Skip to main content
05 may 2023
  • Circular economy

Europako ICEBERG proiektuak azterketa-kasu guztiak martxan dituela ekingo dio bere jardueraren azken urteari

Europako ICEBERG proiektuak azterketa-kasu guztiak martxan dituela ekingo dio bere jardueraren azken urteari
iceberg1Horrez gain, proiektuaren jarraipena egite aldera, Laura Petrov EBko scientific officer berriari lortutako aurrerapenen ebidentziak erakusteko ere balio izan zuen topaketak. Ildo horretan, batzar nagusian, GBN Groep taldeak koordinatutako azterketa-kasuetako bat landu zen. Azterketa hori, funtsean, Herbehereetan, GBN birziklatzeko instalazioetan (Hoornen), ari da garatzen hormigoiaren zirkulartasunaren inguruan. ICEBERG proiektuaren barruan garatutako teknologia berriek esperientzia pilotu bat martxan jartzea ahalbidetu dute, zeinaren bidez agregakin finak hormigoiaren zementu-oretik bereiztea lortu baita. Horrela, agregakinak mortero, hormigoi, asfalto edo lotu gabeko aplikazio berrietan erabil daitezke berriro, eta zementu-zatia zementu-fabrikara itzultzen da klinkerra fabrikatzeko, zementua egiteko funtsezko materiala baita.

Europako ICEBERG proiektua —Innovative Circular Economy Based solutions demonstrating the Efficient recovery of valuable material Resources from the Generation of representative End-of-Life building materials— Europar Batasunak finantzatzen du Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programaren barruan (869336 kontratua), eta eraikuntzan gehien erabiltzen diren materialen zirkulartasunari heltzea proposatzen du, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak berreskuratu eta birziklatzetik hasita produktu jasangarriagoak garatzera arte.

EAEko sei erakundek osatzen dute proiektua: TECNALIA Research & Innovation fundazioak —partzuergoaren koordinatzaileak—, Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Gaiker zentro teknologikoak, eta Serikat, Lezama Demoliciones eta Viuda de Sainz enpresek

Helburua berrerabiltzeko sistema eta teknologia berritzaileak diseinatzea, garatzea eta baliozkotzea da, balio handiko berreskuratutako materialak —ezpurutasun-maila baxua (% 8 baino gutxiago)— eta fidagarriak ekoiztea ahalbidetuko dutenak. Industria-eskalako balidazioa egiteko, sei azterketa-kasu egingo dira Europako hainbat tokitan, eta hala, hormigoiaren, zeramikaren, egurraren, igeltsuaren, apar isolatzaileen eta material superisolatzaileen zirkulartasuna landuko da. Horrekin, gainera, eraikuntzaren sektoreko hondakinetatik datozen material birziklatuenganako konfiantza eta onargarritasuna hobetu nahi dira.
iceberg2


Pertzepzio-azterketa


Sei azterketa-kasuen landa-lanarekin batera, ICEBERG proiektuaren barruan, eragin komunikatibo handia duten bederatzi argitalpen zientifiko sortu dira dagoeneko, abian dira sortuko diren patente berrietarako lanak eta, gainera, Europako industria-sektorearen inplikazio-maila handia lortu da.

Aldi berean, Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ikerketa pilotu bat gidatu du EAEko biztanleen artean, eraikuntza helburu duten produktu birziklatuen onarpen-maila ezagutze aldera.

Inkesten emaitzek adierazten dutenez, biztanleriak bigarren mailako materialen erabilera orokorrarekiko jarrera positiboa duen arren, baliteke sentsibilizazioa nahikoa ez izatea helburuak lortzeko, eta, beraz, beste pizgarri batzuk behar dira oztopo jakin batzuk gainditzeko. Era berean, beharrezkoa da eraikuntza-sektorearen inpaktu izugarriaren eta zirkulartasunak arlo horretan dituen onuren inguruan kontzientziatzen jarraitzea.

Azterketa ICEBERG proiektuan parte hartzen duten Europako gainerako herrialdeetara zabaldu ahal izatea aurreikusten da; horrela, kontinente osoko egoera-datuak lortuko lirateke, eta eraikuntza-sektorean bigarren mailako materialen benetako merkatua sortzeko moduari buruzko erabaki hobeak hartzeko balioko luke.

Gaur egun, zirkulartasun-indizean alde handiak daude estatu kideen artean; izan ere, materialen bigarren mailako erabileraren EBko batez bestekoa % 12,8 den arren, Errumaniako batez bestekoa, adibidez, % 1,3 da, eta Herbehereetakoa, ostera, % 30,9.

ICEBERG proiektuari buruz


Proiektua 2020an hasi zen eta 2024ra arte luzatuko da. Hala bada, 15.667.498 euroko aurrekontua du, eta horri dagokionez, Europar Batasunak 12.997.935 euroko ekarpena egiten du Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programaren bidez

ICEBERG proiektuak lau urte iraungo du, eta 15.667.498 euroko aurrekontua du; horri dagokionez, Europar Batasunak 12.997.935 euroko ekarpena egiten du. Proiektuaren lehen erdian, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetatik datozen materialen trazabilitatea, identifikazioa, bereizketa, birziklapena eta berrerabilera hobetzeko tresnak eta teknologiak garatu dira. Proiektuaren bigarren zatian, hain zuzen ere, irtenbide horiek sei azterketa-kasutan frogatuko dira, haien ekonomia- eta ingurumen-inpaktua aztertuz.

Herbereek hormigoiaren zirkulartasunaren inguruan oinarritu dute azterketa-kasua, Turkiak zementutik eratorritako produktuen inguruan, Finlandiak eraikuntzako egurraren birziklapenaren inguruan, Belgikak bigarren mailako materiak hobetzeko eta produktu berriak fabrikatzeko karbonatazioaren inguruan, Erresuma Batuak igeltsuaren birziklapenaren inguruan, eta Frantzia eta Espainia zeramika-produktuen zirkulartasuna aztertzen ari dira.

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025