Skip to main content
29 mar 2023
  • Circular economy
  • Corporate

Ihobek bere 40. urteurrena ospatu du Euskadiko 2030eko Ingurumen Esparru Programa erakusgarri gisa aurkeztuz

Ihobek bere 40. urteurrena ospatu du Euskadiko 2030eko Ingurumen Esparru Programa erakusgarri gisa aurkeztuz

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak programak barne hartzen dituen eta euskal ingurumen-politika hamarkada bukaerara arte gidatuko duten zortzi proiektu eraldatzaileak aurkeztu dizkie eragile sozioekonomikoei

“Programa berritzailea eta zeharkakoa da. Lehenengo aldiz, ingurumenaren arloko eragileek ez ezik, Euskadiko sektore eta jarduera sozioekonomikoko arlo guztietako eragile publiko eta pribatuek hartu dute parte. Eta horrela lortu da benetan modu integralean eraldatzailea den programa”, azpimarratu du Amaia Barredo Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak bere hitzaldian.

Hamarkada honen amaierarako Euskadi eskualde jasangarriago bihurtu nahi duten zortzi proiektu disruptiboak hauek dira:

  1. Produktu eta zerbitzu jasangarriak erosteko zentrala bultzatzea.
  2. Lurraldearen kohesio jasangarria sustatzea.
  3. Osasunaren eta ingurumenaren behatokia eratzea.
  4. Balio-kateetan zirkulartasuna sustatzea.
  5. ETEak jasangarritasunerantz abiatzen laguntzea.
  6. Jasangarritasunaren zerbitzura dagoen gizarte-berrikuntza sustatzea.
  7. Herritarrak kontsumo jasangarrirako ahalduntzea.
  8. Finantza jasangarriak sustatzea.


8 proiektu eraldatzaile horiek arazo globalei egiten diete aurre eta Eusko Jaurlaritzako sail asko inplikatzen dituzte. Sailburuordetza ezberdinetako arduradunek ekitaldian parte hartu dute, egingo dituzten lorpen eta jarduera-ildoak azaltzeko. Amaia Barredo Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearekin batera, honako hauek hartu dute parte: David Álvarez, Ondare eta Kontratazioko zuzendaria; Miguel Ángel de los Toyos, Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako sailburuordea; José Luis Quintas, Osasuneko sailburuordea; Laura Izagirre, SPRI Taldeko Industria Garapeneko arduraduna; Asier Aranbarri, Gizarte Berrikuntzako zuzendaria; Bittor Oroz, Nekazaritzako sailburuordea; Jesús María García, Turismo eta Merkataritzako sailburuordea; eta Hernando Lacalle, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak eta Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiak agerian utzi dute “gaur egun, inoiz baino gehiago, ingurumena ingurumen-politikatik haratago doala”. Horrek Eusko Jaurlaritzako sail guztien erantzunkidetasuna eskatzen du, bosgarren Ingurumen Esparru Programaren helburua lortzeko: Euskadik 2030ean jasangarritasunaren arloan aurrerapen esanguratsua lortzea, 2050ean helburu are handinahi eta eraldatzaileagoak lortzeko, gure herrialdea Europako abangoardian kokatuz.

40 urte ingurumena hobetzen


Ihobe 1983ko urtarrilean jaio zen, Euskadiko industria-birmoldaketa betean, lurzoruaren deskontaminazioan eta kudeaketa integralan Europako erreferente gisa

Ihobe 1983ko urtarrilean jaio zen, Euskadiko industria-birmoldaketa betean, lurzoruaren deskontaminazioan eta kudeaketa integralan Europako erreferente gisa. Lau hamarkada geroago, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailari atxikitako sozietate publikoak trantsizio berri bati ekin dio, etorkizuneko Ingurumenaren Euskal Agentzia bihurtzeko.

Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiak Ihoberen historiaren errepasoa egin du bere hitzaldian, eta ingurumen-politikaren muina pertsonak direla nabarmendu du. “Pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu. Izan ere, 1977an Estatuko Eremu Atmosferiko Kutsatua deklaratu zen, baina gaur egun airearen kalitatearen indizeak airearen kalitate ona edo oso ona duten egunak 10etik 9 direla adierazten du. Eta lindaneak baldintzatutako iraganaren aurrean, 1446 leku berreskuratzea lortu dugu 2000. urteaz geroztik”.

Botok Ihobeko langileei ere esker ona adierazi nahi izan die: “Ingurumenaren hobekuntza erronka bat da, baina Ihobe taldea osatzen duten pertsonen 40 urteko lanak lortu ahal dela frogatu du. Mila esker Ihobe osatzen duten emakume guztiei —gure erakundean gehiengoa— eta gizon guztiei, hari zentzua ematen diotelako eta azken 40 urteotan Euskadiko ingurumena hobetzen lagundu dutelako”.

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
27 mar 2026
  • Corporate
Ihobe drove 639 initiatives by local authorities and mobilised more than 2,200 businesses in 2025 to move the Basque Country's energy and climate transition forward
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'