21
nov
2023
- Ecoinnovación
- Ecodiseño
- Economía circular
Euskadin egindako produktu zirkularren inguruko "Zirkularrak-Circulares" erakusketa Euskadiko Parke Teknologikoko Abantoko Campusean izango da
Hainbat tokitan izan da: Gasteiz Europako hiriburu berdea izendatu zuten hamargarren urteurrena ospatzeko Gasteizen izan zen; ondoren, FICOBA azoka esparruan, Irunetik igaro zen, Basque Circular Summit ekonomia zirkularraren nazioarteko biltzarrean; Gipuzkoako hiriburuan izan zen, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan; Konekta-La Perrera udal gunean, Bilbotik ere igaro zen; eta gainera, Deustuko unibertsitatean izan zen FOROTECH 2023 topaketan. Ibilbidearekin jarraitzeko "Zirkularrak-Circulares erakusketa Abanto-Zierbenara heldu da eta bertan egongo da abenduaren 19ra arte, Euskadiko Parke Teknologikoko Abantoko Campusean.Erakusketa, doan izango da. Gainera, ibiltaria izango da eta, bertan, herritarrei Euskadin fabrikatutako produktu ugari erakutsiko zaizkie. Produktu horiek sortzeko bizi zikloaren ikuspegia duten ekodiseinuko metodologiak aplikatu dira. Horrek ingurumen inpaktua nabarmen murriztea eragin du.
Erakusketa ibiltariak iraun bitartean, bisitariek aukera izango dute ehun produktu baino gehiago aztertzeko. Produktu horiek Euskadiko hainbat balio katerekin daude lotuta eta sektore hauek barne hartzen dituzte: makineria, metalurgia, garraioa, altzariak, automozioa, kontsumo ondasunak, kimika, elikadura, sektore elektriko elektronikoa eta eraikuntza materialak. Horrek enpresako edozein sektoretako ekodiseinuaren potentzialaren ikuspegi integrala emango die bisitariei eta aukera emango die enpresa euskaldunek ekonomia zirkularraren esparruan hartu duten konpromisoa eta egiten duten ahalegina ezagutzeko.
Euskadik hogei urte baino gehiagoko ibilbide sendoa du ingurumen irizpideak aplikatzen eta produktuak diseinatzeko eta garatzeko faseetatik. Horri esker, herrialde osoan buru da printzipio ekologikoak jarraituta diseinatutako produktuak eta zerbitzuak ekoizten eta Europako hegoaldeko erreferentzia da, batez ere industria arloan.
Zirkularrak-Circulares erakusketa zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara datorren abenduaren 19ra arte.
Fuente: Ihobe