Pasar al contenido principal
21 jun 2021
  • Planificación ambiental
  • Economía circular

Alexander Botok Erromako Klubaren Euskal Taldean parte hartuko du, ekonomia zirkularrari eta hazkundearen mugei buruzko hitzaldi batez.

Alexander Botok Erromako Klubaren Euskal Taldean parte hartuko du, ekonomia zirkularrari eta hazkundearen mugei buruzko hitzaldi batez.

Alexander boto Basteguieta_eusAlexander Boto Basteguietak, Ihobe-Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren zuzendari nagusiak, ekonomia zirkularraren eta hazkundearen mugen arteko loturari buruzko hitzaldi bat emango du, Erromako Klubaren Euskal Taldean, ekainaren 25ean, 12:00etan.

Zoomen bidez emango den hitzaldiaren ostean, solasaldi bat irekiko da; bertan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ihobe sozietate publikoaren zuzendariak argituko ditu bertaratutako pertsonek planteatutako zalantzak.

Alexander Boto Ekonomia Zientzietan lizentziatua da eta Lurralde Plangintza eta Ingurumen masterra du London School of Economicsetik; Europako Batzordearen aditua da ingurumen eta lehiakortasun ekonomikoaren alorrean. 20 urte baino gehiago daramatza lanean Ihobe-Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoan, eta gaur egun haren zuzendari nagusia da. Gainera, gradu ondoko klaseak eman ditu zenbait unibertsitatetan, gai hauen inguruan: 2030 Agenda, ingurumen-berrikuntza, ekonomia zirkularra eta klima-aldaketa.


Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: info@clubderomagv.org.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

16 sep 2026
  • Economía circular
Euskadi impulsa el proyecto Basque Zirkular Metals con el objetivo de liderar la nueva industria circular del acero en Europa
09 sep 2026
  • Planificación ambiental
Irantzu Sádaba (AEMA): “Europa debe orientar la IA y la digitalización para apoyar su transición verde”
01 sep 2026
  • Economía circular
Ihobe impulsará proyectos de descarbonización y gestión de riesgos de transición con la incorporación de jóvenes profesionales en pymes vascas gracias al programa Murriztearren 2026
21 ago 2026
  • Economía circular
Ihobe abre las inscripciones del nuevo Programa Formativo en Economía Circular para profesionales en activo