Skip to main content
2026ko abenduaren 23a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Ekodiseinua
  • Ekonomia zirkularra
  • Ekoberrikuntza

Ekonomia zirkularrari eta ekoberrikuntzari buruzko gako guztiak Ihoberen ‘En verde – Berdean’ podcastean

Ekonomia zirkularrari eta ekoberrikuntzari buruzko gako guztiak Ihoberen ‘En verde – Berdean’ podcastean

Kapitulu berriak ekoizpen eta kontsumo zirkularren eredua aztertzen du, baliabideak optimizatzearen bidez hazkunde jasangarria bermatzen duela azalduz

Begoña Beristain kazetariak aurkeztuta, kapitulu berriak aztergai du ekonomia zirkularraren ereduak eta ekoberrikuntzak Euskadin bizi duten egoera, Basque Circular Summiten parte hartu zuten hogei adituk baino gehiagok egindako ekarpenak laburbiltzen dituen episodio zabal batean –ekimen hori Europako hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko ekitaldia nagusia da, eta iragan azaroan egin zen Irunen-.

Ekonomia zirkularra aukera-nitxo erraldoi bihurtu da sektore ekonomiko guztietarako, zeren aukera berriak zabaltzen baititu enpresek I+Garen alorrean egindako lan trinkoari eta betatutako esperientziari esker. ‘En verde – Berdean’ podcastak enpresaren alorreko eragile nagusien hausnarketak jasotzen ditu, hala nola CONFEBASK euskal enpresa-konfederazioaren presidente Eduardo Aretxagarena, euskal instituzio akademiko nagusien arduradunekin batera: Marcelo Leslabay, Deustuko Unibertsitateko diseinuaren arloko irakasle eta ikertzailea; Estíbaliz Sáez de Cámara, UPV/EHUko jasangarritasun eta gizarte-konpromiso sailaren zuzendaria; eta Carlos García Crespo, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren koordinatzaile nagusia.

Jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko podcastaren zortzigarren saioak islatzen du sektore bakoitzak ekonomia zirkularraren barruan jokatzen duen rola, hainbat enpresa-erakunderen parte-hartzeari esker. Horien artean, Eraikune – Eraikuntzaren Kluster Elkarteak eraikuntzak aurrez aurre dituen erronkak azaltzen ditu, kontuan hartuta eremu traktore bat dela, erosketa publiko eta pribatu jasangarriaren irizpideei buruzko araudi berriari aurre egin behar diona; IK-Igeniaritzak azaltzen du bioekonomia zirkularraren kontzeptuak habitataren sektorean aplikatzeak duen garrantzia; TKNIKAk mugikortasunaren sektorean egin behar den deskarbonizazioa aztertzen du; eta Basque Food Clusterrak ikuspegi bat eskaintzen du ontzien inpaktuaz eta elikagaien galera eta xahuketaren prebentzioari buruzko etorkizuneko legeaz.

Podcastak ikuspegi zabal bat eskaintzen du Basque Circular Summiten parte hartu zuten 750 adituen bitartez

Kapitulua barneratzen da zirkulartasuna lortzeko xedez berrikuntzari ireki zaizkion proiektuetan, besteak beste sektore hauetan: metalgintza, makineria eta ekipoak, elektriko eta elektronikoa, energia, kimika edo polimeroak. Elkarrizketa laburren bitartez, ‘En verde – Berdean’ podcastak Iberdrola, Orkestra, Elkargi edo Cambridgeko Unibertsitateko Jasangarritasunerako Institutuaren azterketak eskaintzen ditu, produktuaren pasaporte digitalerako diseinu ekologikoaren betekizunen araudi berrian edo Taxonomiaren Araudian –europar araudi bat, jarduera ekonomiko jakin baten jasangarritasuna determinatzen duena inbertsio horiek bideratzeko- sakonduz.


‘En verde – Berdean’


‘En verde – Berdean’ podcastak bere bigarren saioari heldu dio iragan irailaz geroztik, klima-krisiaren, ekosistemen kontserbazioaren eta pertsonen osasunaren artean dagoen lotura estua jorratuz, Donostian egindako Ingurumen Komunikazioaren Eskolaren laugarren edizioaren kariaz. Jardunaldi hori Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen (UIK) baitan egin zen, Ihobek eta APIA –Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak antolatuta..

‘En verde – Berdean’ eskuragarri dago plataforma nagusien ‘Ihobe podcast’ kanalean

Ihobe – Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak bultzatutako podcast honek 8 episodio zuzendu ditu ingurumenaren arloko gaietara eta adituengana: Gabi Martínez idazle eta naturalista; Avis Producciones-eko Lexeia Larrañanga zuzendaria eta Alex Gutiérrez ekoizlea, “Natura Bizia” dokumentalaren egileak; Adriana Uribesalgo, Ekomodo-ko sorkuntza zuzendaria; eta Izaskun Suberbiola, MATER Ontzi Museo Ekoektiboaren zuzendaria.

Orain arte, programak zortzi episodio egin ditu, eta eskuragarri jarri ditu Ivoox eta Spotify plataformetan; gainera, haien erreferentziak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren ‘Ihobe podcast’ kanalean ere agertzen dira.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak
2026ko maiatzaren 14a
  • Ekonomia zirkularra
Enpresek ekonomia jasangarriranzko trantsizioa egiteko arriskuei aurrea hartzeko eta haiek kudeatzeko gida argitaratu du Ihobek
2026ko maiatzaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadiko sei industriek ekonomia zirkularraren aldeko apustua erakusten dute, Ihoberen Bermanufakturako Bikaintasunaren Eskuliburu Praktiko berria aplikatuz
2026ko apirilaren 30a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik materialen fluxuak aztertu ditu, eta industriarako funtsezkoak diren baliabideetan kanpo-mendekotasuna duela egiaztatu du