hori, planeta babesteak duen garrantzia gogoratzeko eta biodibertsitateak eta klimak gizakion osasunarekin duten harreman estua azpimarratzeko.

Ekoetxea Sareak bineta bat diseinatu du konfinamendua amaitutakoan gogoeta egitera eta ingurunea beste begi batzuekin begiratzera bultzatzeko



Klima-krisiak, biodibertsitatearen galerak, baso-soiltzeak, lurzoruaren erabileren aldaketak edo basabizitzaren legez kanpoko merkataritzaren hazkundeak areagotu dute gaixotasun infekziosoak animaliengandik gizakiengana transmititzea. Nazio Batuen Ingurumen Programaren (PNUMA) arabera, gaixotasun infekzioso berri bat sortzen da gizakiengan 4 hilean behin. Gaixotasun horien % 75 animaliengandik datoz.

Gaur egungo pandemiaren ondorioetako bat izan da, esate baterako, ingurumen-inpaktuak murriztea airearen kalitateari edo berotegi-efektuko gasen isuriei dagokienez. Nolanahi ere, ekonomiaren moteltze tragikoaren eta COVID-19ak gizakiongan eragindako larritasunaren ondorioa da. Horregatik guztiagatik, Ama Lurraren Nazioarteko Egunak gonbidatu nahi gaitu gogoeta sakona egitera, ekonomia jasangarriago baterantz aurrera egiteari begira, bai pertsonentzat eta bai planetarentzat funtzionatuko duena.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
21 nov 2025
  • Ecodiseño
El Basque Circular Hub recibe una delegación de Dinamarca interesada en la transición verde de Euskadi
05 nov 2025
  • Economía circular
  • Ecodiseño
Las empresas vascas podrán impulsar su sostenibilidad con talento joven gracias al programa Ekodiseinatuz de Ihobe
20 jun 2025
  • Ecodiseño
El Basque Ecodesign Center recibe el Premio Lurra Bizkaia en la categoría de cambio climático