Pasar al contenido principal
26 abr 2024
  • Residuos

Ihobek Let 's Clean Up Euskadi 2024 kanpainarekin bat egitera gonbidatzen ditu enpresak, GKEak, administrazio publikoak eta ikastetxeak

Ihobek Let 's Clean Up Euskadi 2024 kanpainarekin bat egitera gonbidatzen ditu enpresak, GKEak, administrazio publikoak eta ikastetxeak
Let´s Clean Up Euskadi Let´s Clean Up Europe! ekimenetik sortu da. Edizio berri honen helburua da herritarrak eta erakunde parte hartzaileak sentsibilizatzea lurzorua osasungarri eta hondakinik gabe edukitzeak duen garrantziaz, pertsonentzako eta ingurumenerako zerbitzu ugariren iturri baita.

Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak bi informazio jardunaldi antolatu ditu, on line, maiatzaren 2rako

Ikastetxeekin batera, administrazio publikoek, enpresek eta GKEek funtsezko zeregina dute kanpainaren dibulgazioan eta beren kideen kontzientziazioan.
Ihobek kanpaina koordinatuko du Euskadin, eta bi informazio saio antolatu ditu, bereizita, bi erakunde talde desberdinetarako, kanpainan parte hartzeko modua azaltzeko. Inspiratzeko balio izango duren aurreko edizioetako adibide batzuk ere aurkeztuko dira. Enpresa, GKE eta administrazio publikoetarako jardunaldi informatiboa goizeko 11:00etatik aurrera egingo da, eta Ikastetxeetarako jardunaldi informatiboa, berriz, 15:00etatik aurrera.

Ekintza honen bidez, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak jasangarritasuneko balioetan sakontzea proposatzen du. Horretarako, ingurunea garbitzeko beharrezkoa den materiala jarriko du erakunde parte hartzaileen eskura, haiek beren ingurunea garbitu dezaten. Kit horien barruan, prestakuntzarako eta dibulgaziorako erabiliko diren materialak egongo dira bai eta ekintzak antolatzeko gidak, eskularruak eta poltsak ere.

Ildo horretan, 2023an Ihobek “Let Clean Up Euskadi” argitalpena aurkeztu zuen. Bertan, hondakinak sortzen dugun portaeraz jabetzeko beharra azpimarratzen da, eta garbiketa ekintzak sortu, erregistratu, garatu eta haien emaitzak jakinarazteko jarraibideak biltzen dituen eskuliburu bat ematen da.

Hondakinen Prebentzioko Europako Astearen (EWWR) ekimen bat da Let Clean Up Europe!, eta Europan hondakinen prebentzioari buruzko kontzientzia sortzeko kanpainarik handiena da une honetan. Tokiko eta eskualdeko agintari publikoek bultzatuta, herritarrek, ikastetxeek, enpresek eta gizarte erakundeek elkarrekin egindako ahalegina da.

2023an Let Clean Europe ekimenaren 10. Edizioa egin zen, eta edizio horretan mila garbiketa ekintza baino gehiago sustatu ziren Italian, Espainian, Portugalen, Serbia Eslovenian, Frantzian, Herbehereetan, Lituanian, Grezian, Maltan, Kroazian eta Belgikan.

Euskadin, 180 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten Ekoetxea Sareak antolatutako ‘Ez zaitez biltzen utzi’ ekimenean, zeina familia erronka zirraragarria izan baitzen hondakinak murrizten ikasteko eta modu jasangarriagoan pentsatzeko.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 jul 2026
  • Residuos
El Órgano de Coordinación de Residuos refuerza la planificación conjunta para avanzar hacia los objetivos de Euskadi 2030
10 jul 2026
  • Cambio climático
  • Residuos
La ciudadanía vasca retira más de 9 toneladas de residuos en las acciones de Let’s Clean Up Euskadi!
08 jul 2026
  • Cambio climático
  • Residuos
En marcha la octava edición de Zero Zabor Uretan 2026 con nuevas actividades y encuentros en distintos puertos de Euskadi
19 jun 2026
  • Residuos
Euskadi evitará que 36.000 toneladas acaben en vertedero con un nuevo decreto