23
dic
2022
- Comunicación ambiental
- Ecodiseño
- Economía circular
- Ecoinnovación
Ekonomia zirkularrari eta ekoberrikuntzari buruzko gako guztiak Ihoberen En verde Berdean podcastean
Kapitulu berriak ekoizpen eta kontsumo zirkularren eredua aztertzen du, baliabideak optimizatzearen bidez hazkunde jasangarria bermatzen duela azalduz
Begoña Beristain kazetariak aurkeztuta, kapitulu berriak aztergai du ekonomia zirkularraren ereduak eta ekoberrikuntzak Euskadin bizi duten egoera, Basque Circular Summiten parte hartu zuten hogei adituk baino gehiagok egindako ekarpenak laburbiltzen dituen episodio zabal batean ekimen hori Europako hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko ekitaldia nagusia da, eta iragan azaroan egin zen Irunen-.Ekonomia zirkularra aukera-nitxo erraldoi bihurtu da sektore ekonomiko guztietarako, zeren aukera berriak zabaltzen baititu enpresek I+Garen alorrean egindako lan trinkoari eta betatutako esperientziari esker. En verde Berdean podcastak enpresaren alorreko eragile nagusien hausnarketak jasotzen ditu, hala nola CONFEBASK euskal enpresa-konfederazioaren presidente Eduardo Aretxagarena, euskal instituzio akademiko nagusien arduradunekin batera: Marcelo Leslabay, Deustuko Unibertsitateko diseinuaren arloko irakasle eta ikertzailea; Estíbaliz Sáez de Cámara, UPV/EHUko jasangarritasun eta gizarte-konpromiso sailaren zuzendaria; eta Carlos García Crespo, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren koordinatzaile nagusia.
Jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko podcastaren zortzigarren saioak islatzen du sektore bakoitzak ekonomia zirkularraren barruan jokatzen duen rola, hainbat enpresa-erakunderen parte-hartzeari esker. Horien artean, Eraikune Eraikuntzaren Kluster Elkarteak eraikuntzak aurrez aurre dituen erronkak azaltzen ditu, kontuan hartuta eremu traktore bat dela, erosketa publiko eta pribatu jasangarriaren irizpideei buruzko araudi berriari aurre egin behar diona; IK-Igeniaritzak azaltzen du bioekonomia zirkularraren kontzeptuak habitataren sektorean aplikatzeak duen garrantzia; TKNIKAk mugikortasunaren sektorean egin behar den deskarbonizazioa aztertzen du; eta Basque Food Clusterrak ikuspegi bat eskaintzen du ontzien inpaktuaz eta elikagaien galera eta xahuketaren prebentzioari buruzko etorkizuneko legeaz.
Podcastak ikuspegi zabal bat eskaintzen du Basque Circular Summiten parte hartu zuten 750 adituen bitartez
Kapitulua barneratzen da zirkulartasuna lortzeko xedez berrikuntzari ireki zaizkion proiektuetan, besteak beste sektore hauetan: metalgintza, makineria eta ekipoak, elektriko eta elektronikoa, energia, kimika edo polimeroak. Elkarrizketa laburren bitartez, En verde Berdean podcastak Iberdrola, Orkestra, Elkargi edo Cambridgeko Unibertsitateko Jasangarritasunerako Institutuaren azterketak eskaintzen ditu, produktuaren pasaporte digitalerako diseinu ekologikoaren betekizunen araudi berrian edo Taxonomiaren Araudian europar araudi bat, jarduera ekonomiko jakin baten jasangarritasuna determinatzen duena inbertsio horiek bideratzeko- sakonduz.En verde Berdean
En verde Berdean podcastak bere bigarren saioari heldu dio iragan irailaz geroztik, klima-krisiaren, ekosistemen kontserbazioaren eta pertsonen osasunaren artean dagoen lotura estua jorratuz, Donostian egindako Ingurumen Komunikazioaren Eskolaren laugarren edizioaren kariaz. Jardunaldi hori Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen (UIK) baitan egin zen, Ihobek eta APIA Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak antolatuta..
En verde Berdean eskuragarri dago plataforma nagusien Ihobe podcast kanalean
Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak bultzatutako podcast honek 8 episodio zuzendu ditu ingurumenaren arloko gaietara eta adituengana: Gabi Martínez idazle eta naturalista; Avis Producciones-eko Lexeia Larrañanga zuzendaria eta Alex Gutiérrez ekoizlea, Natura Bizia dokumentalaren egileak; Adriana Uribesalgo, Ekomodo-ko sorkuntza zuzendaria; eta Izaskun Suberbiola, MATER Ontzi Museo Ekoektiboaren zuzendaria.Orain arte, programak zortzi episodio egin ditu, eta eskuragarri jarri ditu Ivoox eta Spotify plataformetan; gainera, haien erreferentziak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren Ihobe podcast kanalean ere agertzen dira.
Fuente: Ihobe