Pasar al contenido principal
24 jun 2024
  • Sostenibilidad local

Toki-erakundeen lantalde berriaren lehen bilera, erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatzeko

Toki-erakundeen lantalde berriaren lehen bilera, erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatzeko

Lehenengo bileraren helburu nagusiak erosketa publiko berdeari aplika dakiokeen egungo legeria berrikustea, arlo horretanko jardunbide egokiak erakustea eta taldearen funtzionamendua ezartzea eta adostea izan dira.


Orain arte, Euskadiko 2030erako Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programaren esparruan erosketetan ingurumen-irizpideak txertatzeko lanean ari diren erakundeen taldeek Eusko Jaurlaritzako 12 sailak eta programari atxikitako 37 erakundeak barne hartzen zituzten. Ihobek lantalde berri bat jarri du martxan, toki-erakundeentzat bakarrik, erosketa berdean aurrera egiteko haien behar bereziei erantzuteko.


Lehen bilera horretan 10 toki-erakundetako ordezkariek hartu dute parte (Getxoko Udala, Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea, Bilboko Udala, Legazpiko Udala, Bergarako Udala, Abanto-Zierbenako Udala, Adunako Udala, Derioko Udala, Urretxuko Udala eta EUDEL).


Bileran agerian geratu da erosketa berdearen zeregin estrategikoa, erosketa publikoak duen indar ekonomikoa eta erosketa eta kontratazio berdeak ingurumen, ekonomia eta ekoberrikuntza arloetako onurak ekar ditzakeela erakutsiz.


Erosketa eta kontratazio publiko berdean eragina duten lege autonomikoei buruzko atalean hauek aztertu dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legea, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko 10/2021 Legea eta Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 1/2024 Legea.


Gainera, bileran parte hartu dutenen artean oraindik atxiki ez diren toki-erakundeak atxikitzea lortzeko, 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programara atxikitzearen konpromisoak eta onurak erakutsi dira, bai eta Ihobek erakunde publikoen esku jartzen dituen baliabideak ere, kontratazio-pleguetan eta kontratu txikietan ingurumen-klausulak txertatzeko prozesuan aurrera egiten laguntzeko eta errazteko.


Erosketa publiko berdearen jardunbide egokien atalean, Sant Feliu de Llobregateko Udalak, bigarren balio-bizitza emateko, informatikako “hondakinak” tokiko elkarteen bidez kudeatzeko ekimena aurkeztu du.


Ondoren, Legazpiko Udalak udalerrian erosketa berdea sistematizatzeko egindako lana aurkeztu du.


Azkenik, Bilboko Udalaren barruan erosketa berdeari laguntzeko ezarritako zerbitzua aurkeztu da, bai eta erakundearen erosketen ingurumen-girotze handiagoa lortzeko eta horien benetako girotzearen jarraipen zehatza egiteko garatutako tresnak eta metodologia ere.



Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible