Skip to main content
19 feb 2024
  • Circular economy
  • Ecodesign

Ihobek gida batean bildu ditu erakundeen ESG ebaluazio eta kalifikaziorako sistema nagusiak

Ihobek gida batean bildu ditu erakundeen ESG ebaluazio eta kalifikaziorako sistema nagusiak
ESG-Environment, Social and Governance kalifikazio jarduerak, hain zuzen, ingurumen, gizarte eta gobernu korporatiboaren eremuetan erakunde baten jarduera neurtzeko eta ebaluatzeko erabiltzen diren metodologiak dira.

Gaur egun, erakundeek ESG praktikak onartzea eta sustatzea da azken urteotan munduan hazkunde handiena izan duen joeretako bat. Jasangarritasun korporatiboa behar global gisa sortu da, eta enpresen izen onari ez ezik, epe luzerako bideragarritasunari ere eragiten dio.

Ihobek argitaratutako gidaren helburua da baliabide bat ematea, merkatuan eskuragarri dauden ingurumen, gizarte eta gobernantza kalifikaziorako jardueren sorta zabal bat bildu eta sailkatzeko (ESG, ingelesezko siglengatik).

Ebaluatzen dituen alderdiak


Ingurumenaren arloan, ESG sistemek honako arlo hauek dituzte ardatz: klima aldaketa eta emisioen murrizketa, uraren erabilera eraginkorra, biodibertsitatearen babesa, energiaren optimizazioa, basoberritzeko ekimenak, hondakinen erabilera eraginkorra eta ekonomia zirkularrerako printzipioak onartzea.

Alderdi sozialei dagokienez, ESGn ebaluatu daitezkeen praktikek hainbat alderdi hartzen dituzte barnean, hala nola bezeroaren gogobetetzea, genero berdintasunaren eta aniztasunaren sustapena, talde zaurgarriak eta gizarte laguntzako programak babestea, komunitateari ekarpen aktiboa egitea, etengabeko prestakuntza sustatzea eta giza eskubideak errespetatzea.

Gobernantzari dagokionez, ESG sistemak gobernu korporatiboaren sistemaren funtsezko elementuei, ordainsarien gardentasunari eta ekitateari, zibersegurtasunari, hornidura kate arduratsuak ezartzeari eta araudia betetzeko sistema sendoak ezartzeari buruzkoak dira.

Gidak ez ditu egungo merkatuan dauden ebaluazio sistema guztiak bildu nahi, horien konplexutasuna zein den eta indize eta sistema berriak zeinen abiadura bizkorrean sortzen diren kontuan hartuta. ESG eremuko ikuspegi guztiak hobekien irudikatzen dituzten sistemak jaso dira, eta, horrela, tresna erabilgarria jarriko da etengabeko eboluzioan dagoen esparru batean orientazioa bilatzen duten enpresen eskura.

Baloreen eta Merkatuen Europako Agintaritzak (ESMA) 2022an kalkulatu zuen Europar Batasunean jarduten duten ESG kalifikazioen enpresa hornitzaileak 59 zirela, eta Balore Batzordeen Nazioarteko Erakundearen (IOSCO) Txostenean argitaratutako kalkuluen arabera, ESG datu eta kalifikazioen hornitzaileak diren 160 enpresa inguru daude mundu osoan.

Gidak ebaluazio sistemen tipologia hauek biltzen ditu:
  • Hornidura katearen jasangarritasun arriskuen ebaluazioa.
  • Inpaktuaren ebaluazioa.
  • Arriskuaren ebaluazioa; bertan biltzen dira kalifikazio/rating agentziak, jasangarritasunaren burtsa indizeak, eta rankingak edo benchmarkak.

Gida eskuragarri dago Ihoberen webguneko argitalpenen atalean, eta handik deskarga daiteke: www.ihobe.eus

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025