Skip to main content
29 jun 2023

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak itsas mailaren igoeraren aurrean itsasertzaren egokitzapenari buruzko esperientziak ezagutu ditu Biarritzen

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak itsas mailaren igoeraren aurrean itsasertzaren egokitzapenari buruzko esperientziak ezagutu ditu Biarritzen

Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari Adolfo Uriartek eta proiektuko kide diren erakundeek —Ihobe, Zarauzko Udala, AZTI eta Tecnalia— hartu dute parte bisitan, baita Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniari Elkargoak ere

Bisitan, euskal ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu ahal izan du Rivages ProTech-Suez ikerketa-zentroak Biarritzeko hondartzan abian jarri duen ‘Wave Submersion’ zerbitzu operatiboa, ekaitzek eragindako eta klima-aldaketari lotutako tokiko eraginak ebaluatzeko eta arintzeko.

Bestalde, Ihobeko eta AZTIko ordezkariek Zarauzko itsas pasealekurako garatutako jarduketa-aukeren azterketa aurkeztu dute; lan hori LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren C.6 ‘Kostaldeko eremuan esku hartzeko pilotuak’ ekintzaren barruan dago. Azaldu dutenez, lana hondartzaren erabilera bermatzeko eta klima-aldaketaren testuinguruan hondartza higatzeko eta urpean geratzeko arriskua murrizteko neurri potentzialen katalogo bat biltzean eta proposatzean oinarritu da.

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua


EAEko ekintza klimatikoko proiekturik garrantzitsuenak euskal lurraldea eraldatuko du. Horretarako, klima aldaketara egokitzeko eta ondorioak murrizteko 40 ekintza koordinatuko ditu 2019 2025 aldian. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Ihobe sozietate publikoak zuzentzen du proiektua, eta hogei erakunderekin batera egiten du lan. Horri esker, KLIMA 2050 Klima aldaketaren Euskadiko estrategia zabaldu ahal izango da.

Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jul 2026
  • Climate change
  • Citizen action
ASTEKLIMA 2026 Invites Citizens to Discover the Impact their Habits have on Climate and Energy
21 jul 2026
  • ESG
The European Commission adopts the VSME as the benchmark for companies outside the CSRD
16 jul 2026
  • Circular economy
EFRAG includes Ihobe’s Climate & Circularity Calculator in the second edition of its mapping of digital tools report
24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning