Skip to main content
25 nov 2022
  • Circular economy
  • Ecodesign

115 euskal enpresek ekodiseinatutako produktuek Euskadiren konpromiso zirkularraren adibide errealak erakusten dituzte

115 euskal enpresek ekodiseinatutako produktuek Euskadiren konpromiso zirkularraren adibide errealak erakusten dituzte

"Zirkularrak" erakusketa orain arte Europan egin den mota honetako erakusketa garrantzitsuena da

Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Saileko Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak antolatu du erakusketa, eta ekodiseinuak eta ekonomia zirkularrak euskal enpresa-jardueraren eremu guztietan duten potentzialaren ikuspegi integrala proposatzen du. Erakusgai dauden produktuak hainbat balio-katetatik datoz: automobilgintza (14 produktu), makineria (10), metalgintza (7), mugikortasuna (7), sektore kimikoa (15), elikadura (19), altzariak (21), kontsumo-produktuak (15), eraikuntzarako materialak (37) eta sektore elektriko-elektronikoa (30).

"Zirkularrak" erakusketak bisitariei aukera ematen die 115 euskal enpresen konpromisoa hurbiletik ezagutzeko, eredu zirkularrak ezartzeari esker produktuen ingurumen-eragina nabarmen murriztu baitute. Besteak beste, Emica Solar-ek egindako eguzki-egitura fotovoltaiko flotatzailea nabarmentzen da. Egitura honi, eguzki-energia fotovoltaikoaren berezko abantailez gain, flotatzailea izateak beste hobekuntza handiak ekartzen dizkio: lurzorua ez da okupatzen, hobeto hozten da, eta, ondorioz, ekoizpena handitzen da eta uraren lurruntzea murrizten da.

Eraikuntzako materialen sektorearen barruan, beste produktu bat Ulma enpresako drainatze-kanala da. Ohiko hormigoi tradizionalaren ordezko irtenbide berritzailea da hau, PET birziklatuaz eginda eta ohikoak baino 4 aldiz handiagoa den erresistentzia mekanikoa duena.

Automobilgintzan, erakutsitako adibideetako bat Fagor Ederlanek garatutako esekidura-zorroa da. Aluminio-galdaketarekin, pisua erdira murriztea lortu du, eta material birziklatua gehitu du ere. Gainera, energia-instalazio berriztagarria duten fabriketan prozesatu egin da.

Altzarien arloan, Sindesperdicio enpresak azoketan, biltzarretan eta espazio korporatiboetan espazioak diseinatu eta muntatzeko enpresa eta erakundeentzat garatu du zerbitzu bat, altzari berreskuratu eta eraldatuetan oinarrituta.

Beste produktu bat Azti zentro teknologikotik dator eta elikadura-hondakinen aprobetxamenduan oinarritzen da: ardi-gazta helduaren usaina duen saltsa da, Idiazabal gaztaren prestaketan sortutako azpiproduktu batez egina, esne-gazura, bestela bota egingo litzatekeena.

Kontsumo-produktuen barne, erakutsitako produktuetako bat pastilletan egindako hortzetako pasta da. Onak enpresak garatutako hortzetako pasta aplikatzeko sistema guztiz berritzailea da. Uraren kontsumoa % 70 murrizten du eta ontzi kargagarriak eta guztiz berrerabilgarriak erabiltzen ditu.

Metalaren sektorean, erakusketako produktuetako bat Nemak-ek garatu du. Aluminio berriaren ordez txatarrarekin egindako aluminio-aleazio sekundarioa da, eta %95 murrizten du energia-kontsumoa. Baliabide naturalen kontsumoa saihesten du eta automobilgintzako osagaiak fabrikatzeko kalitatea bermatzen du.

175 produktuetatik makineriaren sektoreko beste adibide bat Indart 3Dko NX PRO dual filamento-pellet 3D inprimagailua da. Birziklatutako materiarekin lan egin dezake % 100ean, eta inprimatutako piezak inprimagailuan sar daitezke berriro.

Sektore kimikoko produktuetako bat Tecnaliak garatutako minikanalen erreaktorea da. Minikanal horiek erabiltzeak energia eta materia gehiago transferitzea dakar, eta horrek produktibitatea handitzen du. Tamaina txikia duenez, gainera, oinplanoko espazioa ere optimizatzen du.

Azkenik, mugikortasunaren sektorean, Garabik garatutako merkataritza-ontzietako lasta-urak tratatzeko ekipo bat ere daukagu. Lasta-urak tratatzeko lehen euskal ekipoa da, eta ekodiseinuari esker ingurumen-aztarna %33 murriztea lortu du, energia gutxiago kontsumitzen duelako.

Euskal enpresen lana eta konpromisoa nabari bihurtzen dira Basque Zirkular Summit 2022ren esparruko erakusketa honetan. Euskal enpresek 20 urte baino gehiagoko ibilbidea dute, beren produktuak diseinatzeko eta garatzeko fasean ingurumen-irizpideak aplikatuz, eta Estatuan ekodiseinatutako produktu eta zerbitzuen produkzioa gidatzen dute, Europako hegoaldean erreferentetzat hartzen delarik, batez ere industria-eremuan.


Informazio gehiago


Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025