Skip to main content
2026ko apirilaren 30a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Ingurumen-plangintza

Biodibertsitatea da gai nagusia jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko Ihoberen “En verde-Berdean” podcastaren atal berrian

Biodibertsitatea da gai nagusia jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko Ihoberen “En verde-Berdean” podcastaren atal berrian
NaturaBiziaEUSIhobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, “En verde-Berdean” podcastaren atal berri bat aurkeztu du. Podcasta Euskadiko jasangarritasunari eta ingurumenari buruzkoa da. Oraingoan, Lexeia Larrañaga zuzendariarekin eta Alex Gutiérrez ekoizlearekin (Avis Producciones) hitz egingo dugu haien “Natura Bizia” film dokumental berriari buruz. Ikus-entzunezko proiektu honek Euskadiko eta Nafarroako biodibertsitatearen balioa nabarmendu nahi du, herritarrak beren ingurune naturalera hurbiltzeko. Zinema-aretoetan ikus daiteke joan den apirilaren 16az geroztik.

Naturarekiko eta ikus-entzunezkoen munduarekiko grinak eraman zituen Alex Gutiérrez Benítez eta Lexeia Larrañaga de Val naturari buruzko dokumentalen Avis Producciones ekoiztetxea sortzera. Handik urte batzuetara, ekoiztetxean 'Natura Bizia' proiektua sortu zen, eta, proiektu horretatik, lehen film luzea.

Filma gure lurraldeko aberastasunak erakusteko jaio da, Europan dagoen biodibertsitatearen ehuneko handi bat daukagulako: Euskadik, Europar Batasuneko lurraldearen % 1 bakarrik izanik, Europako intereseko habitaten % 35 hartzen du gutxi gorabehera, fauna-espezieen % 21 eta flora-espezieen % 2.

Filmak ia hiru urteko inbertsioa behar izan du. “En verde-Berdean” podcastaren atal berrian, ikus-entzunezko proiektu handi hau ekoizteko ontasunak eta zailtasunak xehetasunez azaltzen dizkigute bere bultzatzaile nagusiek. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Sail horri atxikitako Ihoberen –Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren– laguntza izan du.


Inspiratzeko postcast bat


Ihobek joan den martxoan aurkeztu zuen “En verde-Berdean”, bizitza-eredu jasangarriagoak lortzeko lan egiten duten pertsonei eta erakundeei ahotsa emateko. Bego Beristain kazetariak aurkeztutako formatu berri hau jaio da EAEko natura-ingurunearekin eta ingurumen-erronkekin lotutako esperientziak eta proiektuak zabaltzeko asmoz, beste pertsona eta erakunde batzuk inspiratzeko eta haien arteko sinergiak sortzeko.

Lehen atalean Gabi Martínez idazlea eta naturalista izan zen protagonista. Egungo eredu sozioekonomikoa birpentsatzeko eta ingurumena errespetatzen duen eredu jasangarriago baterantz abiatzeko bidean, artearen eta literaturaren munduak egin ditzakeen ekarpenei buruzko gogoeta egin zuen.

Euskadiko jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko Ihoberen “En verde-Berdean” podcastaren atal guztiak entzun ditzakezu eta podcastera harpidetu iVooxen nahiz Spotifyn.




Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko ekainaren 8a
  • Ingurumen-komunikazioa
  • Korporatibo
Ingurumen hezkuntzako konponbide naturalak, ingurumen neurketa eta AA, eta klima aldaketa nola kontatu dira Ihoberen 2026ko udako ikastaroetako ardatz tematikoak
2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan
2026ko otsailaren 10a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko industriak jasangarritasunerako trantsizioa bizkortu du, Ihoberen azken Industria Ekobarometroaren arabera