Skip to main content
2026ko azaroaren 21a
  • Ekoberrikuntza
  • Ekodiseinua
  • Ekonomia zirkularra

Euskadin egindako produktu zirkularren inguruko "Zirkularrak-Circulares" erakusketa Euskadiko Parke Teknologikoko Abantoko Campusean izango da

Euskadin egindako produktu zirkularren inguruko "Zirkularrak-Circulares" erakusketa Euskadiko Parke Teknologikoko Abantoko Campusean izango da
erakusketa ibiltariaHainbat tokitan izan da: Gasteiz Europako hiriburu berdea izendatu zuten hamargarren urteurrena ospatzeko Gasteizen izan zen; ondoren, FICOBA azoka esparruan, Irunetik igaro zen, Basque Circular Summit ekonomia zirkularraren nazioarteko biltzarrean; Gipuzkoako hiriburuan izan zen, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan; Konekta-La Perrera udal gunean, Bilbotik ere igaro zen; eta gainera, Deustuko unibertsitatean izan zen FOROTECH 2023 topaketan.  Ibilbidearekin jarraitzeko "Zirkularrak-Circulares” erakusketa Abanto-Zierbenara heldu da eta bertan egongo da abenduaren 19ra arte, Euskadiko Parke Teknologikoko Abantoko Campusean.

Erakusketa, doan izango da. Gainera, ibiltaria izango da eta, bertan, herritarrei Euskadin fabrikatutako produktu ugari erakutsiko zaizkie. Produktu horiek sortzeko bizi zikloaren ikuspegia duten ekodiseinuko metodologiak aplikatu dira. Horrek ingurumen inpaktua nabarmen murriztea eragin du.

Erakusketa ibiltariak iraun bitartean, bisitariek aukera izango dute ehun produktu baino gehiago aztertzeko. Produktu horiek Euskadiko hainbat balio katerekin daude lotuta eta sektore hauek barne hartzen dituzte: makineria, metalurgia, garraioa, altzariak, automozioa, kontsumo ondasunak, kimika, elikadura, sektore elektriko elektronikoa eta eraikuntza materialak. Horrek enpresako edozein sektoretako ekodiseinuaren potentzialaren ikuspegi integrala emango die bisitariei eta aukera emango die enpresa euskaldunek ekonomia zirkularraren esparruan hartu duten konpromisoa eta egiten duten ahalegina ezagutzeko.

Euskadik hogei urte baino gehiagoko ibilbide sendoa du ingurumen irizpideak aplikatzen eta produktuak diseinatzeko eta garatzeko faseetatik. Horri esker, herrialde osoan buru da printzipio ekologikoak jarraituta diseinatutako produktuak eta zerbitzuak ekoizten eta Europako hegoaldeko erreferentzia da, batez ere industria arloan.

“Zirkularrak-Circulares” erakusketa zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara datorren abenduaren 19ra arte.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko maiatzaren 14a
  • Ekonomia zirkularra
Enpresek ekonomia jasangarriranzko trantsizioa egiteko arriskuei aurrea hartzeko eta haiek kudeatzeko gida argitaratu du Ihobek
2026ko maiatzaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadiko sei industriek ekonomia zirkularraren aldeko apustua erakusten dute, Ihoberen Bermanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktiko berria aplikatuz
2026ko apirilaren 30a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik materialen fluxuak aztertu ditu, eta industriarako funtsezkoak diren baliabideetan kanpo-mendekotasuna duela egiaztatu du
2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute