Skip to main content
12 jun 2024

Klima eta Energia planen ebaluazioa eta erosketa eta kontratazio berdea

Klima eta Energia planen ebaluazioa eta erosketa eta kontratazio berdea

Udalsarea 2030ek, 12. Ebaluazio eta Jarraipen Programaren testuinguruan, Klima eta Energia Planen ebaluazioari buruzko online saio bat egin du, eta beste bat Erosketa eta Kontratazio Berdearen (EKB) arloan lehen urratsak eman nahi dituzten udalerri eta erakundeei zuzenduta.


Klimaren eta energiaren arloko udal-politiken ebaluazioa

Klima- eta energia-politikak ebaluatzeko prozesuaren antolaketari dagokionez, gero eta udalerri gehiagok jarrera aktiboa dute klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta datozen urteetarako erronkak zehaztu dituzte. Testuinguru horretan, udalerri askok Klimari eta Energiari buruzko beren Tokiko Planak definitu dituzte. Baina plana onartzeaz gain, emaitzak lortzeko eta beharrezkoa denean neurri zuzentzaileak hartu ahal izateko, ezinbestekoa da plan horien jarraipena egitea.


Gainera, Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 1/2024 Euskal Legeak 5.000 biztanletik gorako udalerrietan Klima eta Energia Planen betetze mailaren inguruko txosten bat egin behar dela zehazten du.



Udalsarea 2030ek politika publikoen ebaluazioan duen urtetako eskarmentua kontutan hartuz eta e-mugi tresna informatikoak ematen dituen aukerak baliatuz, 12 udalerri eta eskualde mailako erakunde batek beraien Klima eta Energia Planak ebaluatuko dituzte, aurreko urtean hasitako bideari jarraipena emanez.

Maiatzaren 28an egindako lan-saioa plan horien ebaluazioa eta jarraipena egingo duten erakundeei zuzenduta egon zen, eta zereginak antolatzeko eta egutegia finkatzeko balio izan zuen. Ebaluazio-prozesua arrakastaz gauzatzeko beharrezkoa da Klima eta Energia Plana e-mugira igotzea, ekintza bakoitzean zehaztutako helburuak lortzeko egin diren jarduerak identifikatzea eta jasotzea, eta ekintzen ebaluazioa egitea. Ebaluazio-prozesuak amaitu ondoren, politika horietarako berariazko emaitzen txostenak aztertu eta identifikatuko dira. Txosten horiek, hala badagokio, Alkatetzen Ituna bezalako ekimenetarako txostena egiteko oinarri izango dira.


Erosketa eta Kontratazio Berdearen sustapena

Erosketa eta Kontratazio Berdeari dagokionez, Eusko Jaurlaritza 2005. urtetik ari da arlo horretan lanean. Urte horretan ezarri ziren ingurumenaren aldetik jasangarria den erosketa eta kontratazio publikoa sustatzeko oinarriak. Ordutik aurrera egin da esparru horretan, eta 2021ean onartu zen oraingoz azkenengoa den Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030.

Programa horren helburuetako bat da Programa honi 75 erakunde publiko atxikitzea 2025 urterako, gaur egun 37 direlarik atxikitutako erakundeak, horien artean 7 udalerri eta eskualde mailako 2 erakunde.



Arlo honetan sakondu eta udalerriei tresna eta baliabideak eskaintzeko helburuarekin, 2023 urtean Udalsarea 2030ek Udaletan erosketa eta kontratazio berdea sustatzeko ibilbide orria definitzeko “Laguntza gida” argitaratu zuen.

Zenbait udalerrik Erosketa eta Kontratazio berdearen arloan sakontzeko azaldu duten interesa oinarri hartuz, maiatzaren 30ean lan saioa egin zen, eta bertan Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030aren gako nagusiak eta Udalsarea 2030ek argitaratutako gida aurkeztu ziren.

Gida horretan udal mailan erosketa eta kontratazio berdea sustatu eta Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030ak zehazten dituen helburuak lortzeko 6 urrats eta 29 ekintza jasotzen dira, udal bakoitzak bere egoera eta beharretara egokitzen den ibilbide-orri propioa definitzeko aukera izan dezan.

Horretaz gain, gidan ekintza bakoitzaren inguruko informazio osagarria eta jardunbide egokiak ere aurkezten dira.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak atxikitako erakundeei erosketa eta kontratazio berdearen arloan aurrera egiten laguntzeko martxan jarri dituen 4 lan taldeak ere aurkeztu dira: Eusko Jaurlaritzako erakundeek osatutako lantaldea, atxikitako erakundeen talde orokorra, obretako eta eraikuntzako langileei zuzendutako lantaldea eta udalerrietako lantaldea. Ekainaren 13an, ostegunean, atxikitako toki-erakundeek osatutako lantalde horren lehen bilera egingo da.




Source: Ihobe

You may also be interested in

29 apr 2026
  • Citizen action
MATER and Alava Provincial Council, finalists in the European Week for Waste Reduction European Awards 2025
21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
10 apr 2026
  • Citizen action
The Basque Country involved in preparing a European catalogue for more ambitious youth participation with real impact