Ekitaldi jasangarriaNazio Batuen Erakundearen Ingurumen Programaren arabera, ekitaldi jasangarria da ingurumenean izan zitzakeen inpaktu negatiboak minimizatuz diseinatu, antolatu eta gauzatu dena; gainera, ondare positiboa utzi du erakunde antolatzaileentzat eta inplikatutako eragileentzat. Ekitaldi horien diseinu eta antolaketan ingurumen-neurriak txeratzen direla segurtatzeko xedez, Ihobe sozietate publikoak Erronka Garbia metodologia garatu du. Beraren bidez, ekitaldiak gauzatzean ingurumenean sor daitezkeen inpaktu negatiboak minimizatu nahi dira. Metodologia hori aplikatzeak eta –geroago- Erronka Garbia ziurtagiriarekin aitortzeak hauxe du helburutzat: ekitaldira datozen pertsonak eta erakunde antolatzaileak kontzientziatzea ekitaldi jendetsuei lotutako inpaktu negatiboak murrizteko beharraz. erronkagarbia@ihobe.eus
Ingurumen-alderdiakErronka Garbia metodologia 6 jarduera-ardatzetan aplikatzen da, ekitaldiaren fase bakoitzean sortzen diren ingurumen-inpaktuak minimizatzeko. Ardatzak honako hauek dira:
Nola lortu zure ekitaldiaren ziurtagiriaEkitaldiei lotuta gerta daitezkeen ingurumen-inpaktu negatiboak ebaluatzeko eta kontrolatzeko baldintzak eta jarraibideak Erronka Garbia Arauan daude jasota. EAEn antolatutako ekitaldien ingurumen-jasangarritasuna egiaztatzeko Erronka Garbia ziurtagiriaren jarraibide eta betekizunetan, ekitaldiaren ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako alderdiak jorratu eta arautzen dira, ekitaldiaren zikloaren etapa bakoitzean. Betekizun horiek bateragarriak dira kudeaketa-sistema baten definiziotik exijitu daitezkeenekin. Sistema hori ingurumen-alderdietan soilik oinarritua egon daiteke, ISO 14001 nazioarteko arauak deskribatutakoaren kasuan bezala, edo jasangarritasunaren alderdi guztietan, ISO 20121 nazioarteko arauaren kasuan bezala. Erronka Garbia deritzan ekitaldi baten betekizunak ekitaldi hori definitzeko eta konkretatzeko prozesuaren fase hauei dagozkie:Diseinua eta plangintza Antolaketa Ekitaldia gauzatzea eta beraren jarraipena Desmuntaketa eta itxiera
EskabideaErronka Garbia ziurtagiria lortu nahi duten erakundeek, eurek antolatu edo kudeatzen duten ekitaldi baterako, erregistro-eskabide bat bete behar dute. Bertan, ekitaldiaren oinarrizko ezaugarriak azalduko dira. Eskabide hori ekitaldia diseinatzeko eta planifikatzeko fasean bete behar da, eta ekitaldiaren norainokoa definitzeaz gain antolatzaileek lortu nahi dituzten ingurumen-helburuak ere ezarri behar dira. Dokumentu hori Ihobe sozietate publikoak balidatuko du, eta Erronka Garbia behin-behineko marka erabiltzeko eskubidea emango du, eskatutako ekitaldirako. OHARRA Produktu bakoitzaren ingurumen-aztarna determinatzen duen kalkulagailura iristeko, erakundeek ekitaldia erregistratzeko formularioa bete beharko dute, eta Ihobek balidatzen duenean eskuragarri izango dute kalkulagarilu hori.
Ingurumen-adierazpena Ekitaldiaren ingurumen-adierazpena ekitaldia amaitu ondoren antolatzaileek egiten duten ingurumen-txosten bat da, alderi interesatuen eta gizartearen esku jartzen dena, ingurumen-informazioaren eremuan gardentasunez jokatzeko xedez eta horren froga gisa. Ekitaldiaren ingurumen-adierazpenak gai hauei buruzko informazioa izango du, gutxienez: Ekitaldiaren ingurumen-helburuak eta lortutako emaitzakEkitaldian sortutako ingurumen-alderdi nagusiak Komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzak Ekitaldiaren ingurumen-adierazpena dokumentu publiko bat izango da, eta eskuragarria egongo da Ihoberen webguneko Erronka Garbia atalean.
Ingurumen-jasangarritasunerako plana Dokumentu hau ekitaldia antolatzeko fasean betetzen da, eta hor definitzen dira ingurumen-irizpideak integratzeari begira garatuko diren konpromiso eta jarduerak. Horregatik, ingurumen-jasangarritasunerako planak hauxe egiten du: Ingurumen-helburuak betetzeko xedez garatuko diren jarduerak ezartzen ditu. Ekitaldian agertuko diren ingurumen-alderdiak neurtzeko eta ebaluatzeko metodoa ezartzen du, eta alderdi horien bilketarako beharrezkoak diren tresnak identifikatzen ditu. Identifikatutako alderdi interesatu bakoitzarekin gauzatuko diren metodoak eta komunikazio-kanalak definitzen ditu, ingurumen-sentsibilizazioaren helburuak lortzeari begira. Ihoberi bidaltzen zaionean eta honek onartzen duenean, ingurumen-jasangarritasunerako planak eskubidea ematen du Erronka Garbia marka ekitaldia egiten den bitartean erabiltzeko. Ekitaldian dirauen bitartean, Ihobek egiaztatuko du ea antolatzaileek gauzatzen ote dituzten planean definitutako neurriak.