Skip to main content
28 jan 2022

Ihobek parte hartu du Surfriderrek antolatutako jardunaldi batean klima-aldaketak Euskadiko kostaldean dituen inpaktuei buruz

Ihobek parte hartu du Surfriderrek antolatutako jardunaldi batean klima-aldaketak Euskadiko kostaldean dituen inpaktuei buruz
Surfrider Foundation Europe GKEaren Espainiako ordezkaritzak, Surfrider Españak, antolatu zuen “El cambio climático y la erosión costera, una realidad hoy” jardunaldian, batetik, klima-aldaketak Euskadiko kostaldean izan dituen inpaktuak aztertu zituzten eta, bestetik, irtenbideak bilaketa jorratu zuten.

Carlos Castillo Ihobe sozietate publikoko Ekintza Klimatikoko arloko teknikariak Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen neurrien berri eman du; besteak beste, Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legeari buruz (izapidetze prozesuan), funtsezkoa izango dena klima-aldaketari aurre egiteko. Izan ere, Euskadiko errealitatea egokituko du, batetik, herrialdeko eta nazioarteko arau- eta lege-markoa betetzeko, eta, bestetik, lurralde erresiliente eta isurietan neutro baterako trantsizioa egokiago eta justuago egiteko erabil daitezkeen tresnekin eta estrategiekin bat etortzeko.

Halaber, Surfrider España erakundeko arduradunek Ocean Friendly Restaurant (OFR) programaz aritu dira. Horren bidez, jatetxeak lagundu nahi dituzte eredu jasangarriago batera alda daitezen. OFR kanpaina 2018an proposatu zuten Surfrider Fundazioko boluntarioek, jatetxeei trantsizio ekologikoan laguntzeko, batez ere, plastikoaren ordezkoak bilatzen. Dena den, programako irizpideek arlo zabalago bat hartzen dute barne, eta ingurumen-jasangarritasuneko zigilu bat irudikatzen dute. Dagoeneko 63 jatetxe ziurtatu ditu Surfriderrek Europako 4 herrialdetan.

Gainera, saiora joan direnek aukera izan dute Lionel Bitsch-en eta Guillaume Bonnel-en Aleascapes erakusketa ikusteko, gure inguruan klima-aldaketak izandako inpaktua eta higadura ardatz dituena. Zenbait argazki Bizkaiko Golkoan ateratakoak dira.

Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jul 2026
  • Climate change
  • Citizen action
ASTEKLIMA 2026 Invites Citizens to Discover the Impact their Habits have on Climate and Energy
21 jul 2026
  • ESG
The European Commission adopts the VSME as the benchmark for companies outside the CSRD
16 jul 2026
  • Circular economy
EFRAG includes Ihobe’s Climate & Circularity Calculator in the second edition of its mapping of digital tools report
24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning