Skip to main content
11 apr 2024
  • Circular economy
  • Ecodesign
  • Ecoinnovation

Ekonomia Zirkularreko Munduko Kongresuak Euskadi aukeratu du zerbitzu eta prestakuntza zirkular aurreratuen arloan egindako ibilbidea azal dezan

Ekonomia Zirkularreko Munduko Kongresuak Euskadi aukeratu du zerbitzu eta prestakuntza zirkular aurreratuen arloan egindako ibilbidea azal dezan

Apirilaren 15a eta 18a bitartean, World Circular Economy Forumak ekonomia zirkularrean profesional kualifikatu berriak prestatzeko Basque Circular Hub zentroek izan duten arrakasta erakutsiko du Bruselan

Ihobe Euskal Herriko Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak erakusketa-espazio bat izango du, mundu osoko proiektu nabarmenen artean erakundeak aukeratu dituen berrogeita hamar bat ordezkaritzarekin batera. Euskadiko erakusketa-espazioak Basque Ciucular Hub zentroek ekonomia zirkularrera bideratutako hezkuntza eta prestakuntzan duten jarduera zehazten du. Ekimen hori Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxeen eta unibertsitate guztien arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da. Gainera, Bilbo eta Gasteizko udalekin batera egin da, Basque Circular Hub zentroen bi egoitza fisikoak dauden hiriak baitira.

World Circular Economy Forumak uste du Euskadi Basque Circular Hub-eko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroek munduko beste eskualde batzuetan kopiatu daitezkeen ekimenak biltzen dituztela, helburu duten eredu bat sustatzeko: hondakinak gutxituz, produktuen bizi-zikloa luzatzean balio gehigarrian oinarritutako jarduera ekonomikoa finkatzea. Ihoberen ibilbidea hezkuntza-lankidetzaren arloan erreferentzia- eta inspirazio-eredu dira beste eskualde batzuentzat. Hala, beste eskualde batzuek dituzten antzeko ekimenei esker, aukera berriak ezartzen diren heinean, guztien arteko harremana eta ikaskuntza ahalbidetzen da.

World Circular Economy Foruma Finlandiako eta Sitrako (Finlandiako Berrikuntza Funtsa) mundu-mailako ekimena da eta mundu osoko ekonomia zirkularreko hainbat erakunderekin elkartasunean sustatu da. Lau egun horietan zehar 10.000 pertsona bertaratzea espero da. Bertan, bertaratutakoek munduko ekonomia zirkularreko oinarrizko irtenbideak ezagutuko dituzte, bai aurrez aurre bai telematikoki, enpresetako liderren, arduradun politikoen eta adituen parte-hartzeari esker. Edizio honetan, World Circular Economy Forumak ekonomia zirkularra nabarmenduko du “etorkizuneko ongizatearen oinarrizko iturri gisa, bai eta erregai fosilen ondorengo inbertsio ildo nagusi gisa ere”. Bere sustatzaileen arabera, ekonomia zirkularraren ikuspegiari esker, enpresek aukera berriak aprobetxatzeko aukera izango dute, bai eta abantaila lehiakorrak lortzeko eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko aukera ere.

Basque Circular Hub ekimenari buruz


Gaur egun, Ihobek, Bilboko eta Gasteizko udalekin elkarlanean, unibertsitate eta enpresekiko dituen aliantza publiko-pribatuaren ondorioz, ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroak kudeatzen ditu bi hiriburuetan

Basque Circular Hub ekimenak Euskadin ekonomia zirkularreko zerbitzuak eskaintzea du helburu, bai eta erdi-mailako eta goi-mailako hezkuntza-sisteman ekonomia zirkularra sartzeko ere. Ekimen horrek profesional kalifikatu berrien sorkuntza-prozesua azkartuko du. Basque Circular Hub erreferentziazkoa da estatuan eta Europako hegoaldean. Eskaintzen duen zerbitzu-motari dagokionez, izan ere, ekonomia zirkularraren esparruan barne hartzen ditu merkatuko ikuspegia, goi-mailako heziketa, joeren analisia eta ezagutzaren sorrera. Gaur egun bi egoitza ditu, bata Bilbon eta bestea Gasteizen.

Ihobe sozietate publikoak kudeatuta, Eusko Jaurlaritzaren, eta hainbat erakunderen arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, hala nola Bilboko Udala, Gasteizko Udala, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Tknika Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa eta Novia Salcedo fundazioa.

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025