Pasar al contenido principal
09 nov 2021
  • Corporativo

Ihobek txosten bat aurkeztu du, 2021eko hirugarren hiruhilekoan izandako aurrerapen esanguratsuenekin

Ihobek txosten bat aurkeztu du, 2021eko hirugarren hiruhilekoan izandako aurrerapen esanguratsuenekin
Nabarmentzekoa da, besteak beste, Ihobek etengabe laguntzen diola ingurumen-legeria berria garatzeari eta jasangarritasunerako plangintzari. Besteak beste, energia-trantsizioari eta klima-aldaketari buruzko lege-aurreproiektuaren oinarrizko dokumentuari interes-taldeek egindako ekarpenak aztertu dira, eta Ekonomia Zirkular eta Bioekonomiaren 2024ko Plana eta 2021-2024 aldirako Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Plana izapidetu dira.

Beste alde batetik, 2030erako Euskadiko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planari dagokionez, Zirriborroa jendaurrean jartzeko epea amaitu da, eta V. Ingurumen Esparru Programa egiteko prozesuak aurrera jarraitzen du. Azkenik, Euskadin lurzorua babesteko 2030erako Estrategia eta Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa izapidetzeko prest daude.

Enplegu eta ekintzailetza berdeko programei dagokienez, joan den uztailaren 2an Ekonomia Zirkularreko Masterraren lehenengo promozioa graduatu zen: 'Enpresari aplikatutako ekonomia zirkularra’ berezko masterra, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) sustatua.

Urteko hirugarren hiruhilekoan, enpresa-eskari handia izan da ekonomia zirkularraren alorrean berritzeko. Horren ondorioz, Ekoberrikuntza Zirkularrerako 2021eko laguntzen deialdiaren esparruan, Ihobek 55 proiektu-proposamenen kopuru errekorra jaso du; proiektu horiek 6,5 milioi euroko exekuzio-aurrekontua osatzen dute. Beste alde batetik, Tokiko Ekoberrikuntza Klimatikorako Laguntzen Programaren deialdia ebatzi da, eta 19 proiekturi eman zaie laguntza; proiektu horien zenbatekoa milioi bat eurotik gorakoa da.

Life Ip Urban Klima 2050 deritzon proiektuaren aurrerapenak PreCOP26 All4Climate-Italy 2021 proiektuaren programa ofizialaren barruko jardunaldi batean azaldu dira (jardunaldi hori Glasgowko Klimaren Goi Bileraren ataria da), klima-aldaketara egokitzeko finantziazioa erakartzeko adibide gisa. Ekitaldian 593 parte-hartzaile birtual eta 50 presentzial baino gehiago izan ziren, eta eskualdeko eta nazioarteko erakundeetako ordezkariek eta adituek ere parte hartu zuten. Hori aprobetxatuz, proiektuaren webgune berria atera da.

Hiruhileko honetan ASTEKLIMAren bigarren edizioa egin da, Klimaren eta Energiaren Astea, irailaren 24tik urriaren 3ra, eta 200 jarduera baino gehiago egin dira herritarrak mobilizatzeko. Udalek ekimenean izan duten inplikazioak aurreikuspenak gainditu ditu, eta 61 udalek, mankomunitate batek eta administrazio-batzorde batek parte hartu dute, 865.000 pertsonatik gorako biztanleria biltzen dutenak.

Klima-aldaketarako tresnei dagokienez, beste aurrerapen batzuen artean, “Erakundeen 2020ko karbono-aztaranaren kalkulagailua” eguneratu da erakundeentzat, eta berotegi-efektuko gasen azken inbentarioaren emaitzak argitaratu dira lurralde historiko bakoitzaren datuak banaka emanez.

Berrindartzea 21 programa zirkularrean parte hartu duten 78 enpresek, praktiketako gazteekin batera, ekonomia zirkularrak beren jardueran duen integrazio-mailaren diagnostikoa egin dute. Programa honetan sortutako ezagutzari esker, laguntzak lehentasunezko lan-ildoetara bideratu ahal izan dira, EAEko ETEetan ekonomia zirkularra bultzatzeko laguntza-programa berezi gisa, ETE zirkularra Euskadi 2021 ekimenaren barruan.

Halaber, formatu fisiko eta digitalean argitaratu da Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren katalogoa ere: ‘Made in Euskadi Ekodiseinuaren 20 urte’. Katalogo hori Europan lehena da, hamar industria-sektoretako produktu-kategoria ugari biltzen dituena. Hain zuzen ere, produktu horiek Europako industria-sektore osorako eredu dira. Era berean, uztailean Europako Etiketa Ekologikoari buruzko bi liburuxka argitaratu ziren, euskal enpresari aintzatespen-sistema hori hurbiltze aldera.

Udalerri jasangarrien euskal sarearen (Udalsarea 2030) esparruan, datozen lau urteetan sarea arautuko duen esparru-akordio berria definitu da, eta, horrezaz gainera, bi jardunaldi egin dira: batetik, Euskadin hondakinei buruzko araudia ezartzen eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko diru-laguntzei buruzko Agindua, eta, bestetik, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Lege-proiektua eta horrek udaletan dituen ondorioak.

Ihobek 2021eko hirugarren hiruhilekoan egindako aurrerapen guztiak Aurrerapen Txostenean kontsulta daitezke. Tresna horren bidez, bezeroek, erakunde hornitzaileek eta herritarrek, oro har, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietate publiko honen jardueraren garapenean izan diren aurrerapenik esanguratsuenak ezagutu ahal izango dituzte.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi
09 dic 2025
  • Corporativo
Solicita tu ejemplar del calendario Ihobe 2026
01 jul 2025
  • Corporativo
Ihobe ha actualizado su Plan de Contratación para el segundo semestre de 2025