Pasar al contenido principal
14 mar 2023
  • Biodiversidad

‘Climate talks’ dokumentalak Euskadi jarri du klima politika integratua praktikatzen duen eskualdearen adibide

‘Climate talks’ dokumentalak Euskadi jarri du klima politika integratua praktikatzen duen eskualdearen adibide

Eusko Jaurlaritzak EUROPARC Federazioaren ekimen honetan parte hartu du: Europa osoko Eremu Natural Babestuetan klima aldaketara egokitzeari buruzko bost atalez osatutako saila da

Bere bost ataletan, hainbat arlotako eragileei egindako elkarrizketak ikus daitezke: Europa osoko organismoetako profesionalei, dagoeneko tokian bertan lanean ari direnei eta ekosistema eta eremu klimatikoetan Eremu Natural Babestuak egokitzeari dagokionez euren esperientzia kontatzen dutenei egindako elkarrizketak. EUROPARC Federazioak bultzatu du ekimena. Federazio hori erakunde paneuroparra da, eta eremu babestuak kudeatzen eta natura defendatzen diharduten 39 herrialdetako erakundeak biltzen ditu.


‘Climate Talks’ dokumentalak Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du, dagoeneko egokitzapen ekintzak planifikatzen eta ezartzen dituen erakunde gisa, eta eremu babestuetan ekintza klimatikoaren kudeaketari eskualdeko ikuspegitik nola ekin dakiokeen erakusteko adibide moduan.

Zehazki, laugarren atalean, eskualdeko gobernantza integratuaren gaia lantzen da, ondare naturalaren erresilientziarako gako gisa (hain zuzen, bere Natura 2000 Sarearena), Ainhize Butroi Mota Ihobeko Ekintza Klimatikoko teknikariari egindako elkarrizketa baten bidez. Era berean, bestelako parte hartze batzuk ere ageri dira: Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena eta Adolfo Uriarte Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariarena, esaterako.


Ikuspegi aldaketa


“Egokitzapen planifikazioa egin behar dugu. Horretarako, gizarteari helarazi beharreko hiru eraldaketa garrantzitsuenak identifikatu ditu Eusko Jaurlaritzak: digitala; sozioekonomikoa eta sanitarioa; eta ekologikoa edo ingurumenekoa. Europako Itun Berdea eskualde eta gobernu mailako ibilbide orri propio batera eraman dugu –Euskadiko Itun Berdea–, eskualde eta gobernu mailan 2030erako bete behar ditugun helburu guztiak jasota”, kontatu du Barredo sailburuordeak ‘Climate Talks’ dokumentalean.

Uriartek, biodibertsitateari dagokionez, Euskadiko aberastasuna azpimarratu du. Zuzendariaren arabera, “Eusko Jaurlaritza bere politika guztietan ardatz hori gai garrantzitsu bezala txertatzen saiatzen da; eta hori garrantzitsua da lurraldearen erresilientziaren ikuspegitik klima aldaketari aurre egiteko. Jakin badakigu gutxi estresatutako sistemak gai direla inpaktuei aurre egiteko eta erantzuteko, eta, beraz, horrelako politiken alde egiten dugu, hala nola Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege berriaren alde”.

Euskadi puntu estrategikoa da Europako biodibertsitateari dagokionez. Ainhize Butroiren arabera, lurraldean kontinenteko intereseko habitaten %35 inguru daude: Atlantikoko kostaldekoak, Mediterraneokoak eta mendi eremuetakoak. “Gure ikuspegiak aldatzeko premia dauka. Klima aldaketa eta biodibertsitatearen galera erronka globalak dira. Eta ikuspegi globala, integrala eta epe luzekoa izan behar dugu horiei aurre egiteko”, adierazi du dokumentalean.

Euskadi, EUROPARC Europan


Urdaibaiko Biosferaren Erreserba izan zen Turismo Jasangarrirako Norako gisa akreditatu zen lehen euskal gunea

2021ean, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba Euskadiko lehen norako turistiko jasangarri gisa akreditatu zen. EUROPARC Europak ematen duen aitortza da, eta bultzada garrantzitsua ekoturismoaren printzipioetan oinarritutako turismoa garatzeko, ingurumen, gizarte eta ekonomia ingurunearen errespetuan oinarrituta. Gainera, aukera ematen du Urdaibai nazioartean ezagutarazteko eta, era horretan, haren kontserbazioaren eta lurraldearen garapen jasangarriaren arteko orekari eman beharreko babesa handitzeko, eskualdea norako turistiko moduan bultzatuz: kalitatezkoa, arduratsua, segurua eta Euskadin erreferentziazkoa.

Gainera, joan den urteko urrian, Ihobek aktiboki parte hartu zuen EUROPARC Federazioaren Europako Konferentzian, eta han, ekintza klimatikoa bultzatzeko egindako aurrerapenak partekatu zituen.

Bide horretatik, Ihobek ondare naturalean ekintza klimatikoa bultzatzeko tresna bilduma berritzaile bat aurkeztu du, hots, tresnen bilduma aitzindari bat –metodologiak, analisi tresnak, kalkulu tresnak eta kasu praktikoak–, klima aldaketak Euskadiko ondare naturalean dituen ondorioei buruzko diagnostiko prozesua sinplifikatzeko helburuarekin.

Tresnen bilduma hori Eusko Jaurlaritzak bultzatutako lan ildo baten ondoriozkoa da, eta ekintza klimatikoa eta biodibertsitatearen babesa bateragarriak direla dioen tesia indartzen du, Natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentuetan ikuspegi klimatikoa txertatzea errazten du, eta adibide zehatzak eskaintzen ditu anfibioak edo polinizatzaileak bezalako espezie taldeen kudeaketa klima aldaketaren eraginetara egokitzeko.

Bilduma guztia dagoeneko eskuragarri dago esteka honetan, kontsultatzeko eta deskargatzeko: https://www.ihobe.eus/cambio-climatico#kit

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 ene 2025
  • Biodiversidad
El Foro Social de la Biodiversidad de Euskadi reúne a medio centenar de agentes involucrados en la conservación de la naturaleza
05 ago 2024
  • Biodiversidad
Un informe KLIMATEK identifica medidas para la conservación de artrópodos beneficiosos en un escenario de cambio climático
23 abr 2024
  • Sostenibilidad local
  • Planificación ambiental
  • Biodiversidad
El Gobierno Vasco impulsa la conservación del patrimonio natural mediante nuevas subvenciones para proyectos de investigación en 2024
21 feb 2024
  • Biodiversidad
  • Planificación ambiental
Euskadi ha invertido más de 200 millones de euros desde 2010 en preservar hábitats y especies de alto valor ecológico en la Red Natura 2000