Skip to main content
14 nov 2017

Maruri-Jatabeko Udalaren lokal batean txikizkako denda "berde" bat jartzeko emakida pribatiborako baldintza-orrian ingurumen-irizpideak sartzea

Maruri-Jatabeko Udalaren lokal batean txikizkako denda "berde" bat jartzeko emakida pribatiborako baldintza-orrian ingurumen-irizpideak sartzea

Good environmental practice available in: EU

Aukera ikustea

Maruri-Jatabeko Udalak merkatua aztertu zuen 2015ean, eta, azterketa horretan, herritarrek elikagai-produktuak herritik irten gabe erosteko premia zutela hauteman zuen.

Herritarrei zerbitzu hori ematen zien merkataritza-establezimendurik ez zegoenez, sendotuz joan zen ekintzailetzaren bidez denda bat irekitzen laguntzeko ideia. Ezaugarri bereizgarri batzuk edukiko zituen elikagai-denda txiki bat, ikerketan jasotako kontsumo-ohiturekin bat egingo zuena: ordutegi egokitua, oinarrizko produktuen eta tokiko produktu freskoen eskaintza, produktu ekologikoak...

2016an, baldintza-orria egiteko prozesuan, eta erosketa eta kontratazio berdearen arloan jasotako prestakuntzan inspiratuta, ingurumen-irizpideak sartzeko aukera ikusi zen udalean. Ihobek baldintza-orrietan ingurumen-irizpideak sartzeko zerbitzua eskaintzen du, eta udalak zerbitzu hori eskatu zuen. Udalaren osoko bilkuran, osorik aztertu eta onartu zen Ihoberen proposamen teknikoa. Ezarritako betekizunak betetzen zituen proposamen bakarra aurkeztu zen lizitaziora.

Prozesu horren ondorioz, dendak 2017ko ekainaren amaiera aldean ireki zituen ateak. Maruri-Jatabeko udaletxearen ondoan dago, udaleko igerilekuen eta gimnasioaren eraikinean. Bere eskaintzan, oinarrizko produktuak –batzuk ekologikoak–, tokiko produktu ekologikoak –inguruko ekoizleenak– eta izozki, irabiaki eta pizza artisauak daude, besteak beste.

Oinarrizko datuak

Gestión municipal
Otros
Impacto en la comunidad
Alta

Erakunde sustatzailea: Maruri-Jatabeko Udala

Helbidea: Maruri-Jatabe (Bizkaia)

Urtea: 2017

Eragile onurad

Esperientzia bera eta horren emaitzak kuantifikatzeko eta ebaluatzeko goiz den arren, prozesuan ikasitakoez aritu gaitezke, eta berori abiarazi izanaren gaineko lehenengo iritziak pa

2

Recursos internos del Ayuntamiento.


Se han incluido criterios ambientales en el pliego. Esto

Dificultades
Ambiental

Maruri-Jatabek hainbat urte daramatza jasangarritasunaren alde lan egiten, Tokiko Agenda 21 garatuz.

2003an, Udalsarea 21era sartu zen udalerria, eta, ordutik, proiektu eta jar

ODS 8: Trabajo decente y crecimiento económico
Factores de éxito
0