Skip to main content
07 mar 2022

Euskadik lurraldean klima-aldaketa arintzen eta lurraldea hartara egokitzen jarduteko aukerak jakinarazi dizkio Carbon Disclosure Project erakundeari

Euskadik lurraldean klima-aldaketa arintzen eta lurraldea hartara egokitzen jarduteko aukerak jakinarazi dizkio Carbon Disclosure Project erakundeari
Datuen bilketa errazte aldera, CDPren formularioak azpiatal nagusiak ezartzen ditu. Zehazki, Euskadik honako azpiatal hauetan eman zuen txostena: klima-ekintza, klima-arriskua eta egokitze-ekintzak; basogintzako araudia eta ezarpena, emisioen murrizketa, energia, gobernantza, finantzaketaren bila ari diren eskualde-proiektuak, berotegi-efektuko gasen isurketari buruzko datuak eta segurtasun hidrikoa.

2021ean argitaratu zen txostenean, non 96 eskualdek ekintzak aurkeztu baitzituzten, ikus daiteke eskualdeen % 82k aitortzen dutela klima-arriskuei aurre egin behar izan dietela. Hala ere, badirudi arintze-planak eta egokitze-planak ez direla asko hazi aurreko urteekin alderatuta. Eskualdeen % 50ek baino ez du arintze-planik garatu, eta % 47k baino ez du egokitzapen-planik landu; azken zifra horrek % 2ko igoera baino ez dakar 2020. urtearen aldean.

Alde positiboari dagokionez, ia % 10eko hazkundea ikusten da gobernu nazionalekin lankide jardunik klima-aldaketaren aurkako ekintza-planak garatzen dituzten eskualdeetan, % 94ra iritsiz.

Jardunbide egokiak


Euskadik egin duen txostenean hautemandako aukeretako bat Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak egin duen lanarekin lotuta dago. Sare horren esparruan, 2020an, 65 euskal udalerrik ebaluatu eta jarraitu zituzten tokiko jasangarritasun-planak eta Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuei egindako ekarpena, CO2 isurien inbentarioa neurtuz.

Identifikatu diren jardunbide egokiei dagokienez, EAEko 30 udalerri klimaren eta energiaren alorrei buruzko planak garatzen ari direla adierazi behar da

Horrezaz gainera, joan den urtean, Udalsarea 2030eko berrogeita hamar bat udalerrik Tokiko Agenda 2030erako lehen urratsak eman zituzten; hain zuzen ere, 15 udalerrik klima-aldaketara egokitzeko plan bat zuten, 19 udalerrik arintzeko planak zituzten, eta 2021ean hogeita hamar udal inguru klima-planak eta energia-planak garatzen ari ziren, udalerriotan klima-arintzea gauzatzeko eta klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko neurriak txertatuz.

Zer da CDP?


CDP irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da, eta enpresek eta hiriek klimaren arloan duten jokabideari buruzko munduko datu-baserik handiena elikatzen du. 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du klima-inpaktuen dibulgazioaren arloan; hasiera batean, enpresen inpaktua baino ez zen aztertzen, baina eboluzionatuz joan da, eta egun hirien, estatuen eta eskualdeen inpaktuaren berri ematen du.

Gaur egun, munduko 96 eskualdek ematen dizkiote beren ingurumen-datuak CDPri; horietako bat, Euskadi da.

Source: Ihobe

You may also be interested in

29 apr 2026
  • Citizen action
MATER and Alava Provincial Council, finalists in the European Week for Waste Reduction European Awards 2025
21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
10 apr 2026
  • Citizen action
The Basque Country involved in preparing a European catalogue for more ambitious youth participation with real impact