Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa Deskargatu2021eko abenduan, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa aurkeztu zuen. Programa batera garatu zuten Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Ekonomia eta Ogasun Sailak, bestelako erakunde publiko zein pribaturen laguntzarekin. Helburua da euskal administrazio publikoek burutzen dituzten ingurumen-inpaktu handieneko kontratazio eta erosketen % 75 irizpide jasangarrien bidez egitea hamarkadaren amaierarako.Berritasunik nabarmenena euskal sektore enpresarialari emandako protagonismoa eta rola da, ekologikoki diseinatutako produktuen eta zerbitzuen eskaintza sustatzen baita, besteak beste. Aldi berean, erosketa berde pribatua bultzatu nahi da, merkatuarekin koordinatuta, eta ekintza publiko-pribatuaren onurak zabaldu. Horrela, ingurumena babesteaz gain, Euskadiko enpresen lehiakortasunean eta pertsonen ongizatean ere eragina egongo da. Eusko Jaurlaritzak garatu du Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Ekonomia eta Ogasun Sailaren bidez. Ihobe sozietate publikoak Idazkaritza Teknikoaz arduratzen jarraituko du, eta eskainiko ditu, besteak beste, aholkularitzako eta laguntzako zerbitzuak atxikitako erakundeen lizitazioetan, enpresa hornitzaileentzako zein erosketa-sailetako arduradunentzako prestakuntza, eta enpresa txiki eta ertainentzako laguntza, merkatu horretan lehiakortasuna indartu ahal izan dezaten.
Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programak 5 jarduketa-eremu identifikatzen ditu: Erosketa eta kontratazio berdea sendotzea Euskadin politikak hedatzeko funtsezko tresna gisa, euskal sektore publikoaren esparru politikoan eta juridikoan duen zeregina indartzearen bidez. Erosketa eta kontratazio berde publiko zein pribatuaren aldeko konpromisoan aurrera egitea, sektore publiko osoaren parte-hartzea bultzatzearen bidez eta euskal enpresak sentsibilizatu zein mugiaraziz. Erosketa eta kontratazio berdea erakundeen barnean egituratzeko eta berrikuntzarako elementu bihurtzea, inplementazio sistemiko eta estrategikorako baliabideak emanez eta prozesuan parte hartzen duten langile guztietan profesionalizatuz. Merkatu egokia, kalitatezkoa eta prestatua izatea, harekin elkarrizketa eta lankidetza sustatuz, eta enpresa hornitzaileak prestatzea, bereziki enpresa txiki eta ertainak, kontratatzaileen ingurumen-eskaerei aurre egiteko. Erosketa eta kontratazio berdearen aurrerapenak, lorpenak eta onurak ikusaraztea, inplementazioa eta etekinak neurtuz, eta horiek komunikatuz eta sustatuz, barneko, Europako eta nazioarteko eremuan.
Programan sartzeaDeskargaturProgramak izaera partizipatiboa eta irekia du, eta erosketa eta kontratazio publiko berdearekin konprometitu nahi duten euskal administrazio publiko guztiak borondatez atxikitzea sustatzen du. Programan sartu eta parte hartzeko beharrezkoa da: Euskal sektore publikoaren barneko entitate bat izatea. Sartzeko akordioa entitateak sinatzea. Pertsona bat ezartzea, enpresa barruan erosketa eta kontratazio berdea zuzendu eta koordinatzeko.
Atxikitako erakundeakGaur egun, erakunde hauek bat egin dute erosketa eta kontratazio berdearen aldeko konpromiso berriarekin: 1Arabako Industrialdea 2Ararteko 3Arratiako Industrialdea 4Barakaldoko Udala 5Berangoko Udala 6Bilboko Udala 7Getxoko Udala 8Legazpiko Udala 9Ugao-Miraballesko Udala 10Donostia Udala 11Bidasoa Oarsoko Industrialdea 12Bizkaia Sortaldeko Industrialdea 13CIFP BIDASOA LHII 14Gorbeialdeko Kuadrilla 15Deba Bailarako Industrialdea 16EITB 17Energiaren Euskal Erakundea 18Euskal Jauregia 19Santamarina Ospitalea 20Itelazpi 21IBAIZABAL BEHEKALDEKO INDUSTRIALDEA,2S.A. 22Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia 23Nerbioi Ibaizabaleko Mancomunidad 24Mutualia 25Barrualde Galdakaoko OSI 26Bilbao Basurtoko OSI 27Goierriko OSI 28Tolosaldeako OSI 29Araba Teknologi Parkea 30Bizkaia Teknologi Parkea 31Gipuzkoa Teknologi Parkea 32Bizkaiko Osasun Mentalaren Sarea 33SPRILUR 34TALLER USOA LANTEGIA, S.A.U. 35UPV/EHU 36URA 37Urdulizko Industrialdea, S.A. 38Urolako Industrialdea, S.A. 39VISESA
Euskadi, arrakasta istorio bat DeskargatuDuela bi hamarkada baino gehiago, mundu osoko herrialdeek onartu zuten ingurumenaren degradazioaren eta injustizia sozialaren arrazoi nagusietako bat ekoizpen- eta kontsumo-eredu jasanezinak zirela. Orduz geroztik, Euskadi, Europako beste lurralde batzuen artean, garapen ekonomiko eta sozialeko eredu jasangarrietarako trantsizioaren buruan egon da. Harrezkero, erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatzeko konpromisoa hartu du, modu sendo eta egonkorrean, eta plangintza estrategikoaren maila guztietan. 2002an, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak helburu gisa ezarri zuen erosketa publikoa irizpide ekologikoekin sustatzea, eta Ihobe, helburu horrekin, baliabideak eta tresnak lantzen hasi zen. Ondoren, helburu hori jarduera-ildo gisa sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen-Esparru Programetan, 2011n Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeko lehen programa onartu zen arte. Programa horrek ingurumen-helburu argiak ezarri zituen, eta irizpide iraunkor berriak zehaztu zituen. 2016an, bigarren programa onartu zen (2020ra arte), euskal administrazio publikoa sustatzen jarraitzeko, erosketarako eta kontrataziorako prozesuetan ingurumen-irizpideak txerta ditzan. Azken programak 35 erakunde publiko baino gehiago izan ditu barnean, eta berde bilakatu ditu haien erosketen % 46. Istorio osoa argitalpen honetan jasota dago: «Erosketa eta kontratazio publiko Berdea 2005-2020. Arrakasta istorio bat.»
Mundu mailan saritua 2021eko urtarrilean, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2020rako Programak Erosketa Jasangarrietako Lidergoaren Sarien golardo handienetako bat jaso zuen, Estatu Batuetako Erosketa Jasangarriko Lidergo Kontseiluak (Sustainable Purchasing Leadership Council-SPLC) emana. Euskadi onena izan zen Administrazio Publikoaren kategorian, erakunde horren arabera, eta beste arlo batzuetan Yaleko Unibertsitatearen, Munduko Bankuaren edo Hilton hotel-katearen lana saritu zen.Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2020rako Programa 2016an onartu zen, euskal Administrazio Publiko osoa sustatzearren, erosketarako eta kontrataziorako prozesuetan ingurumen-irizpideak txerta zitzan. Orain arte, 38 erakunde publiko izan ditu barnean, eta berde bilakatu ditu haien erosketen % 46. Sustainable Purchasing Leadership Council (SPLC) irabazi-asmorik gabeko erakunde estatubatuarra da, etorkizun jasangarrirako trantsizioa bizkortzen duten erosketen lidergoa babestu eta aitortzea helburu duena. 180 kide biltzen ditu, 300.000 mila milioi dolar baino gehiagoko erosketa ahalmena dutenak.
Produktu eta Zerbitzuen ingurumen-irizpideak Atal honetan erakusten dira Europako Batzordearentzat lehentasuna duten produktu eta zerbitzuen kategoriak; horrekin batera, kategoria bakoitzari aplikatzen zaizkion erosketa publiko berdeko irizpideak ere erakusten dira. Kategoria bakoitzak hiru betekizun maila ditu, kasu bakoitzaren zirkunstantzia konkretuen arabera aukeratu beharrekoak.Produkturen eta zerbitzuren kategoria bakoitzean, zehaztutako irizpideak aurrez adostu dituzte Ihobe sozietate publikoak, "Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030" idazkaritza teknikoak eta sektore bakoitzeko enpresa hornitzaileek.Zerrenda honetako edozein ingurumen-betekizun kontratazio publikoaren pleguetan sartu baino lehen, gomendatzen dizugu jarraibide hauek kontuan hartzea: Erosketa jakin bat erosketa publiko berdetzat hartu dadin, ez da aski legedia zorroztasunez betetzea. Ingurumen-klausulak kontratuaren helburuarekin lotuta egongo dira beti. Arreta berezia zuzendu behar nahitaez bete behar diren ingurumen-klausuletara. Halaber, beharrezkoa da ingurumen-klausula horiek aldez aurretik baloratzea, erosketari dagokion merkatuan benetan eraginkorrak ote diren egiaztatzeko. Irizpide objektibo eta kuantifikagarriak txertatu behar dira prozesu horretan.
Aholkularitza eskatu Ihobe sozietate publikoak gai honi buruzko aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzen die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoei; zerbitzu horren bidez azaltzen die nola sartu behar diren ingurumen-klausulak lizitazioetan eta nola egiten den, geroago, aurkeztutako eskaintzen balorazioa. Banaka eta modu pertsonalizatuan egiten da, administrazio eskatzailearen eskari eta exijentziei erantzunez. Zerbitzu hau eskatzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: compra.verde@ihobe.eus Aholkularitzak honako hau eskaintzen du: Ingurumen-klausulak pleguetan edo zuzeneko erosketa-prozesuan sartzeko proposamena. Ingurumen-klausulak dituzten pleguen azterketa, ikuspegi tekniko eta legaletik. Balorazio-prozesuan sortzen diren zalantzak argitzea. Lizitazio-prozesuan sortzen diren zalantzak edo galderak argitzea (produktuen etiketatzea, bizi-zikloaren kostuak kontuan hartzea…).
Erosketa berdea, Iraunkortasun lokala Gorde 2024/05/29 Erosketa berdea, Iraunkortasun lokala Erosketa eta kontratazio berdean ingurumen-irizpideak txertatzeko prozesua bizkortzeko Lantaldearen bilera Bileraren ardatz nagusietako bat erosketa berdearen arloko jardunbide egokien adibideak erakustea izan da. Horretarako, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV), euskal osasun-sisteman elikagaiak modu jasangarrian erosteari buruzko Renascence Proiektuaren berri eman du. Kataluniako Generalitateak erosketa publikoko berrerabilerari buruzko diagnostikoa aurkeztu du, eta SPRILURek obra-lizitazioetan erosketa berdea nola ezartzen duten eta ingurumen-irizpideen betetze-mailaren jarraipena nola egiten...
Erosketa berdea Gorde Erosketa berdea 2022an, Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdeak 2025erako ezarritako helburu gehienak gainditu zituen 2024/02/14
Erosketa berdea Gorde Erosketa berdea Eusko Jaurlaritzak behartzen du ingurumen-klausulak bere Sail eta erakunde publiko guztien lizitazioetan sartzera 2023/03/27