Skip to main content
31 oct 2024
  • Circular economy

Ihobe eta Europako ingurumen-agentzia garrantzitsuenak egiten ari dira CASRI proiektuari lotutako proiektu ekoberritzaileen zorro komun bat sortzeko

Ihobe eta Europako ingurumen-agentzia garrantzitsuenak egiten ari dira CASRI proiektuari lotutako proiektu ekoberritzaileen zorro komun bat sortzeko

Europako Ingurumen Agentzia eta Alemaniako UBA aitzindariak dira CASRI proiektuan, baina hauek ere parte hartzen dute: Austria, Eslovakia, Flandes, Finlandia, Frantzia, Gales, Italia, Irlanda, Suitza eta Euskadiko agentziek. Europar Batasunaren finantzaketarekin, proiektuaren bidez lortu nahi da Europako ingurumen-agentzien ingurumen-ikerketa berritzailea konektatzea eta sustatzea.

Parte hartzen duen herrialde eta erregio bakoitzeko agenteak gaur egun gai-eremu hauek lantzen ari dira: ekoizpen-sistema erresilienteak, deskarbonizatuak eta zirkularrak; biodibertsitatea eta klima; hirigintza jasangarria eta natura, eta ingurumena errespetatzen duen trantsizio energetikoa.

Gainera, CASRI ekimenak modu integralean definituko ditu proiektuak 2025ean zehar, agentzien finantzaketarekin edo Europar Batasunaren I+G+Bko FP10 programa berriaren esparruan, eta 2026an gauzatzen hasiko dira. Horretarako, azken hamarkadan ekoberrikuntzaren arloan eta ZTBP 2030 - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planaren barruan enpresekin, zentro teknologikoekin eta erakunde publikoekin egindako lana eskainiko du Ihobek.

Europako Ingurumen Agentzia eta Alemaniako UBA aitzindari dira CASRI proiektuan. Lehen elkarlan-proiektuak 2026an abiaraziko dira

Europako Ingurumen Agentzien Sarea hogeita hamar agentziak osatzen dute, 3.000 aditu baino gehiagorekin eta ekoberrikuntzarako aurrekontuekin. Agentzia publiko horiek (gehienak mende erdiko esperientzia dutenak) funtsezkoak dira gobernuei eta enpresei trantsizio berdean laguntzeko eta etorriko diren erronka konplexuen aurrean erabaki onenak hartzeko ezagutzak emateko: «Knowledge for policy» izenez ezagutzen dena.

Agentziak elkarlanean ari dira enpresekin, administrazio publikoarekin, ezagutza-eragileekin eta herritarrekin; beraz, Europak aurrean dituen ingurumen-erronkei arrakastaz heltzeko funtsezko erakundeak dira.


Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025