03
dic
2023
- Corporativo
Badator Ihoberen ohiko urteko egutegia, eta edizio honetan, bere lan eta zerbitzuetako esparru nagusiak berrikusiko ditu
2024ko egutegi korporatiboak sozietate publiko horren lan esparru nagusiak jasotzen ditu, hala nola ekonomia zirkularra, klima aldaketa eta lurzoruaren babesa
2024ko egutegiak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren lan ildo eta tresna nagusietako batzuk jaso ditu, noiz eta Euskadiko ekintza klimatikoa, tokiko jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra gidatzen lau hamarkada bete dituen urtean. Ihobek beste behin jarriko du egutegi korporatiboa herritarren eta ale bat doan eskuratzeko interesa duten gizarte eragileen eskura..jpg)
Ekonomia zirkularra bultzatzeko Basque Ecodesign Center aliantza publiko-pribatua; Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarea; Erronka Garbia ekitaldi eta esparru jasangarrietarako ziurtagiria; Basque Circular Hub ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroak; LIFE IP Urban Klima 2050 ekintza klimatikoaren proiektua; klima aldaketarako Ihoberen erreminta eta tresnen sorta; Ekoetxea Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea; Europako ingurumen ziurtagirien sustapena; ASTEKLIMA Klimaren eta Energiaren Astea; lurzoruaren babesa eta ekoberrikuntza; edo Euskadik Hondakinen Prebentziorako Europako Asteari emandako bultzada... Horiek guztiak dira hilabete bakoitzeko ilustrazioetan lantzen diren gaietako batzuk.
Nola lortu egutegia
Egutegiak doan lor daitezke Ihoberen sare sozialen bidez edo Ekoetxea Sareko zentroetan
Egutegiak mahai gainerako zein horman jartzeko formatuan egongo dira eskuragarri, eta, ohi bezala, doan lortu ahal izango dira Ihoberen kanalen bidez: Twitter, LinkedIn, Instagram eta Facebook.Eusko Jaurlaritzaren ingurumen zentroen Ekoetxea Sarean ere egongo dira eskuragarri aleak, Urdaibain eta Meatzaldea-Peña Negrasen (Bizkaia) eta Txingudin eta Azpeitian (Gipuzkoa).
Fuente: Ihobe