- Circular economy
Badator Ihoberen ohiko urteko egutegia, eta edizio honetan, 12 keinu aurkezten dira ekonomia zirkularragoa lortzeko
2025erako Ihobeko egutegiak ideia berritzaile eta errazak eskaintzen ditu hilabete bakoitzean, hondakinak murrizteko, baliabideak berrerabiltzeko eta modu efizientean birziklatzeko; era horretan, ingurumen-inpaktua minimizatzen eta modu kontzienteagoan bizitzen lagunduko du.
Egutegiak doan lor daitezke Ihoberen sare sozialen bidez edo Ekoetxea Sareko zentroetan
Ekoiztu, erabili eta bota eredu linealari jarraitu beharrean, ekonomia zirkularrak berrerabilpena, konponketa eta birziklapena sustatzen ditu, eta horren bidez murrizten ditu bai hondakinen sorrera eta bai baliabide naturalen kontsumoa.
Helburua da egutegi hau inspirazio-iturri gisa erabiltzera, ekonomia zirkularra eguneroko bizitzan integratzeko. Aldaketa txiki guztiak kontuan hartzekoak dira, eta lagungarriak dira etorkizuna jasangarriagoa eta oparoagoa izan dadin
Nola lortu egutegia
Egutegiak mahai gainerako zein horman jartzeko formatuan egongo dira eskuragarri, eta, ohi bezala, doan lortu ahal izango dira Ihoberen kanalen bidez: Twitter, LinkedIn, Instagram eta Facebook.
Eusko Jaurlaritzaren ingurumen zentroen Ekoetxea Sarean ere egongo dira eskuragarri aleak, Urdaibain eta Meatzaldea-Peña Negrasen (Bizkaia) eta Txingudin eta Azpeitian (Gipuzkoa).
Source: Ihobe