- Circular economy
- Ecodesign
- Ecoinnovation
Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren "Zirkularrak-Circulares" erakusketa Bilbora heldu da
Iaz hainbat lekutan egon ondoren, esaterako, Vitoria-Gasteizen, Europako hiriburu berdearen izendapenaren 10. urteurrenaren esparruan, eta Irungo FICOBA erakustazokan, Basque Circular Summit ekonomia zirkularraren nazioarteko biltzarraren parte gisa, uda honetan Gipuzkoako hiriburuan egon da, Donostian, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan, eta orain Bilbon egoteko unea iritsi zaio. "Zirkularrak-Circulares" erakusketa Konekta - La Perrera udal gunera iritsi da eta han egongo da ostiraletik, irailak 15, larunbatera arte, irailak 30.
Erakusketa doakoa eta ibiltaria da, eta Bizkaiko hiriburuko herritarrei aurkezten zaie, Euskadin fabrikatutako produktuen aukera zabala erakusteko. Produktu horiek ekodiseinuko metodologiak aplikatuz sortu dira, fokua bizi zikloan jarrita. Horrek egin du produktuek ingurumenean inpaktua nabarmen txikiagoa izatea.
Erakusketa ibiltariaren etapa honetan, bisitariek esploratu ahal izango dituzte Euskadin dauden balio kate batzuekin lotura duten 140 produktu baino gehiago, eta hainbat sektoretakoak, hala nola makinen, metalurgiaren, garraioaren, altzarien, automobilgintzaren, kontsumo ondasunen, kimikaren, elikaduraren, sektore elektriko-elektronikoaren eta eraikuntza materialen sektorekoak. Horrenbestez, bisitariek ekodiseinuak edozein enpresa jardueratan duen ahalmenaren ikuspegi integrala izango dute, eta euskal enpresek ekonomia zirkularraren esparruan egiten duten lana eta konpromisoa ezagutu ahal izango dute.
Euskadik 20 urte baino gehiagoko ibilbide sendoa du, produktuen diseinuan zein garapenean ere ingurumen irizpideak aplikatzen. Horri esker, aitzindaria da printzipio ekologikoei jarraituz herrialdean diseinatutako produktuen eta zerbitzuen ekoizpenean, eta Europa hegoaldean erreferente gisa ezaguna da, batez ere industriaren esparruan.
Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, antolatzen du erakusketa. Oraingoan, ASTEKLIMAren esparruan egin da erakusketa, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astean, irailaren 22tik urriaren 1era astearen laugarren edizioa izango baita. Aste horren helburua da herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea energiaren eta klimaren etorkizun jasangarrira egin beharreko trantsizioan. Ekimen honetan elkartzen da 54 udalek, mankomunitate batek eta administrazio batzar batek klima ekintzarekiko duten konpromisoa, hainbat elkarteren eta sektore pribatuaren konpromisoaz gain. Lankidetza horri esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu dira, lehen edizioan antolatutakoak baino jarduera askoz gehiago, orduan 64 jarduera antolatu ziren eta.
Zirkularrak-Circulares erakusketa Konekta La Perreran egongo da jendearentzat zabalik, Basurtuko Sabino Arana kaleko 50ean. Bisita ordutegiak astelehenetik ostiralera izango dira, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Enpresa zirkularrak eta ekodiseinua Bizkaian
Irailaren 28an, osteguna, 10:00etatik 13:00etara, Ekosteguna - Ekonomia Zirkularreko Osteguna egingo da ZIRKULARRAK BIZ: Bizkaian fabrikatutako produktu zirkularrak izeneko jarduerarekin. Topaketa hau ekonomia zirkularreko praktikak inplementatzen hasi nahi duten edo dagoeneko inplementatzen hasi diren enpresa guztientzat da. Jardunaldi horretan, izen handiko euskal enpresek beren produktu eta zerbitzuetan ekonomia zirkularraren printzipioak nola txertatzen ari diren jakiteko esperientziak partekatuko dituzte.
Jardunaldiaren funtsezko asmoa da ekonomia zirkularrak eta ekodiseinuak edozein enpresa sektoretan duten ahalmena transmititzea, enpresa fabrikatzaileek beraiek dituzten aurreikuspenak eta lorpenak nabarmenduta. Ondoren, bisita gidatu bat egingo da elkarrekin erakusketan zehar, esperientzia osatzeko.
Jarduera paralelo ugari
Erakusketaren bigarren astean, hilaren 25ean, 27an eta 29an, bisita gidatuak egingo dira bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelaniaz. Bisita horiek arratsaldean egingo dira. Lehen egunean 19:00etan hasiko dira eta hurrengo egunetan 19:30ean. Bisita horietan, euskal enpresek orain arteko garapenetan ezarri dituzten ezaugarriak eta ingurumena hobetzeko estrategiak azalduko dira.
Era berean, irailaren 25ean, astelehena, Ekintzailetza eta Aukerak Ekonomia Zirkularrean jardunaldia egingo da, GAZ Bilbaorekin elkarlanean. Jardunaldiaren helburua da bertaratutako gazteei Ekonomia Zirkularrarekin lotuta dauden aukerak eta Ihobek eta Basque Circular Hubek sustatuta Ekonomia Zirkularrean dauden ekintzailetzak. Gainera, GAZ Bilbaok gazteei emantzipazio prozesuan laguntzeko dituen funtzioak eta zerbitzuak ere aurkeztuko ditu. Jardunaldiaren ondoren, erakusketaren bisita gidatua egingo da.
Ihobe ekodiseinuarekin eta ekonomia zirkularrarekin konprometituta egon da bi hamarkada baino gehiagoan. Denboran zehar Euskadiko enpresekiko lankidetza proiektuen bidez eskuratutako ezagutza zabalak funtsezko zeregina izan zuen Basque Circular Huben sorreran. Basque Circular Hub erreferentea da Estatuan eta Europa hegoaldean, barne hartzen dituen zentroak aitzindariak direlako merkatu prospektibako zerbitzuen eskaintzan, prestakuntza aurreratuan, joeren azterketan eta ekonomia zirkularraren esparruan ezagutza aditua sortzen.
Basque Circular Hub lankidetza publiko-pribatu bati esker gauzatu da, eta lankidetza horrek Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Gasteizko Udala, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Euskadiko Lanbide Heziketa Aplikatuaren Zentroa - Tknika eta Fundacion Novia Salcedo inplikatzen ditu.
Azkenik, ostiralean, hilaren 29an, 17:30ean, publiko nerabeak musika birziklatuko tailer batera joateko aukera izango du. Tailerrean material birziklatuarekin (pintura ontziak, erratzak, bidoiak, etab. ) musika tresnak sortzen eta tresna horiek jotzen ikasiko dute. Esperientzia praktiko bat, materialen akustika ezagutu eta beren orkestra propioa sortzeko aukera emango diena.
Erakusketaren ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
- Larunbatetan: 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara
Programa 2023/09/21
17:00 20:30 Exhibición Coche GREEN POWER Kotxea Erakusketa
Programa 2023/09/25
18:00 19:40 Ekintzailetza eta Aukerak Ekonomia Zirkularrean jardunaldia, GAZ Bilbaorekin elkarlanean
Jardunaldiaren helburua da Ihobetik eta Basque Circular Hubetik Ekonomia Zirkularraren arloan eskaintzen diren aukerak eta egiten diren ekintzailetzak gazteekin partekatzea. Horrez gain, GAZ Bilbaok aurkezpen txiki bat emango du bere zereginari eta gazteei emantzipatzen laguntzeko dituzten zerbitzuei buruz. Jardunaldiaren ondoren erakusketaren bisita gidatua egingo da.
- Izen emateak posta elektronikoko helbide honen bitartez: gazbilbao@bilbao.eus
19:00 20:00 Doako bisita gidatua gaztelaniaz/euskaraz, jende guztiarentzat
- Izen emateak hauen bidez: 661731294 o posta helbide elektroniko honetan: Info.konekta@bilbao.eus
Programa 2023/09/27
19:30 20:30 Doako bisita gidatua gaztelaniaz/euskaraz, jende guztiarentzat
- Izen emateak hauen bidez: 661731294 o posta helbide elektroniko honetan: Info.konekta@bilbao.eus
Programa 2023/09/28
10:00 13:00 EKOSTEGUNA. ZIRKULARRAK BIZ: Bizkaian fabrikatutako produktu zirkularrak
Jardunaldiaren funtsezko asmoa da ekonomia zirkularrak eta ekodiseinuak edozein enpresa sektoretan duten ahalmena transmititzea, enpresa fabrikatzaileen beraien eskutik. Gainera, erakusketaren bisita gidatua egingo da.
Izena emateko epea zabalik
Programa 2023/09/29
17:30 19:30 Musika Birziklatuko tailerra
Material birziklatuarekin tresnak sortzen eta horiekin jotzen ikasteko tailerra: pintura ontziak, erratzak, bidoiak, etab. Materialen akustika ezagutzeko eta gure orkestra propioa sortzeko tailer praktikoa!
Edukiera: 16 pertsona
Adinak: 12 eta 18 urte artean
- Izen emateak hauen bidez: 661731294 o posta helbide elektroniko honetan: Info.konekta@bilbao.eus
19:30 20:30 Doako bisita gidatua gaztelaniaz/euskaraz, jende guztiarentzat
- Izen emateak hauen bidez: 661731294 o posta helbide elektroniko honetan: Info.konekta@bilbao.eus
Source: Ihobe