Skip to main content
12 jun 2024
  • Waste
  • Ecodesign
  • Soil protection

Ekoetxea Sareak herritarrekin antolatutako bilketak ia tona bat hondakin kendu du espazio naturaletatik

Ekoetxea Sareak herritarrekin antolatutako bilketak ia tona bat hondakin kendu du espazio naturaletatik

Ihobek,  “Let´s Clean Up Euskadi 2024!” kanpaina koordinatzen du. herritarrak eta parte hartzen duten erakundeak sentsibilizatzeko lurzoru osasuntsua eta zaborrik gabekoa mantentzearen garrantziaz

Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatuta, ia 150 pertsonak bat egin dute 2024ko Ingurumenaren Munduko Egunaren ospakizunarekin, Ekoetxea Urdaibai, Ekoetxea Meatzaldea, Ekoetxea Txingudi eta Ekoetxea Azpeitiaren hondakin-bilketa handiaren bitartez. “Gure lurrak. Gure etorkizuna” lemapean, iragan ekainaren 8an gauzatutako bilketa-ekintza Ihobek hilabete honetako lehenengo hamabostaldian herritarrei zuzentzen dizkien jardueren zati da, Let’s Clean Up Euskadi! kanpainarekin batera.

Tona erdi bat hondakin batu da Ekoetxea Txingudiren herritar-ekintzari esker, Ibarla eremuan

Edizio honetan, Ekoetxea Txingudik, Recicla-Birziklatu eta Ekopatruilak Irun erakundeekin batera, Ibarlako eremuaren garbiketa koordinatu du; berau aisialdiko jarduerak aire zabalean egiteko jolas-gune bat da, Arbesko Errota kaleko aparkalekutik La Juanitaren aurreko haur-jolastokiraino doana. Parte hartu zuten 35 pertsonen lanaren emaitza izan zen tona erdi bat hondakin bertatik kentzea.

Ekoetxea Urdaibaik San Kristobalgo paduran eta Muruetako Teilategian kontzentratu ditu herritarrek gauzatutako garbiketa-ekintza, Biosfera Erreserbaren erdigunean

Ekoetxea Urdaibairen inguruan, garbiketa Izaro Sub erakundearekin batera egin zen, San Kristobalgo paduran eta Muruetako Teilategian, zeren bertan kontzentratu ohi batira itsasoak kostaldera itzultzen dituen hondakin asko. Bilketak hiru orduz iraun zuen, eta 60 boluntariori esker 165 kilogramo hondakin berreskuratu ahal izan ziren, guztira.

Ekoetxea Meatzaldeatik, 200 kilogramo hondakin kendu dira Larreineta eta Parkotxa-Barrionuevo auzoen ondoan (Trapagaran)

Ekoetxea Meatzaldean, berriz, garbiketa Trianoko Mendien goiko partean garatu zen, zehazki Larreineta eta Parkotxa-Barrionuevo auzoen ondoan (Trapagaran). Burdin Herria elkartearekin elkarlanean, 42 lagunek parte hartu zuten ekimenean eta 175 kilo zabor kentzea lortu zuten.

Landeta auzoko eremu industriala izan da Ekoetxea Azpeitiak gipuzkoar herri horretako Udalaren lankidetzarekin antolatutako bilketaren xedea

Azkenik, Ekoetxea Azpeitiak, herri horretako Udalaren lankidetzarekin, 90 kilogramo zabor bildu zituen Landeta auzoko eremu industrialean, jarduera ekonomikoko gune horretatik gertuen dagoen aldean.

Ingurune naturaletan abandonatutako hondakinek substantzia toxikoak askatzen dituzte, eta substantzia horiek lurzorua, ura edo airea kutsatu dezakete eta izaki bizidun guztiei kalte egin. Hondakin horiek paisaiak degradatzen dituzte eta esparru berezi askoren edertasun naturala narriatzen dute, betirako kutsatuta uzten baitituzte, ingurune eta pertsonen osasunean eragina izanik. Adibidez: zigarrokin huts batek ia 2 urte behar ditu deskonposatzeko, eta plastiko batek 100 urte baino gehiago.

Ihobek Ekoetxea Sarearen bidez planteatzen dituen ekintzek lagungarriak izan nahi dute herritarrek kontzientzia hartu dezaten eta irtenbidean inplikatu daitezen, zenbait ekintzaren bidez hitzetatik ekintzetara pasatuz; hor sartzen dira bai Ingurumenaren Munduko Egunerako programatutako ekimenak eta bai eraldaketa ekosozialaren alde egiteko diseinatutako esperientziak.

Let’s Clean Up Euskadi 2024!


Orobat, Ihobek koordinatzen du Euskadiko erakunde eta ikastetxeek Let's Clean Up Euskadi 2024! kanpainan duten parte-hartzea; berau Ingurumenaren Munduko Egunarekin batera jarri da martxan, eta azarora arte luzatu daiteke. Let’s Clean Up Euskadi proiektuaren helburua herritarrak sentsibilizatzea da, hondakinak prebenitzeko ekintzen eta espazio publikoen garbiketen bitartez, boluntarioez baliatuz, hiru helburutara zuzenduta: boluntario konprometituak mobilizatzea, prebentzioaren arloko gaiei buruz informatzea, eta publikoaren sektore zabal bat sentsibilizatzea.

Europa osoan gauzatzen ari den ekintza komun bat da, naturara kontrolik gabe botatzen diren hondakinen kantitate handiaz kontzientziatzeko eta sentsibilizazio-ekintzak sustatzeko, basoetan, hondartzetan, ibai-ertzetan eta bestelakoetan legez kanpo botatako hondakin horiek batzearen bidez.

Proiektu honetan inskribatu ahal izateko eta garbiketa-ekintza gehiago bistaratzeko, Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak webgune berezi bat sortu du, horren inguruko informazioa eskaintzeko; bertan, gainera, mapa elkarreragile bat dago, beste erakunde batzuek Euskadi mailan programatutako garbiketa-ekintzak ikusi ahal izateko. Gainera, material osagarri multzo bat ere prestatu du, webgune berean, garbiketa-ekintza indartzeko xedez.



Source: Ihobe

You may also be interested in

26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
24 feb 2025
  • Circular economy
  • Ecodesign
Basque Circular Summit 2025, the largest conference on the circular economy in southern Europe, confirms leading speakers with almost all the places already taken up
17 feb 2025
  • Soil protection
Ihobe hosts the annual meeting of the European SOILveR platform
04 dec 2024
  • Soil protection
The Basque Country celebrates World Soil Day 2024 by showcasing its restoration of disused plots for new projects