Skip to main content
02 dec 2024
  • Circular economy

IHOBEk ekonomia zirkularraren eta ekodiseinuaren hedapenean izandako lorpenak eramango ditu CONAMA 2024 biltzarrera, baita Ekoetxea sarearen inpaktu soziala neurtzeko metodologia ere

IHOBEk ekonomia zirkularraren eta ekodiseinuaren hedapenean izandako lorpenak eramango ditu CONAMA 2024 biltzarrera, baita Ekoetxea sarearen inpaktu soziala neurtzeko metodologia ere

Ekonomia zirkularreko eta ekodiseinuko politikak Euskadiko industria-ehunean hedatzean lortutako emaitzak; Ekoetxea ingurumen-zentroen sarearen jarduerak herritarren ohituren aldaketan duen eragina, eta gobernantza klimatikoa izango dira Ihobeko adituen esku-hartzeak, bi urtean behin ingurumen-sektoreko sei mila profesional baino gehiago biltzen dituen ekitaldi honetan parte hartuko baitute.

IHOBEren presentzia abenduaren 2an hasiko da, astelehenean bertan, Daimiel-Ruidera aretoan. Bertan, Ana Rebate ekonomia zirkularraren arloko adituak saio tekniko honetan parte hartuko du: “Ekonomia zirkularreko estrategia publikoak. Nola egin aurrera ekonomia zirkularreko 10 urteko Europako politiken ondoren?”. Saioaren helburua izango da Europako ziklo berriari buruz hausnartzea, politika eta estrategia publiko zirkularren ekintza bideratzeko.

Saioaren emaitzek osatuko dute CONAMAren Batzorde Teknikoa egiten ari den ekonomia zirkularreko estrategia publikoei buruzko dokumentua, tresna mota horiek hobetzen laguntzeko helburuarekin.

CONAMA Ingurumen Biltzar Nazionala da jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin lotutako gaiak eztabaidatzeko eta jorratzeko estatuko topaketa nagusia. Ingurumenaren arloko elkarrizketa eta ekintza sustatzeko askotariko eragileak biltzen dira Biltzar horretan

Abenduaren 4an, asteazkena, Albufera aretoan, ekodiseinuari buruzko saio teknikoa egingo da. Sara Aguado ekonomia zirkularraren arloko adituak elkarrizketa-mahaian parte hartuko du, beste eragile batzuekin batera. Elkarrizketa-mahai horretan, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Diseinu Ekologikoaren Zuzentaraua, ESPR araudia indarrean jarri ondoren, eguneratzeko hartutako erabakiaren ondoriozko berrikuntza arau-emaileei buruz mintzatuko dira.

Areto horretan bertan, baina arratsaldez, “Berrikuntza ekonomia zirkularrean. Kontsumo arduratsuaren balioa eta sustapena mantentzeko estrategiak” izenburuko saio teknikoa egingo da. Sara Aguadok “Produktu eta zerbitzuen zirkulartasuna balioesten duten kultura- eta kontsumo-aldaketak” mahai-inguruan parte hartuko du. Mahai-inguru horren bidez galdera hauei erantzun nahi zaie: Nola bultzatzen ditugu produktu eta zerbitzuen zirkulartasuna balioesten duten kultura- eta kontsumo-aldaketak? Nola lagun dezakete administrazio publikoek? Eztabaidan zenbait eragileren ikuspegiak azalduko dira, besteak beste: administrazio publikoa, kontsumitzaileak ordezkatzen dituen erakundea, enpresa handia —marketinaren ikuspegitik— eta enpresa txiki eta ertainak.

Gainera, egun horretan bertan, José Antonio Armoleak, Ihoberen zuzendari juridikoak, "Maila anitzeko klima-gobernantza: ekintza autonomikoa eta tokikoa" saio teknikoan parte hartuko du Urdaibai aretoan. Saio horretan, Euskadin epe ertain eta luzera klimari eta energiari buruzko neurriak ezartzea azalduko du, baita erabilitako gobernantza-sistema eta horren jarraipena eta ebaluazioa egiteko metodologia ere.

Azkenik, abenduaren 5ean, Cabrera aretoan egingo den ingurumen-hezkuntzari buruzko saio teknikoan, Xabier González IHOBEko Jasangarritasun Arloko zuzendariak eta Ainhoa Diaz de Salazar Ekoetxea ingurumen-zentroen sareko jardueraren koordinatzaileak azalduko dute IHOBE sozietate publikoak erabiltzen duen IQUE neurketa-eredua —ingurumen-zentro horien jarduerak euskal herritarrengan duen inpaktua ezagutu ahal izateko neurketa eredua—.

CONAMA Ingurumen Biltzar Nazionala da jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin lotutako gaiak eztabaidatzeko eta jorratzeko estatuko topaketa nagusia. Ingurumenaren arloko elkarrizketa eta ekintza sustatzeko askotariko eragileak biltzen dira Biltzar horretan.

IHOBE #Conama2024 biltzarrean


Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025