Pasar al contenido principal
02 ago 2021
  • Comunicación ambiental
  • Planificación ambiental

Deskonektatu uda honetan, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko Ihoberen podcastarekin: En verde Berdean

Deskonektatu uda honetan, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko Ihoberen podcastarekin: En verde Berdean

2021eko martxoan sortu zen formatu hori, Bego Beristain kazetariak aurkeztuta, Euskadiko natura-ingurunearekin eta ingurumenari lotutako erronkekin erlazionatutako esperientziak eta proiektuak zabaltzeko –tartean, krisi klimatikoa, biodibertsitatearen galera, ekonomia zirkularraren ezarpena eta garapen jasangarria–, beste pertsona eta erakunde batzuk inspiratze aldera, eta are horien artean sinergiak sortzeko ere.

Lehen atalean, Gabi Martínez izan zen En verde-Berdean-en, eta hausnarketa bat egin zuen: zer ekarpen egiten dituen artearen eta literaturaren munduak oraingo eredu sozioekonomikoa birpentsatzeko eta jasangarriagoa den eta ingurumena gehiago errespetatzen duen eredu bat lortzeko.





Bigarren atalean, biodibertsitatea izan zuten mintzagai. Lexeia Larrañaga zuzendariak eta Alex Gutiérrez produktoreak (Avis Producciones) beren film dokumental berriaren (Natura Bizia) ezkutuko kontu guztiak kontatu zizkiguten. Ikus-entzunezko proiektu horrek Euskadiko eta Nafarroako biodibertsitatearen garrantzia nabarmentzen du eta herritarrak beren ingurune naturalera hurbiltzen ditu.



Hirugarren atalean Adriana Uribesalgok, Ekomodo enpresaren sormen zuzendariak eta fundatzaileetako bat denak, ekonomia zirkularrarekin konprometitutako ekimen berritzaile hau aurkeztu zuen. Ekomodo jardueraren ardatza osagarri jasangarriak diseinatu eta merkaturatzea da, ekodiseinuan eta ekoizpen arduratsuan oinarrituta.



Laugarren atalean, Mater museo ekoaktiboan ontziratu ginen. Izaskun Suberbiola marinelaren eta proiektu honen zuzendariaren eskutik, ur gaineko museo berezi honetan zehar ibili ginen. Museoa Pasaian porturatuta dago (Gipuzkoa) eta itsas kulturari eta inguruneari buruzko jarduera ugari eskaintzen ditu.



Egin harpide, eta Euskadiren jasangarritasunari eta ingurumenari buruz Ihobek eskaintzen duen En verde-Berdean podcastaren atal guztiak entzun ahalko dituzu, hala iVoox nola Spotify plataformetan.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

10 sep 2026
  • Comunicación ambiental
La Escuela de Comunicación Ambiental apuesta por relatos que transformen la preocupación climática en acción
09 sep 2026
  • Planificación ambiental
Irantzu Sádaba (AEMA): “Europa debe orientar la IA y la digitalización para apoyar su transición verde”
13 jul 2026
  • Planificación ambiental
Ihobe abre las inscripciones de un taller sobre inteligencia artificial aplicada a la evaluación ambiental
01 jul 2026
  • Comunicación ambiental
El Gobierno Vasco y Ecoembes acercan el reciclaje inclusivo a más de 5.200 personas con discapacidad intelectual