Skip to main content
20 nov 2024

Ihobe ingurumenaren arloan gazteen parte-hartzea sustatzeko proiektu berritzaile batean parte hartzen ari da Danimarkan

Ihobe ingurumenaren arloan gazteen parte-hartzea sustatzeko proiektu berritzaile batean parte hartzen ari da Danimarkan

Euskadik "Society Shapers" proiektuan parte hartzearekin, metodo berritzaileen bidez gazteen parte-hartzea areagotzea lortu nahi da, ENCORE sarearen bultzadari esker. Izan ere, Euskadi hasiera-hasieratik da ENCORE sare politikoko kide, hau da, ingurumenaren arloan duela 30 urtetik lan egiten diren Europako eskualdeen sare politikoko kide.

Europako ENCORE sarearen eskutik, “Society Shapers” proiektuak gazteen eta eskualdeetako gobernuen inplikazioa lortu nahi du

Danimarkako Aarhus hirian egiten ari diren topaketan izan den ordezkaritzaren buru Marisa Oleaga eta Mari Luz Gómez izan dira, IHOBEko Estrategia eta Berrikuntza eta Ingurumen Jasangarritasuna arloetako ordezkariak, eta haiekin izan dira Mikel Llona eta Maria Lertxundi gazteak. Llonak eta Lertxundik Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren “Euskal Gazteria Euskadi Jasangarriago baten alde” proiektuan parte hartu zuten, eta Euskadiko ordezkari izan ziren 2023ko irailean egin zen YouthCORE gazte-konferentzian. Konferentzia horretan, bostehun ordezkarik baino gehiagok (enpresa, politika eta ikerkuntzaren arloko ordezkariak eta gazteak) Europaren etorkizun jasangarriari buruz gogoeta egin zuten.

Danimarkako egonaldian, euskal ordezkaritzak eskualde horretan garatzen ari diren proiektuetako batzuk bisitatu ahal izan ditu, hala nola "Beyond Waste" Ekonomia Zirkularreko LIFE proiektuaren birziklatze-estazioak, osasun-hondakinak murrizteko praktikak garatzen diren ospitale jasangarria eta Repair Café ekimena, kafe batez gozatzen den bitartean bizikletak, etxetresna elektrikoak edo arropak konpontzen dituzten boluntarioek osatua.

Central Denmark (Danimarka) eskualdean egindako topaketan Gelderland (Herbehereak), Västra Götaland (Suedia), Bavaria (Alemania) eta Euskadiko gazteak parte hartzen ari dira

ENCORE sarean hiru hamarkada lanean

ENCORE, Environmental Conference of the Regions of Europe-ren akronimoa, 1993an sortu zen lankidetza politiko gisa. Asmoa zen bi urtean behin Europako eskualdeetako liderrak eta arduradun politikoak biltzea, ingurumen-kezka nagusiei buruz eztabaida dezaten, jarrera bateratuak adostu ditzaten eta Europar Batasuneko politiketan eragin dezaten, eta, hala, eskualdeetako gobernuen ikuspegia Europar Batasuneko agintariei helaraztea. Gaur egun, 122 eskualde-gobernuk osatzen dute ENCORE sarea, eta lehentasunezko jarduketa-ildoak garatzen dituzte klima-ekintzaren, ekonomia zirkularraren eta biodibertsitatearen arloetan.

Euskadi ENCORE sareko kide da sortu zenetik, eta, gaur egun, sare horretako Zuzendaritza Batzordean dago, 2024. urtera arte. Sare horretan egindako lana lagungarria izaten ari da Europar Batasunaren ingurumen-politikak eskualde-esparruan eraginkortasunez aplikatzeko.


Source: Ihobe

You may also be interested in

29 apr 2026
  • Citizen action
MATER and Alava Provincial Council, finalists in the European Week for Waste Reduction European Awards 2025
21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
10 apr 2026
  • Citizen action
The Basque Country involved in preparing a European catalogue for more ambitious youth participation with real impact