Skip to main content
13 jul 2021

Euskadi liderra da Estatuko rankingean Europako Ekoetiketa Ekologikoa duten ostatuei dagokienez

Etiqueta Ecológica Europea_EUEuskadin Europako etiketa ekologikoa duten 35 turismo-ostatuak ingurumen-ziurtagiri hori duten estatuko mota horretako 51 ostatuen % 69 dira, eta horrek erakusten du Euskadiko ostatu-sektorearen jasangarritasunarekiko konpromiso-maila. 35 ostatu horietatik 11 Araban, 15 Bizkaian eta 9 Gipuzkoan daude. Austriak (39 ostatu), Italiak (55 ostatu) eta Frantziak (182 ostatu) bakarrik gainditu dute Euskadi ranking horretan.

Europako Etiketa Ekologikoa Europako Batzordearen ingurumen-aitorpen eta -identifikazio ofizialaren sistema da. Sistema egiazkoa, zorrotza eta borondatezkoa da, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten produktuak eta zerbitzuak sustatzen dituena, baliabideak modu efizientean erabiltzen eta ingurumena eraginkortasunez babesten laguntzeko. Logotipoaren bidez, kontsumitzaileak azkar eta erraz identifika ditzake.

Ostatu horiek, beren kontsumoak minimizatzeaz eta kontrolatzeaz gain, berokuntza- eta argiztapen-ekipamendu efizienteak dituzte; ura aurrezteko gailuak dituzte; garraiobide jasangarriak sustatzen dituzte; eta tokiko produktuak eta ekologikoak eskaintzen dizkiete ostalariei.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila da ingurumen-irizpide zorrotzak betetzen direla ostatuaren instalazioetan bertan egiaztatzeko eskumena duen organoa, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren bitartez.

Eskakizun horien artean hauek nabarmentzen dira: ingurumena kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema dokumentatu bat ezartzea, ingurumen-jarduna hobetzeko erregistroak eta neurketa eskatzen dituena; ingurumen-arloko legeria betetzea, baita aplikatu beharreko sektore- eta lan-legeria ere; eremu desberdinetan ezartzen diren 22 nahitaezko irizpide betetzea (kudeaketa orokorra, energia, ura, hondakinak eta hondakin-urak, eta beste irizpide batzuk, hala nola garraio jasangarria); eta gutxieneko puntuazio bat lortzea hautazko irizpideen multzo bati dagokionez, ostatuak eskaintzen dituen zerbitzuen arabera.

Ostatuak, gainera, arlo horretan duten konpromisoa adierazi behar die ostalariei, eta gonbita egin behar die beren jokabidearen bidez ere ingurumena gehiago babesten lagun dezaten.


Europako etiketa ekologikoa duten Euskadiko ostatuen zerrenda

1

Azala

 

www.azala.eus

 

2

 

Camping Zumaia

 

www.campingzumaia.com

 

3

La Casa de Madera

 

www.lacasademadera.wordpress.com

 

4

Urresillo Landetxea

 

5

Camping el Roble Verde

www.campingelrobleverde.com

 

6

Dolarea Hotela

www.hoteldolarea.com

 

7

Agroturismo Arkaia

www.agroturismoarkaia.com

 

8

Gorosarri

www.gorosarri.com

 

9

Etxegorri

www.casaruraletxegorri.com

 

10

Agroturismo Lurdeia

www.lurdeia.com

 

11


Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jul 2026
  • Climate change
  • Citizen action
ASTEKLIMA 2026 Invites Citizens to Discover the Impact their Habits have on Climate and Energy
21 jul 2026
  • ESG
The European Commission adopts the VSME as the benchmark for companies outside the CSRD
16 jul 2026
  • Circular economy
EFRAG includes Ihobe’s Climate & Circularity Calculator in the second edition of its mapping of digital tools report
24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning