Skip to main content
23 jun 2023
  • Circular economy
  • Ecodesign

Ihobek “Murriztearren” jarri du martxan, praktikan dabiltzan gazteen laguntzarekin ETEetan ekonomia zirkularra bultzatzeko doako programa berria

Ihobek “Murriztearren” jarri du martxan, praktikan dabiltzan gazteen laguntzarekin ETEetan ekonomia zirkularra bultzatzeko doako programa berria

“Murriztearren: neurtuz eragin” programak deskarbonizazioari lotutako erronkari laguntzen die, bere ezaugarrietara egokitutako proiektuak garatuz

“Murriztearren: neurtuz eragin” programaren helburua da euskal enpresa txiki eta ertainei klima neutraltasunarekin lotutako erronkei aurre egiten laguntzea, proiektu indibidualizatuen bidez. Ihobek ekonomia zirkularraren esparruan prestatutako gazteen laguntzarekin egingo da ekimena, eta prestakuntza aldiaren ondoren, gazte horiek Ihobek finantzatutako praktika ordaindua egingo dute. Horrela, balio kateek ingurumen jardunari buruzko informazioa edukitzeko duten premia gero eta handiagoari erantzun nahi dio programak, baita arlo horretan trebatutako langileak edukitzeari ere.

Proiektuaren emaitza gisa, parte hartzen duten ETEek honako hauek izango dituzte:

  1. Erakundearen karbono aztarnaren kalkulua:
    • 1. eta 2. irismenak: Ministerioaren Karbono Aztarnaren Erregistroan izena emateko eta “Kalkuluaren” zigilua lortzeko balio du.
    • 3. irismen sinplifikatua, bizi zikloaren ikuspegiarekin.

  2. Erakundearen ingurumen aztarnaren kalkulu sinplifikatua.

  3. Zientzian oinarritutako deskarbonizazio helburuen planteamendua eta ekonomia zirkularraren eta deskarbonizazioaren arloko lan ildoak.

Programan parte hartu nahi duten tarteko eragile eta enpresa handiek izena eman ahal izango dute ETE Zirkularreko eta Basque Ecodesign Centerreko kanalen bidez

Murriztearren, batez ere, tarteko eragileei, Basque Ecodesign Centerreko enpresa traktoreei, enpresa elkarteei, klusterrei eta ETE Zirkularrari atxikitako garapen agentziei zuzenduta dago. Horiek koordinatuko dute beren balio kateko euskal ETEen parte hartzea, programa honetako zerbitzuen zuzeneko onuradunak baitira. 2030eko Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiarekin bat etorriz, industria sektoreak lehenetsiko dira: makinak eta ekipoak, garraiobideetarako osagaien fabrikazioa, metalaren eraldaketa, kimikoa (plastikoaren eraldaketa barne), eraikuntza, elikadura eta ontziak. Ildo horretan, programak helburu hirukoitza du:
  • Euskal enpresek, bereziki ETEek, klima neutraltasunarekin lotutako erronkei aurre egin ahal izatea erraztea, beren ezaugarrietara egokitutako proiektuak garatuta.

  • Gazteak ekonomia zirkularraren arloan prestatzea, gaur egun prestakuntza arautua iristen ez den lekuan, enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko.

  • Balio kateek ingurumen metrika aurreratuetan trebatutako langileak eta ingurumen jardunari buruzko informazioa edukitzeko duten beharrari erantzutea, bizi zikloaren ikuspegiarekin eta horiek komunikatzeko behar den zorroztasunarekin.

Era horretan, programak 30 urtez azpiko 20 gazte langabe jarriko ditu tarteko eragileen eskura; gazte horiek gradu teknikoetako unibertsitate titulua izango dute eta Euskal Herrian biziko dira. Tarteko eragile bakoitzak gehienez 3 gazterekin jardun ahal izango du lankidetzan, eta horiek beren koordinaziopeko enpresei (3-5 artean) emango dizkiete zerbitzuak. Gehienez 100 ETEri zerbitzua ematea espero da.

Basque Circular Huben bidez (Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroa) antolatu da, Ihobek kudeatu du, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Gasteizko Udalaren, Deustuko Unibertsitatearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Mondragon Unibertsitatearen, Nafarroako Unibertsitateko Tecnun-Ingeniaritza Eskolaren (Donostiako Campusa) eta Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroa - Tknikaren arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da. Era berean, programa honek irabazi-asmorik gabeko erakundeen laguntza ere badu, hots, gazteen laneratzearen alde jarduten duten erakundeen laguntza.

Programan parte hartu nahi duten tarteko eragile eta enpresa handiek izena eman ahal izango dute formulario honen bidez.

Informazio gehiago: Basque Circular Hub

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025