Pasar al contenido principal
08 abr 2022
  • Compra verde

Udalsarea 2030ek tokiko ikuspegiarekin jorratu ditu Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programaren abantailak

Udalsarea 2030ek tokiko ikuspegiarekin jorratu ditu Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programaren abantailak
Ihobek, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa - EEKB 2030 Programako idazkaritza tekniko gisa, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunerantz aurrera egiteko hartutako konpromisoaren barruan sartzen den dokumentua aurkeztu zuen, eta lehenetsitako kategoria batzuei dagokienez euskal sektore publikoko lizitazioen % 75ak ingurumen-irizpideak barneratzea eta 150 erakunde publikok eta 50 erakunde pribatuk konpromisoa formalizatzea lortzeko helburua gogorarazi zuen. Horrez gain, gaur egun erosketa eta kontratazio publiko berdearen inguruan dauden lege-eskakizunak azpimarratu ziren, bai eta hori euskal ingurumen-politika eta -estrategia desberdinetan sartzeak izango duen ekarpena ere.

Berrikuntza gisa, eta aurrekoan ez bezala, programa berriak erosketa pribaturako jauzia egitea, eta denborarekin esparru berri horretan protagonismo handiagoa hartuko duen estrategia diseinatzea bilatzen du. Bertan, erosketa publikoak protagonismoa izaten jarraitzen du, baina, aldi berean, erosketa pribatuan aurrera egin nahi da, estrategia hori diseinatzen hasteko lehen urratsak emanez.

Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa (EEKBP 2030) aurreko programaren emaitzen hobekuntzan oinarritzen da, eta bi plan eta ekintza-alditan gauzatuko da. Lehenengoa 2025era arte egingo da eta 21 ekintza zehatz izango ditu. Bigarren aldia 2030era arte luzatuko da, lehen ekintza-planaren emaitzak kontuan hartuta.

Udalsarea 2030ek udaletako eta eskualdeetako toki-administrazioak EEKBP 2030era atxikitzea bultzatuko du, lantalde tekniko espezifikoa abian jarriz eta tokiko garapen jasangarriarekiko konpromisoan eta Euskadiko ingurumen-politikei egiten dien ekarpenean aurrera egiteko interesa duen sareko kide orori arlo horretan laguntza emanez.

Bestalde, Udalsarea 2030en 20. urteurrenaren testuinguruan, Sarearen Idazkaritza Teknikoak gogorarazi zuen laster jarriko dela abian Euskadin tokiko ekintza jasangarria eta Tokiko Agenda 2030 bultzatzeko lankidetzarako esparru-akordio berria. Era berean, sarera atxikitzeko datozen lau urteetarako prozesua nabarmendu zuen. Prozesu horren bidez, EAEko udal eta eskualde-erakunde gehienak bildu nahi dira, euskal administrazio publikoko hainbat eremutako eta bat egin duten erakundeetako ordezkari ugarirekin batera.

Batzorde Teknikoak Sarearen Esparru Akordio berritik eta Sarearen Plan Estrategikoa 2025etik ibilbidea egin du bere bileran

Topaketan Plan Estrategikoa 2025aren aurrerapenak azaldu ziren. Plan estrategikoa hauek markatu dute: akordio berriaren berrikuntzek, Euskadin edozein sektoretako erakundeekin lankidetza eta aliantzak sortzeko testuinguru irekia sortzen duen eragile anitzeko 2030 Agendaren hedapenak, edo Udalsarearen Plan Estrategikoa onartu berri den ingurumen-araudiarekin bat etortzeak. Plan Estrategikoa Sarea osatzen duten erakundeek egindako ekarpenak kontuan hartuta gauzatu da, eta hiru helburu nagusi ditu: tokiko 2030 Agenda sustatzea eta Udalsarea 2030 Euskadiko 2030 Agendaren ekosisteman sartzea, tokiko ekintza jasangarria sustatzea eta aliantzak indartzea, eta tokiko ekintza jasangarria ikusaraztea.

Azkenik, Udalsarea 2030en webgune berria 2022ko apirilean martxan jarriko zela iragarri zen. Bertan, Sarea osatzen duten erakundeek paper protagonista dute.

Sare berdeak ekimena

Topaketak Sare Berdeak ekimena aurkezteko tartea gorde zuen, hau da, jasangarritasunerantz doazen aldaketetan euren ingurua inplikatu nahi duten pertsonak ahalduntzeko mekanismoa. Euren ingurunea hobetzen lagundu nahi duten erakunde, enpresa eta pertsonen artean aliantzak sortzeko proiektua da. Proiektuak Bizkaiko Lurralde Historikoan gauzatzen diren ekintza eta ekimen eraldatzaileak bideratzen ditu.

Sare Berdeak 2021ean hasi zen proiektu pilotu gisa, eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdean eta Galdakaon egin zuen. Aurten, 2022an, Busturialdea-Urdaibai, Txorierri eta Uribe Kosta eskualdeetara eta zenbait erakunde akademikotara, EHU/UPVra, adibidez, hedatu da. Guztira, Sare Berdeak ekimenak jasangarritasunaren aldeko ahalduntze-ekimen hori aberasten duten askotariko eremutako 137 kide ditu.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 oct 2025
  • Compra verde
Ihobe participa en Madrid en el seminario internacional de compra pública sostenible Procura+
29 may 2024
  • Compra verde
  • Sostenibilidad local
Reunión del Grupo de trabajo para la aceleración de la incorporación de criterios ambientales en la compra y contratación verde
14 feb 2024
  • Compra verde
La compra y contratación pública verde en Euskadi sobrepasaron en 2022 la mayor parte de los objetivos establecidos para 2025
27 mar 2023
  • Compra verde
El Gobierno Vasco obliga a incorporar cláusulas ambientales en las licitaciones de sus Departamentos y entidades públicas