Pasar al contenido principal
23 feb 2023
  • Comunicación ambiental

APIAk eta Ihobek 2025era arte luzatu dute euren ingurumen-komunikazioa sustatzeko hitzarmena

APIAk eta Ihobek 2025era arte luzatu dute euren ingurumen-komunikazioa sustatzeko hitzarmena

Luzatutako hitzarmenak protagonismoa hartzen du kalitatezko ingurumen-komunikazioa beharrezkoa den testuinguru batean

Lankidetza-hitzarmen honen indarraldian, bi erakundeek sostengatu dituzte Ingurumen Kazetaritzaren Batzarraren XIII. eta XIV. edizioak, hurrenez hurren 2019an eta 2021ean, eta UPV/EHUren udako ikastaroen baitan sektoreko profesionalak urtero biltzen dituen Ingurumen Komunikazioaren Eskola.

Apia-HITZARMENAAkordioaren luzapenak ahalbidetuko die bi erakundeei jarduerak, tailerrak eta bisita teknikoak elkarrekin sustatzen eta koordinatzen jarraitzea, ingurumen-kazetaritza Euskadiko hedabideetako profesionalen artean sustatzeko, eta, halaber, bi erakundeen interesekoak diren gaiei buruzko hedapen-jardunaldiak modu bateratuan antolatzea.

Horien artean, bi erakundeek Ingurumen Komunikazioaren Eskolaren bosgarren edizioarekin kolaboratzen jarraituko dute; aurreikusita dago irailean egitea, gazteei rol protagonista emanez; horrez gain, APIAk deitutako Ingurumen Komunikazioaren XV. Batzar Nazionalarekin eta kolaboratuko dute. Bi urtetik behin egiten den batzar hau Madrilen egingo da, udazkenean, azken edizioetan bezala.

Hitzarmenaren luzapenak 2025. urtera arte iraungo du, eta beraren asmoa da konpromiso honen balantze positiboa indartzea eta jarduera hauen jarraitutasuna bermatzea, ingurumen-kazetaritzaren eskaria eta independentzia, objektibotasun eta zorroztasunaren beharra nabarmen hazi den testuinguru batean, desinformazioak eta albiste faltsuek komunikazioaren eremu guzietan sortzen duten mehatxuari aurre egiteko.

APIA eta Ihobe, helburu komun bat


Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak (APIA) ingurumenari buruzko informazioa Espainia osoan lantzen duten kazetariak biltzen ditu. 1994ko amaieran eratu zen, eduki informatiboen independentzia eta objektibotasuna babesteko, ingurumen-informazioa zorroztasunez hedatzeko, bere bazkideen askatasuna jarduera profesionalaren arloan defendatzeko, elkarrizketa eta informazio-iturrietarako sarbidea errazteko, eta bere bazkideak alor profesionaleko gai eta kontuetan ordezkatzeko.

Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Sozietate Publikoak, berriz, 40 urte daramatza lanean ingurumenaren hobekuntzan, erakunde publiko eta pribatuekin tratatuz eta herritarrak hainbat arlotara ekarriz, hala nola lurzoruaren babesa, ekonomia zirkularra, klima-aldaketa, biodibertsitatea eta jasangarritasuna.

Ihoberen helburuetako bat da ingurumen-komunikazioa hedabideetako profesionalen artean sustatzea, zeren funtsezko eragileak baitira jasangarritasunaren kultura herritarren artean hedatzeko.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
24 oct 2025
  • Comunicación ambiental
El documental “Natura bizia”, galardonado con el premio de comunicación ambiental en los Premios Periodismo Vasco 2025
15 sep 2025
  • Comunicación ambiental
La VII Escuela de Comunicación Ambiental reivindica el papel del periodismo para transformar los hábitos de consumo
05 sep 2025
  • Comunicación ambiental
Daniel Montalvo (AEMA): “Se necesitan datos solidos y comprensibles para acelerar la transición socioeconómica hacia modelos más sostenibles”